Salatzen dugu ETBko zuzendaritzak programak ekoizteko zerbitzuak azpikontratatzen dituela, UMa eta lantaldea libre egon arren

 

Denboraldi honetan, “Biba Zuek!” saioa, adibidez, Miramongo estudioetatik kanpo egin da egun berezi batzuetan, eta programa horiek New Media enpresak ekoitzi ditu, EITBko zuzendaritzak eskatuta:

  • Donostiako Zinemaldia, irailaren 25etik 29ra. Guztira, 5 egun, 5 programa. Donostiako Aiete auzoan dagoen eraikin batean egin ziren.
  • Durangoko Azoka, abenduaren 7an. Landakogunetik egin zen programa.
  • Sagardotegien denboraldiaren hasiera, urtarrilaren 16an. Alorrenea Sagadotegitik egin zen programa.

GARA: Solo el 48% de la audiencia cree veraz e imparcial la información de EITB

El director Andoni Aldekoa, con Andoni Ortuzar.Menos de la mitad de la audiencia de EITB, el 48%, considera que el grupo «es veraz e imparcial en el tratamiento de la información», según una encuesta de diciembre de 2022. Lo llamativo es que esa cifra era del 50% en marzo del mismo año y la bajada se produce después de que entonces ya se aconsejara en un estudio «actuar prioritariamente» sobre esta materia.

En septiembre, ETB dedicó 9 horas y 23 minutos a información de partidos e instituciones vascas y «centrales». Las instituciones vascas se llevaron el 43,66% de ese tiempo. Del dedicado a los partidos, el PNV tuvo el 39,13% con el 38,7% del voto. EH Bildu tuvo el 24,84% del tiempo con el 27,6% del voto.

EITB Mediako irratietako langileek greba eguna dute gaur, irailak 14

Zuzendaritzaren azken inposizioei planto egingo diete, eta irailaren 26an eta urriaren 19an ere grebara joko dute. Lan-baldintzak duintzeko benetako negoziazioa dute aldarri, enpresak aldebakarreko hainbat moldaketa egin baititu, beharginen kaltetan. Deialdiak jarraipen zabala izan du eta gaurkoan gutxieneko zerbitzuak baino ez daude martxan. Gasteizko parlamentuaren aurrean kontzentrazioa egin dute grebalariek.

ETBko eta EITBNETeko langile batzordeek EITBko irratietako langileei elkartasun osoa ematen diete

EITBko irratietako langileek irailaren 14an, 26an eta urriaren 19an greba egitea erabaki eta gero, ETBko zein EITBNETeko Langileon Batzordeek elkartasun osoa adierazi nahi diegu irratiko lankideei, eta euren aldarrikapenekin bat egiten dugula azpimarratu nahi dugu.

Eusko Irratian inposiziorik ez, aski da! Negoziazioa!

13 urte daramatzagu lan hitzarmena berritu gabe. Bitartean gainera, gure zereginak eguneratu eta egokitu behar izan ditugu, lan baldintza berri horiei buruz negoziatu ezinik. Horren aurrean, inposizioez nazkatuta gaudela jakinarazi nahi dugu, eta aldarrikatzen dugu negoziaziaketa markoa errespetatzeko, eta gure lan baldintzak hobetzeko, egiten dugun lana aitortzearekin batera.

Erabiltzaileentzako Arreta Zerbitzuko bost langile EITBkoak direla aitortzea lortu dugu epaitegietan

Bost langile legez kanpo azpikontratatuta zeudela eta, beraz, EITBko beharginak direla aitortzea lortu dugu lau urteko ibilbide judizialaren ostean.

2019ko udazkenean, Lan Ikuskaritzara jo zuen LABek, EAZ-CAUko (Erabiltzaileen Arreta Zerbitzua) bost langileren lagapen ilegala salatzeko. 2021ean, ikuskaritzak arrazoia eman zion, baina EITBko zuzendaritzak ez zuen ebazpena onartu, eta Bilboko epaitegiak eraman zuen auzia.

Murrizketen gainetik, Euskadi Irratian informazioa euskaraz eta kalitatez emateko baliabideak exijitzen ditugu

Miramongo Euskadi Irratiko Langile Batzordeak eta Euskadi Irratiko Erredakzio Kontseiluak Euskadi Irratiaren udako programazioan murrizketak egiteko zuzendaritzaren erabakia eta erabilitako irizpideak gaitzesten ditu.

