Hemen zaude

Ostiralean egin zen Espainiako Gobernu Ordezkariak oposaketen aurka jarritako salaketaren epaiketa

Epai zain geratu da Bilboko Lan Arloko epaitegian, Carlos Urkijok LDP-aren aurka jarri zuen salaketaren epaiketa.  2014an Espainiako Gobernuak debekatu egin zuen administrazio publikoetan kontratazio berriak egitea eta debeku hartan oinarrituta eskatu du Urkijok EUSKO IRRATIKO Lan Deialdi Publikoa bertan behera uzteko.

LAB da epaiketan parte hartu duen sindikatu bakarra, berriro ere Lanpostu Deialdi Publikoa defendatzeko. Bere garaian azaldutako arrazoiak berretsi ditugu eta salatu egundoko triskantza eta bidegabekeria litzatekeela amaitzear dagoen Lanpostu Deialdi bat bertan behera uztea. Aipatu beharra daukagu LDParen kontra dauden langileen abokatuak bat egin duela Carlos Urkijoren tesiekin.

Hilabete batzuk barru kaleratuko da epaia eta ondoren litekeena da aldeetako batek helegitea jartzea. Bitartean LDPa lehenbailehen eta ondo burutu dadila espero dugu. Horren ostean ,  aurten bertan, plantilla estrukturala negoziatzeari ekingo diogu. Horren harira administrazio kontseiluak hartutako erabakia gogorarazi nahi dugu: Alegia,  urte hau amaitu baino lehen erretiroa hartzen duten langileen plazak egiturakotzat joko direla. Beraz, erretiroa hartzeko adina duten langileei  bizimodu lasaiago bati ekin eta lanpostu finko hori langile gazteago bati uzteko gonbitea egin nahi die LAB sindikatuak.

Etiketa: