Hemen zaude

Osteguna 26an ere mobilizazioak EITBn

Langileen asanbladetan esan bezala, bide judiziala (ekainean izango dira Eusko Irratiko eta EITBNETeko epaiketak) eta erakundeetakoa (Eusko Legebiltzarra eta EITBko Administrazio Kontseilua) abian daude. Baina soldataren % 5aren murrizketa berehala eteteko eta 2010etik gaur arte kendutako diru guztia langile guztioi itzultzeko ahalmena enpresak eta Eusko Jaurlaritzak dute. Beste era batera esanda, borondatea badute, murrizketa eten eta kendutako guztia itzul dezakete. Baina borondatea ez zaie berez sortuko, eta gure ustez bide horretan orain da mobilizatzeko unerik egokiena.

Horrenbestez, mobilizazioen bidea jorratzearen garrantzia azpimarratu nahi dugu, eta langile guztioi dei egiten dizuegu datozen egunetan gure soldaten defentsan izango diren elkarretaratzeetan eta lanuzteetan parte hartzeko.      

KONTZENTRAZIOAK

  • Maiatzak 26, osteguna:
    • 09:30etan, Bilbon eta Gasteizen
    • 11:00etan, Donostian
  • Maiatzak 30, astelehena:
    • 16:00etan, Bilbon, Administrazio Kontseiluaren bilera dela eta