Hemen zaude

Otsailak 23, hauteskunde sindikalak Euskal Telebistan

ETB BilboDatorren otsailaren 23an ETBko hauteskunde sindikalak ospatuko dira Bilbon eta Miramonen. Lau urte iragan dira ETBn (Bilbon zein Miramonen) langileen gehiengoaren babesa lortu zuen  sindikatua bihurtu ginenetik. Ez dira errazak izan lau urte hauek: pandemia luze bat eta egonkortze prozesu baten hasiera kudeatzea suertatu zaigu. Era berean, behin-behinekotasunaren aurka borrokatzen jarraitu dugu eta langileen eskubideen aldeko eta hitzarmenaren urraketen kontrako lana egunerokotasuna izan dira. Gogor lan egin dugu epaitegietan, mobilizazioetan eta  negoziaketa mahaietan. Lorpen ugari izan ditugu, baita oraindik konpondu gabe baina borrokan dihardugun afera nahiko ere.

Azken lau urteotan LABek egindakoa eta datozenerako proposamenak irakurtzeko klik egin irudietan... eta 23an bozkatzera!

EranskinaTamaina
PDF icon PROGRAMA ETB Bilbo975.82 KB
PDF icon PROGRAMA ETB Miramon1.92 MB