BERRIA: Espainiako Gobernuak dio legea betetzen duela Iruñeko hedagailuarekin

 

Euskarazko telebista publikoa ikusteko nafarren eskubidea defendatu du Amaiurreko diputatu Rafa Larreinak
 
ETB Iruñerrian ikusteko hedagailuaren auzia Auzitegi Nazionalera eramatearen alde egin du Fatima Bañez Espainiako Lan eta Gizarte Segurantzako ministroak. «Hori administrazioarekiko auzietako auzitegiei bakarrik dagokio, eta Espainiako Gobernuaren borondatea da indarrean dagoen legedia beti betetzea», azaldu du Bañezek. Industria Ministerioak urtarrilean Nafarroako Gobernuaren salaketa bat jaso zuen, «Legez kanpoko LTDko emisio bat zegoela Iruñerrian». Hori ikusirik, seinalea itzali eta hedagailua zigilatu zuten. «Orain afera legearen arabera erabakiko da», azpimarratu zuen atzo ministroak. 

BERRIA: Hedagailuaren auzia Auzitegi Nazionalak hartzea nahi du PPk

 

Estatuko Abokatuak eskaera hori egin duela iragarri du EAk, eta oso larritzat jo du atzean den borondate politikoa
 
Arazoa konpontzea sinplea behar luke, baina gero eta gehiago zailtzen ari da. Iruñerrian ETB Lurralde Telebista Digital bidez ikustea ahalbidetzen duen hedagailuaren afera auzitegietan da, eta, Eusko Alkartasunak jakinarazi duenez, Estatuko Abokatuak eskatu du Auzitegi Nazionalak hartzea auzia. Pello Urizar EAko idazkari nagusiak PPren gobernuaren borondate politikoa gaitzetsi du. Urizarren ustez, giro politikoari tentsioa kendu ordez, «guztiz kontrakoa» egiten dute: «Nafarroan konpondu beharko litzatekeen auzia Auzitegi Nazionalera eraman nahi dute orain, gure herrialdean auzitegi horrek duen konnotazio guztiarekin». 
 
2009an ETB LTD bidez ikustea bermatzeko Hegoaldeko bi gobernuek hitzartutako akordioa betetzeko Nafarroako gobernuak borondaterik ez zuela ikusita, EAko militanteek urte hasieran Erreniegan hedagailua jarri zuten 11.776 euro ordaindu ostean. Espainiako Gobernuak zigor espedientea ireki zuen, eta gerora martxoan Guardia Zibilak zigilatu egin zuen hedagailua. EAk helegitea jarri zuen Administrazioarekiko Auzitegian. 

ETB «Erdal Telebista» bihurtzeko merituak egiten

    Euskal Telebistako LABek bere haserrea eta harridura publiko egin nahi ditu ETBk euskararen aurka hartu duen bidea salatuz.
 
    ETBSATen ematen den kirol programazioa aztertuz, argi dago espainieraren aldeko apustua egin duela etxe honek. Zuzeneko kirol emanaldiak euskaraz mantentzen dira, oraingoz, baina gainontzeko kiroletako programazio guztia erdara hutsez egiten da. Aste honetan, Athleticek jokatuko duen Europako finala dela eta, programazio berezia izango da ETBn. ETB1eko informatiboetan, noski, euskaraz eskainiko da informazioa, baina gainontzeko guztia, ETBSATen izango diren programa bereziak barne, erdaraz izango da. ETB2 nahiko ez, eta ETBSATeko programak ere erdaraz.
 
    LABek ETBko zuzendaritzak hartu duen euskararen kontrako bidea bertan behera uztea eskatzen dio, eta euskaldunok merezi dugun telebista publikoa eskaintzea. Audientziek ezin dute dena baldintzatu, eta are gutxiago euskaldunak bigarren mailako hiritar bezala tratatzea. Euskal Telebistak etorkizunik badu, euskararekin lotuta behar du izan. Eraso gehiagorik ez euskarazko telebista publikoaren aurka.
ETBko LAB
Euskal Herria, 2012ko maiatzaren 7an

BERRIA: EITBko erredakzio kontseilua: «Bada garaia estilo liburu bat izateko»

Testuak hainbat arlotako adituen parte hartzea behar duela diote, aniztasuna egoki islatzeko

EITBko zuzendaritzak erredakzioaren estatutuaren zirriborroa aurkeztu zion joan den astean administrazio kontseiluari. Orain, administrazio kontseiluaren lan batzordeak aztertuko du testua, eta, ondoren, edukiaren inguruko txostena idatziko dute. 
 
