Hemen zaude

Ekainaren 10ean lanuzteak eta kontzentrazioak EITBn (ordutegiak)

EKAINAREN 10ean LANUZTEAK eta KONTZENTRAZIOAK,

EUSKO IRRATIAN, EITBNET-EN eta EITB erakundean

 

- LANUZTEAK:

  • Eusko Irratia: 08:00-10:00 eta 18:00-20:00
  • EITBNET: 10:00-12:00 eta 18:00-20:00
  • EITB erakundea: 10:00-12:00

- KONTZENTRAZIOAK:

  • Bilbo:
    • 08:30-09:00, egoitzako atarian (EUSKO IRRATIA)
    • 09:00-09:30, Jaurlaritzaren ordezkaritzan (EUSKO IRRATIA)
    • 10:00-11:00, egoitzako atarian (EITBNET)
    • 19:00-19:30, egoitzako atarian (EUSKO IRRATIA+EITBNET)
  • Miramon:
    • 09:00-09:30, Batzar Nagusien aurrean (EUSKO IRRATIA)
    • 09:30-10:00, egoitzako atarian (EUSKO IRRATIA)
    • 10:00-11:00, egoitzako atarian (EITBNET)
    • 19:00-19:30, egoitzako atarian (EUSKO IRRATIA+EITBNET)
  • Gasteiz:
    • 09:00-09:30, Andra Maria Zuriaren plazan (EUSKO IRRATIA)

 

EAJk, PSEk eta EITBko zuzendaritza nagusiak bat egin dute eta "segurtasun juridikoa" eta "lansarien oreka" bezalako kontzeptuak erabiltzen dituzte Eusko Irratiko eta EITBNETeko langileoi dagokiguna ez ordaintzeko.

"Segurtasun juridikoa" aipatzen dute, baina Auzitegi Konstituzionalak eta Auzitegi Gorenak bi ebazpen irmo eman dituzte, % 5aren soldata murrizketa baliogabetuta. "Lansarien oreka" aipatzen dute, baina ETBn murrizketa gelditu zuten eta 2010etik kendutako dirua itzuliko diete langileei; hau da, "orekaz" hitz egiten dute, baina langileon arteko soldata bereizketa aplikatuko dute EITBn, batzuei ordainduta eta besteoi dirua kenduta.

Bere garaian esan zuten inposatutako murrizketa bat zela, nahitaez egin beharrekoa. Baina oraingoan Madrilek ez du inposatu langileoi murrizketa ezartzea. Alderantziz, murrizketa hori legez kanpokoa dela ebatzi dute Madrilen. Baina EAJk, PSEk eta EITBko zuzendaritzak murrizketa aplikatzen jarraitzeko, langileoi hilero dirua kentzen segitzeko eta lapurtutakoa ez itzultzeko erabaki politikoa hartu dute, azken egunotan EITBko administrazio Kontseiluan eta Eusko Legebiltzarrean egiaztatu ahal izan dugunez.

Beraz, bidegabekeria honen aurrean, langile guztioi dei egiten dizuegu gure soldaten defentsan ekainaren 10ean egingo ditugun lanuzteetan eta elkarretaratzeetan parte hartzeko.

GURE SOLDATEN DEFENTSAN, LANGILEOK KALERA!

% 5eko SOLDATA MURRIZKETA ETEN!

2010etik KENDUTAKO DIRUA ITZULI!