Hemen zaude

Gure soldaten defentsan, gaur 16:00retan kontzentrazioa Bilbon

EITBko langile-batzorde guztiok deituta, elkarretaratzea egingo dugu astelehen honetan, 16:00etan, Bilboko egoitzako beheko harreran, EITBko administrazio kontseiluaren bilera dagoela baliatuta.

Eusko Irratian, EITBNETen eta EITB erakunde publikoan soldataren % 5aren murrizketa berehala eteteko eta 2010etik gaur arte kendutako diru guztia EITBko langile guztiei itzultzeko exijituko dugu.

EITBko langile guztioi dei egiten dizuegu gure soldaten defentsan sindikatu guztiok batera antolatu dugun elkarretaratze honetan parte hartzeko.

Zure soldata dago jokoan.

LABek ditutako kontzentrazioa, apirileko administrazio kontseiluaren bilera zela eta

Apirilaren 26an LABek aldarrikapenak luzatu zizkion administrazio kontseiluari bertan duen ordezkariaren bitartez.