Asteazken honetan, berriz, BERRIAk erreportaje bat argitaratu zuen erredakzioaren estatutua eta estilo liburuarekin dauden gorabeheren berri ematen. Argitaratu zen informazioaren arabera, zuzendaritzak EHUko hiru irakasleri enkargatutako estilo liburuak aurrera egingo du. Eta horren truke, EITBko zuzendaritzak erredakzioaren estatutua onartuko du.

Gure osasuna zuen diru-gosearen gainetik (LAB - Zerbitzu Publikoen irakurketa)

Langile klasearen osasuna etengabe hondatuz doan honetan, datorkigu aurtengo apirilaren 28a, Lan Osasun eta Segurtasunaren Nazioarteko Eguna.

Sektore pribatuan lan istripuek, heriotza ere dakartenak, ohiko errealitate sahiesgarria izaten jarraitzen dute eta zerbitzu publikoak eskaintzen ditugun sektoreotan arriskuen prebentzioan ez da benetako aurrerapausorik ematen. Goi mailako eta bitarteko agintariek ez dituzte ezagutzen prebentzioaren oinarrizko printzipioak, osasunaren zaintza ez da berariazko arriskuen arabera lantzen, eta langileei eta euren ordezkariei ere ez zaie gai hauetaz galdetzen.

Lan eta zerbitzuetako kontratetako langileen lan baldintzak Administrazioen kontroletatik at gelditzen dira sarritan hauen utzikeriarengatik. Prekarietatea eta osasuna kontrajarritako elementuak dira eta kontratu prekarioak sektore feminizatuetan batez ere ematen dira, asistentzia sozio-sanitarioa edo garbiketarena kasu.

(PDF Esku-orria: euskaraz / elebiduna)

Greba Orokorra arrakastatsua. Eraso gehiago datoz.

M29ko Greba Orokorrak erabateko arrakasta eduki du Hego Euskal Herrian.
 
Lau Greba Orokor, bat gehiago sektore publikoan, eta parte-hartzea gero eta handiagoa izan da deialdi bakoitzean. Martxoaren 29koak jada hamarkadetako marka guztiak altxatu ditu bai grebaren jarraipenenak, baita mobilizazioetako parte-hartzeenak ere. Administrazioek ezarritako gutxieneko zerbitzuek grebari kalte egin badie ere, langile eta erabiltzaileok eragina oso argi ikusi dugu. Administrazioek emandako ohiko datu tranpatiak ere aurrekoetan baino handiago ematera behartuta ikusi dute euren burua:
 
Irakaskuntzan jarraipena oso handia, eta zentro asko batere irakaslerik gabe egon dira; Osakidetza eta Osasunbidean ere oso zerbitzu gutxi eman da ospitale eta arreta zerbitzuetan; Nafarroako zein EAEko administrazio autonomikoen menpeko langileen %80tik gorak egin du greba; herri eta hiriburuetako udal bulego eta zerbitzu gehien-gehienak itxita; EITB ohiko albistegiak bermatzeko langileak soilik; Lau herrialdeetako posta bulego sareak itxita; Justizia administrazioetan emandako jauzi kuantitatiboa ere nabaria bezain ezkutatua izan da.

M29: Zorionak... eta segi aurrera!!!

Lehenik eta behin ZORIONAK Greba egunean emandako erantzunarengatik. 29koa izugarria izan da, egun historikoa. Euskal langileok indarra erakutsi dugu eta argi eta garbi esan dugu ez gaudela prest onartzeko Madriletik datorren inposiziorik. Beraz, azken aste eta hilabeteotan egindako lanak merezi izan du.

Baina aurreko egunetan genion bezala, Martxoaren 29an ez da ezer amaitu, fase berri baten hasiera besterik ez da izan. Borroka fase berri baterako pilak kargatzeko eguna. Biharamonean bertan Madrildik neurri gehiago planteatu dira sektore publikoaren suntsiketaren bidean, kapitalari diru gehiago emateko helburuarekin: argia eta gasa igo, amnistia fiskala, zerbitzu publikoen ber-ordainketa... eta Hego Euskal Herriko gobernuek irizpide horiek jarraituko dituzte berriro, ziur egon.