Zuzendaritzak aurrekaririk gabeko erabakiak hartu ditu, alde bakarrez. Besteak beste:
• Uztailaren 3tik irailaren 3ra, Euskadi Irratiak ez du gaueko albiste emankizunik eskainiko, 01:00-04:00 bitartean.
• Astegunetan, 14:00etako eta 19:00etako albistegien iraupena murriztuko da eta baita asteburuko albistegien iraupena ere.
• Eguerdiko kultura albistegiaren bigarren emisioa eskainiko da arratsaldez (berremisioa).

Oraingoan ere LAB lehen indarra Euskal Telebistan

Atzo hauteskunde sindikalak izan ziren Euskal Telebistaren bi egoitzetan, eta bietan irabazi zuen LABek inoizko parte hartzerik handienarekin, EITB Median ere lehen indarra izaten jarraituz.

«AKELARRE»: Euskaldunak iraintzen, diru publikoz

Urtarrilaren 12an estreinatu zuen ETB2k “Akelarre” Saioa, ostegunetako prime timean. Bost saioren ondotik, nabarmen geratu da saioaren zuzendaritzaren eta aurkezlearen jarrera iraingarria euskaldunokiko zein euskal kulturarekiko.

“¡Eres pelotari!… ¡Harrijasotzaile!….” gonbidatuak extralurtarrak balitz bezala tratatzea, euskara hizkuntza gisa erridikulizatzea, irritziaz barre egitea, Unai Elorriaga 2002 Espainiako Narratiba Saria euskaraz idatzita irabazi zuen idazlea gutxiestea…. Norbere buruari barre egitea gauza bat da eta burla egitea beste bat. Saio honek iraindu egiten gaitu euskaldunok astero-astero, erridikulizatu, gure herrian “arrotz”, “exotikoak” bagina bezala, erakutsi. Ados al dago Euskal Irrati Telebistako zuzendaritza “Akelarre” saioak euskaldunoi egiten digun burlarekin?

Otsailak 23, hauteskunde sindikalak Euskal Telebistan

ETB BilboDatorren otsailaren 23an ETBko hauteskunde sindikalak ospatuko dira Bilbon eta Miramonen. Lau urte iragan dira ETBn (Bilbon zein Miramonen) langileen gehiengoaren babesa lortu zuen  sindikatua bihurtu ginenetik. Ez dira errazak izan lau urte hauek: pandemia luze bat eta egonkortze prozesu baten hasiera kudeatzea suertatu zaigu. Era berean, behin-behinekotasunaren aurka borrokatzen jarraitu dugu eta langileen eskubideen aldeko eta hitzarmenaren urraketen kontrako lana egunerokotasuna izan dira. Gogor lan egin dugu epaitegietan, mobilizazioetan eta  negoziaketa mahaietan. Lorpen ugari izan ditugu, baita oraindik konpondu gabe baina borrokan dihardugun afera nahiko ere.

Azken lau urteotan LABek egindakoa eta datozenerako proposamenak irakurtzeko klik egin irudietan... eta 23an bozkatzera!

Zentsura salatzeko kontzentrazioa egin dugu EITBren Bilboko egoitzan, Administrazio Kontseiluaren bilera dela eta

EITB, PUBLIKOA ETA ANITZA. ZENTSURARIK EZ!

Informazio publikoa gobernuaren edo erakunde baten irizpide politiko, ideologiko edo moralen arabera aldaraztearen edo ezabatzearen ekintzari esaten zaio zentsura. Eta hori da, hain zuzen ere, EITBn aplikatzen dena: zentsura.

Azkeneko adibidea joan den urriaren 16an ikusi genuen. Maddalen Arzallus ETBko ‘Biba zuek!’ saioko aurkezleak Euskadi Irratiko ‘Faktoria’ programan egindako bertso musikatua eitb.eus ataritik eta EITBko sare sozialetatik kentzeko agindua eman zuen zuzendaritzak, sektore ultraeskuindarrek Twitterren abiatutako kanpainari men eginez.

BERRIA: Salatu dute EITBk zentsuratu egin dituela Maddalen Arzallusek Ion Paroti eskainitako bertsoak

Maddalen Arzallus bertsotan, iaz, artxiboko irudi batean.Euskadi Irratiko 'Faktoria' saioan abestu zituen Arzallusek, ostiralean. Sare sozialetan jasotako hainbat kritika direla medio, webgunetik kendu du bideoa EITBk.

