Joan den asteartean (maiatzak 3) egin ziren ETBko eta Eusko Irratiko epaiketak EAEko Justizia Auzitegi Nagusian, oporretako osagarrien auziaren baitan LABek eta ELAk modu bateratutan sartutako demanda kolektiboaren harira.
Epaia datozen asteotan ezagutaraziko dute.
EITBNETen LABek hasitako prozesu judizialaren epaiketa ere egun berean zegoen deituta, goizean goiz, Bilboko Lan-arloko 9. epaitegian, baina atzeratu egin da.
Auzi honen inguruan Euskal Herrian aurrekaririk ez dagoela ikusita eta ETBko eta Eusko Irratiko epaiketak egun horretan bertan egingo zirela kontuan hartuta, epaileak saioa atzeratzea proposatu zien bi aldeei, EAEko Auzitegi Nagusiak gai honi buruz zer ebazten duen jakin arte. Enpresaren abokatuak nahiz LABeko abokatuak onartu egin zuten eskaera.
Beraz, EITBNETeko epaiketarako data berria ETBko eta Eusko Irratiko epaiak ateratzean ezarriko dute.