Hemen zaude

Gaur ere kontzentrazioak egin ditugu. Astelehena 30ean 16:00retan Bilbon berriro!

GURE SOLDATEN DEFENTSAN, LANGILEOK KALERA ATERA GARA

EITBko langile-batzorde guztiek deituta, elkarretaratzeak izan dira EITBko Bilboko, Donostiako eta Gasteizko egoitzetan.

ETBn egin duten moduan, Auzitegi Konstituzionalak eta Auzitegi Gorenak emandako ebazpenak Eusko Irratian, EITBNETen eta EITB baltzu publikoan ere aplikatzeko eskatu dugu langileok. Hau da, soldataren % 5aren murrizketa berehala eteteko eta 2010etik gaur arte kendutako diru guztia EITBko langile guztiei itzultzeko exijitu dugu.

Joan den ostegunean abiarazi genituen mobilizazioak. Gaurkoa bigarren elkarretaratzea izan da eta datorren astelehenean (maiatzak 30) hirugarren kontzentrazioa egingo dugu, Bilbon, 16:00etan, EITBko administrazio kontseiluaren bilera dagoela baliatuta.

Bide judiziala (ekainean izango dira Eusko Irratiko eta EITBNETeko epaiketak) eta erakundeetakoa (Eusko Legebiltzarra eta EITBko Administrazio Kontseilua) martxan daude, baina enpresak ez du inolako borondaterik auzia konpontzeko. Alderantziz, prozesu judizialak azkeneraino eramatea da bere asmoa.

Horrenbestez, azpimarratu egin nahi dugu borondate kontua dela arazo honi irtenbidea ematea, hots, soldata murrizketa berehala etetea eta kendutakoa itzultzea, erabaki hori hartzeko ahalmena Jaurlaritzak eta enpresak badutelako.

Gu prest gaude mahai baten inguruan arazoari irtenbidea emateko eta kendutako diruaren itzultzea zein baldintzatan egin behar den eztabaidatzeko. Baina bitartean mobilizazioen bideari eutsiko diogu.

Hori dela eta, ekainaren 10ean bi orduko lanuzteak izango dira, sindikatu guztiok deituta, Eusko Irratian, EITBNETen eta EITB baltzu publikoan. Langile guztioi dei egin dizuegu lanuzte horietan parte hartzeko. Zure soldata dago jokoan.

Bilboko kontzentrazioa
Bilbo

GasteizGasteiz

MiramonMiramon