Hemendik aurrera lanean kementsuago jarraitu behar dugu beste eszenatoki batera joateko. Euskal Herrian beste aukera batzuk baditugu geure eredu ekonomiko eta soziala eraikitzeko.

Miramonen kontzentrazioa

Zuzendaritzak alde bakarrez lan hitzarmena ez betetzeko erabakiaren aurrean mobilizazioak egin dira ETBn. Pasa den ostegunean Bilbon sugea egin, eta gaur Miramonen kontzentrazioa egin da kanpoan "SINATUTAKOA ERRESPETATU" lelopean.

GARA: EITB paga 5.000 euros mensuales a un antiguo cargo interno como técnico en consumo

Alberto Surio, director general de EITB, reconoce en una respuesta parlamentaria el pago de 5.000 euros mensuales a un especialista en consumo; a la sazón, antiguo responsable de Política en informativos.

Ricardo Oleaga, antiguo responsable de Política en Informativos en ETB, a donde llegó tras una larga trayectoria como director de «Consumer», la revista y web de Eroski, está contratado como técnico especialista en consumo en la cadena pública vasca. Un contrato mercantil que le une a EITB, en principio, del 20 de febrero al 30 de junio de 2012, por el que se facturan 5.000 euros mensuales. Su contrato, según explica el propio Alberto Surio, director general de EITB, está adscrito a la partida de gasto de producción propia de programas. Lo curioso es que este contrato se produce en plena etapa de reducciones presupuestaria del ente público.

TASIO GARAn: ETBren antena Nafarroan

TASIO GARAn

TASIO GARAn, 2012.03.12

BERRIA: Guardia Zibilak zigilatu egin du ETB hartzeko hedagailua

Erreniegan jarritako hedagailua zigilatu zuten atzo. / IÑIGO URIZ / ARGAZKI PRESSEAko militanteek Erreniegan jarritako hedagailuaren bidez jada ezin da ETB ikusi Iruñerrian LTD bidez

Azken bi hilabeteetan, ETB lurreko telebista digitalaren bidez ikusi da Iruñerrian, EAko militante batzuek Erreniegan jarritako hedagailuari esker. Atzotik, ordea, ETB ezin da ikusi, Guardia Zibilak zigilatu egin baitu.

Urtarrilaren hasieran, Nafarroako EAko ordezkariek jakinarazi zuten 11.776 euroko kostua izan zuela Erreniegako hedagailuak. Eta lurralde osoan antzeko hedagailuak jartzeko kostu osoa 40.000 euro inguru litzatekeela. Nafarroako Gobernuari eta Eusko Jaurlaritzari «gezurretan ibiltzea» eta «polemika artifizialak sortzea» leporatu zien Maiorga Ramirezek.

Kapitalaren Europaren aurrean Herrien Europa Soziala eraiki dezagun!

FSM Munduko Sindikatuen Federazioak deitutako ekintza eta borroka egunean, EITBko LABekoak ere Irunen egon gara. Delegatuen batzarra egin dugu txiki gelditu den ospitale zaharrean, eta ondoren manifestazioa egin dugu Nazioarteko Mugako zubiraino. Irudian klik eginez argazkiak daude ikusgai, eta ondoren, LABeko Zerbitzu Publikoetako Federazioko arduraduna den Arantzi Sarasolaren interbentzioa:
 
Azken urteetan oso ohikoak zaizkigu zerbitzu publikoak Euskal Herritik kanpora eramatea, jubilazioak ez ordezkatzea, soldata murrizketak, enplegu publikoaren suntsiketa, kaleratzeak, ordezkapenak ez betetzea, osasun zerbitzuetako itxaron zerrendak luzatzea, zerbitzu eta enpresa publikoen pribatizazioak. Hau esatean ezin jakin Nafarroako edota EAEko Mahai Orokorrez ari garen, Ipar Euskal Herriko zerbitzuetaz ari garen, ala Grezia, Portugal, Italia, Kataluniaz, ... ari garen. 