Eztabaida piztu dute Maddalen Arzallus bertsolari eta aurkezleak ostiralean Euskadi Irratiko Faktoria saioan abestutako bertso musikatuek. Edo, hobeto esanda, eztabaida piztu du EITBk azken orduetan horien inguruan izandako jarrerak. Arzallusek Ion Parot euskal preso ohia hizpide hartuta abestu zituen bertsoak; 32 urte egin ditu preso hark, eta aste honetan aske utzi berri dute, baldintzapean.

ELSALTODIARIO: EITB externalizó medio millón a la consultora del Secretario de Patxi Lopez para defenderse ante los trabajadores

EITB TelevisiónCon el objetivo de hacer frente a la conflictividad laboral y las luchas sindicales en el terreno jurídico, la radio televisión pública realizó 211 contratos menores y dos adjudicaciones por valor de de 207.969 euros para contratar los servicios jurídicos del exgestor del PSE-EE

Etiketa: 

EITB Median 263 lanpostu publiko egonkortuko dira, 196 merezimenduzko lehiaketa bidez eta 67 lehiaketa-oposizio bitartez

2018an egindako agerraldia, ETBko kontratazioaren iruzurra salatuzSektore publikoan behin-behinekotasun tasa murrizteko abiatuko diren ezohiko prozesuen baitan, EITB Median 263* lanpostu publiko egonkortuko dira, 196 merezimenduzko lehiaketa bidez eta 67 lehiaketa-oposizio bitartez.

Badakizuenez, enplegu publikoa egonkortzeko 20/2021 legeak zehazten ditu prozesu hauek egiteko epeak, deialdi motak eta eskaini beharreko plaza kopuruak identifikatzeko irizpideak. Lehenengo fasea, ekainaren 1ean amaituko da. Ordurako administrazio eta enpresa publikoek zenbat lanpostu egonkortuko dituzten iragarri behar dute.

ETBko oposaketa gainditu arren, plaza barik geratu ziren 57 langileri finkotasuna aitortzea lortu du LABek

Joan den ostiralean -otsailak 11- LABek ETBko zentro arteko batzordean bere kategoriako azken oposaketa gainditu zuten eta plaza gabe geratu ziren 57 langileei behin betiko finkotasuna onartzeko akordioa sinatu zuen.

57 langile horiek 12 urte luzez iruzur eta injustizia baten biktima izan dira, enpresak behar baino plaza gutxiago atera zituelako geratu baitziren lanpostu finkorik gabe. LABek urteak daramatza egoera honi aurre egiten ekintza sindikala eta bide judiziala erabiliz, eta orain akordio historiko bat sinatzea lortu dugu.

GARA: ESAN ejerció el derecho de rectificación sobre Zarra, según alega EiTB

Acto de recuerdo a Rosa Zarra en Donostia, al cumplirse 25 años de su muerte.LA RESPUESTA
«En caso de que cualquier persona alegue que esa información emitida no es exacta y le resulta perjudicial, le asiste el derecho a la rectificación», responde el director general de EiTB, Andoni Aldekoa, a la pregunta parlamentaria de EH Bildu.

SIN MENCIÓN

En la rectificación emitida por EiTB en ningún caso se hace mención a que la misma obedecía al derecho legal de rectificación ejercido por ESAN, que es lo habitual cuando cualquier medio de comunicación actúa de acuerdo a la ley orgánica que lo regula.

A.LASHERAS: EITB, mutis por el foro

Amparo LasherasCuando sucede algo que atañe a la res publica o, lo que es lo mismo, a los intereses comunes, es un acto instantáneo recurrir a los medios de comunicación más próximos para saber qué pasa en esta compleja comunidad en la que vivimos. Ese deseo de saber se acrecienta cuando las personas responsables de gestionar los asuntos públicos se olvidan de su cometido y la res publica se convierte para ellos en res privada o en res de partido. En la CAV satisfacer el derecho a la información a través de los medios públicos, es decir EITB, es casi imposible.

NAIZ: EH Bildu pregunta a ETB tras lo de Rosa Zarra si solo darán la versión judicial en sus noticias

Homenaje a Rosa Zarra en Donostia, en el lugar en el que recibió un pelotazo de la Ertzaintza en la tripa.Después de que a instancias de un sindicato de la Ertzaintza, ETB rectificara la información de que Rosa Zarra murió por una pelotazo porque no había ratificación judicial del hecho, EH Bildu pregunta a su director general si en adelante las noticias se redactarán en los términos de las sentencias.

