Hemen zaude

Urtean zehar kobratzen ditugun osagarri guztiak oporretan ere proportzioz jaso beharko ditugu Eusko Irratian

EAEko Auzitegi Nagusiak Eusko Irratiko sindikatuok jarritako salaketaren sententzia atera berri du. Horren arabera, 2014ko uztailaren 9tik aurrera kobratzen ohi ditugun osagarriak oporretan ere ordaindu behar zaizkigu, proportzioz. Gogora ditzagun zeintzuk diren Eusko Irratiko lan hitzarmenean jasota ditugun soldata osagarrien artikuluak:

60. Gauekotasuna
61. Ardura berezia
62. Goi mailako lana
65. Jai egunak
66. Malgutasuna
68. Lan bereziak
69. Egun bereziak

Gogora dezagun kontua Europar Batasuneko epaitegietatik datorrela, eta 2015ean hasi zela espainiar Auzitegi Gorena irizpide hori agintzen. Hortik dator 2014ko uztailaren 9ko datarena, hain zuzen ere sindikatuok jabetu bezain laster PRECOn jarri genuen salaketaren dataren (2015eko uztailaren 9a) urtebeteko atzera-eragina.

Jurisprudentziak dionaren arabera kalkulua egiteko urte osoko osagarriak hartu behar dira kontutan. Halere sententziak ez da kalkuluan xehetasunetan sartzen, beraz ordaintzeko era Langile Batzordeak adostu beharko du Zuzendaritzarekin.

ETBko salaketaren ebazpenaren zain gaude oraindik, epaiketa auzitegi bereko beste areto bat ari delako aztertzen. EITBNETena atzeratu egin zen, hain zuzen ETBkoaren sententziaren zain.

2016ko maiatzaren 17an