Hemen zaude

ETBko erredakzioko lan poltsaz PRECOk egindako proposamena onartu da

Bai Euskal Telebistako Langile Batzordeak aho batez zein Zuzendaritzak PRECOko bitartekariak egindako proposamena onartu dugu erredakzioko lan poltsaren arazoa behingoz konpontzeko.

Gogora dezagun, nolabait esateko ETBko kategoria ezberdinetarako lan poltsak multzoka eta honako hurrenkeraren arabera antolatzen direla:

  1. Azken Lanpostuen Deialdi Publikoa (LDP) gainditu duten langileak
  2. LPDa bera ez, baina deialdian bertan lan poltsarako baremoak gainditu dituztenak
  3. Aurreko kasuetan ez daudenak baina lehenagoko LDPren bat gainditu dutenak
  4. Azken LDPan aurkeztu bai, baina ez deialdia bera, ezta lan poltsarako baremazioa gainditu ez dutenak, baina merituen araberako sailkapenaren araberako zerrenda osatzen dutenak
  5. Aurreko irizpide bat bera ere betetzen ez dutenak, baina zuzendaritzak kontratatu izan dituenak.

Bitartekariaren proposamenaren muina hau izan da:

  • 4. eta 5. multzoetako langileen artean lan poltsarako berariazko deialdia egitea, aukera berdintasuna, merezimendua eta gaitasunaren printzipioak bermatuta egon behar direlarik.
  • Lan poltsarako deialdiak egiteko maiztasuna 3 urtekoa izango da, bitartean beste LPDrik ez badago noski.
  • Lan poltsarako deialdia egin bitartean, kontratazioak egiteko garaian 1, 2 eta 3. multzoetako zerrendak agortzen direnean 4. multzoko langileak hartuko dira.

Euskal Telebistako LABek oso positiboki baloratzen du proposamena, eta horrexegatik onartu egin du. 2003tik gaurdaino interes ezberdinak direla medio buruhauste eta borroka gogorrak eman dira sindikatuen artean lehenik eta zuzendaritzarekin ondoren, eta gure ustez behin betikoz argitu, objektibatu eta gardendu egiten dira Euskal Telebistako lan poltsak. Esanguratsua da hain zuzen ere halako testu logiko eta xume bat aurrera ateratzeak suposatu dituen ahalegin eta denborak.

Gaurko ebazpen honek soilik erredakziorako eragina du, baina balio sindikala eta politiko handia du informazioaren profesionaltasunaren norabidean. Gainera aurrekari sendoa da, eta beste departamenduetan ere irizpide bera ez aplikatzeko arrazoirik ez dago.