El pasado 29 de diciembre, en una noticia sobre el fallecimiento de José María Aldaia y el recuerdo de su secuestro por parte de ETA, el informativo de ETB recordó que durante aquel periodo murió Rosa Zarra por un pelotazo de goma lanzado por la Ertzaintza. El sindicato policial ESAN protestó por esa noticia y exigió una rectificación. Al día siguiente, en el informativo, se incluyó la nota siguiente: «En relación con la noticia emitida el día de ayer respecto a la muerte del empresario José María Aldaia debemos rectificar la mención referida a que la muerte de Rosa Zarra fue causada por una pelota de goma de la Ertzaintza ya que no se pudo acreditar en sede judicial el nexo causal entre la muerte y el impacto».

GARA: Esanek ETBren aurka jo du Rosa Zarra pilotakada batek hil zuela esateagatik

Esanek zuzenketa publikoa exijitu dio EiTBri Rosa Zarra ertzain batek jaurtitako pilotakada baten ondorioz hil zela esateagatik. Ertzaintzako sindikatuak Juan Mari Atutxak 1995ean Legebiltzarrean emandako bertsioa babesten du. Horren arabera, «heriotza naturala» izan zen.

HERIOTZA

1995eko ekainaren 30ean hil zen Rosa Zarra. Zortzi egun lehenago, Ertzaintzak bost metro inguruko distantziatik botatako pilotakada bat jaso zuen sabelaldean Donostiako Anoeta estadioaren inguruan.

NAIZ: Euskarazko euskal-ikusentzunezkoen aldeko manifestua aurkeztu du Pantailak Euskaraz-ek

Manifestuaren alde egin duten herri ekimen, elkarte eta norbanakoak bildu dira Irudienean. (Marisol RAMIREZ/FOKU)Pantailak Euskaraz herri ekimenak euskarazko ikus-entzunezkoen aldeko manifestua publiko egin du larunbat honetan Durangoko Azokan. Zuzenketak aurkeztu dizkio, halaber, Madrilgo Gobernuaren Ikus-entzunezkoen Lege Orokorraren proiektuari.

Pantailak Euskaraz herri ekimenak euskarazko ikus-entzunezkoen aldeko manifestua aurkeztu du larunbat honetan Durangoko Azokan. Iñigo Arandia –Tinko Euskara Elkartea–, Ibon Iza –Zinemak Euskaraz–, Alex Aginagalde –Disney Club Euskaraz– eta Izaskun Rekalde –Netflix Euskaraz– bildu dira hedabideen aurrean.

EITBko zuzendari nagusia hitzarmenaren Aldekoa?

Gaur bilera genuen EITB​ko zuzendari Andoni Aldekoarekin bere egitasmoak entzuteko. Aurretik hitza ez dela betetzen ari gogoratu dio EITBko LABek lanpostu ugari deusezten saiatzen ari delako.

#PUBLIKOetaINDARTSU
#PribatizaziorikEZ

Plantilla jaitsieragatik kezkatuta Miramonen langile batzarra egin genuen

Pasa den ostiralean Miramonen langile batzarra egin genuen, eta ondoren elkarretaratzea, egoitzaren aurrean, «Aldekoa hitzarmena bete» lelopean. Izan ere zuzendaritzak ez du hitza bete nahi, hitzarmena urratzen jarraitzen du. Hutsik gelditzen diren plazak ez ditu bete nahi, .eta datozen urteetan aurreikusten diren erretiroekin plantilla jaitsiera oso kezkagarria ematen ari da.

Unibertsitateek eta botereak duten harremana aztergai: EITB Taldea

Unibertsitateen eta boterearen harremana aztertzen du Hego Euskal Herriko eliteak boterearen azterketa  ikerketa liburuak. Eliteak aurkezpen KartelaJon Diaz EHUko irakasleak zuzendu, eta Ipar Hegoa eta Manu Robles-Arangiz fundazioek elkarlanean argitaratu dute Hego Euskal Herriko eliteak. Boterearen azterketa. Elitist Britain 2019 dokumentuan oinarrituta, elite, aginte eta goi mailako lanpostuetan dihardutenen unibertsitate prestakuntza aztertzen du ikerketak.

Bigarren zatian arloen azterketa sektoriala egiten da, eta bertan komunikabideeak eta EITB taldeen inguruan (76 orr.). Hirugarren zatian, kasuen azterketan, Josu Amezaga Albizuk EITBren eta unibertsitate ezberdinen sorreratik egiten du irakurketa eta hainbat ondorio ere ateratzen ditu (220 orr.). Baita datozen urteetan datuek eman dezaketen bilakaeraz ohartarazten du.

Orriak

Subscribe to LAB - EITB RSS