Hemen zaude

Oraingoan ere LAB lehen indarra Euskal Telebistan

Atzo hauteskunde sindikalak izan ziren Euskal Telebistaren bi egoitzetan, eta bietan irabazi zuen LABek inoizko parte hartzerik handienarekin, EITB Median ere lehen indarra izaten jarraituz.

Bilbon botoek gora egin zuten eta Langile Batzordearen gehiengoari eutsi diogu, 17 ordezkaritik 9 lortuz. Miramonen izandako gorakada historikoa izan da, 35 boto gehiagorekin 7 ordezkari lortu baitigugu 9 kideko Langile Batzorderako. Ondorioz zentro-arteko Langile Batzordean ere gehiengoa edukiko dugu datozen lau urteotako erronka garrantzitsuei heltzeko.

LABek beti garbi eduki du, klase sindikatu izanik, langile guztion estrategiarako tresna dela, eta hauteskunde prozesu bakoitzean jasotzen dugun langileen babesak horretan berresten gaitu.

Eskerrak eman nahi dizkiegu boto eman duten langile guztiei, eta batez ere noski, LAB bezalako sindikatu koherente batean konfidantza eman dutenei. Eskerrik asko eta zorionak guztioi.