Hemen zaude

NAIZ: Aske da Maialen Zuazo, guztira zazpi urteko zigorra beteta

Cls0gfzxeaaam_c2012an espetxeratu zuten Santutxuko gaztea ezarri zioten zazpi urteko zigorraren bigarren zatia betetzeko. Zigorra beteta gaur irten da Villenako espetxetik eta Euskal Herrira bueltan da honezkero. 

Etxera bidean da Maialen Zuazo jada preso ohi santutxuarra. Azken lau urteak egin ditu espetxean jarraian. 2012an espetxeratu aurretik ia urtebete egin zuen kalean, lehen hiru urteko espetxealdia beteta fidantzapean aske utzi baizuten. Zigorra berretsita berriz espetxeratu zuten eta gaur irten da kalera, guztira zazpi urteko espetxealdia egin ostean.

 Villenako espetxetik irten da gaur goizean eta Euskal Herrira bidean da honezkero. 

NAIZ 2016.06.24

INFO GEHIAGO