ALBISTETAN: Etb1, erdarazko albistegiaren gatibu

Euskal Telebista sortu zenean, euskaraz eta gazteleraz aritzen zen, egunero euskarazko albistegi bat egin ahal izatea erronka handiegia zelakoan. Hizkuntza hauturik ez zuen orduko Euskal Telebistak egin, baina 1983ko abenduaren 19an gaztelera hutsezko albistegia abiatzeak hizkuntzaren araberako bi kateen bereizketarako oinarriak zehaztu zituen: 1986an martxan ipinitako Etb2kgaztelera hutsez emitituko zuen, euskaraz aritzen zen Etb1en “osagarri” moduan, zenbait gizarte eragilek (Euskal Herrian Euskaraz-ek, esaterako) EiTB legeak Euskal Telebistaren euskararen eta euskal kulturaren sustapena helburu izatea agindu ziolako. Hala ere, albistegietarako talde bakarra osatu zuten. Hortaz, kazetari berak albistea euskaraz eta gazteleraz landu behar du. Euskadi Irratiak, aldiz, Radio Euskadi geroago sortu zenean ere, bere jarduera independenteari eutsi ahal izan zion.

BERRIA: 'Sautrela' apirilaren 8an amaituko da, 12 urtean 351 atal egin ostean

Udazkenean ez zuten saiorik egin, eta ETBk adierazi du 2012. urtean bakarrik 13 atal egiteko dirua dagoela


Euskal literatura espazio propiorik gabe geldituko da ETBn apirilaren 8tik aurrera. Egun horretan emango baituteSautrela-ren 351. eta azken atala. Hasier Etxeberria zuzendari eta aurkezleak Twitterren ziurtatu zuen atzo albistea. Iazko udazkenean ez zuten saioa egin diru faltagatik, nahiz eta hori izaten den euskarazko liburu gehien argitaratzen den sasoia. Eta aurten soilik 13 atal egingo dituzte. «Oraingoz, ez dugu uste hiru hilabete hauek baino harantzago joango garenik», azaldu zion Etxeberriak BERRIAri, urtarrilaren 21ean argitaratutako elkarrizketan. Saioa kentzeko ETBk hartu duen erabakia dela-eta, Sautrela-ko lantaldeak ez du balorazio gehiago egin nahi. Saioaren ondare osoa Interneten jartzeko proposatuko dio taldeak ETBri, «ondo indexatuta».

ARGIA: TV3 legalizatu dute Ipar Katalunian

Ipar KataluniaIpar Katalunian ikusi ikusten zuten telebista katalanez, Frantziako Estatuak onartu egin izan duelako, baina ez legezkoa zelako.

BERRIA: Zigor espedientea jarri diete ETB hartzeko hedagailua ipini zutenei

Carmen Alba Orduna Espainiako Gobernuak Nafarroan duen ordezkariak hartu du zigor neurria


EAko militanteek ordaindu zuten Iruñerrian ETB LTD bidez hartzeko hedagailua. / LANDER FDZ. ARROIABE / ARGAZKI PRESS

 

Zigor espediente bat zabaldu du Espainiako Gobernuak ETB Iruñerrian LTD lurreko telebista digitalean ikusteko Erreniegan hedagailu bat jarri zutenen kontra, hedagailua baimenik gabe ipini zutela argudiatuta. Carmen Alba Orduna Espainiako Gobernuak Nafarroan duen ordezkariak hartu du neurria.

EAko militante batzuek jarri zuten dirua —11.000 euro— duela aste batzuk Erreniegan hedagailua paratzeko. Halaber, EAko ordezkariek «gezurretan ibiltzea» egotzi zieten Nafarroako Gobernuari eta Eusko Jaurlaritzari, eta ardurak hartzeko eskatu zieten. «Arazoa ez da ekonomikoa: arazoa borondate falta da», adierazi zuen urtarrilaren 11n Maiorga Ramirez Nafarroako EAko koordinatzaileak. EAk hilabete eman zion Nafarroako Gobernuari lurralde osoan hedagailuak jarri eta mantentze lana ziurta zezan. Kostu osoa 40.000 eurokoa izango zela iragarri zuten.

Otsailaren 9an lanuztea eta mobilizazioen balorazioak

Euskadi Irratiko hainbat langileren kontzentrazioa, goizeko 8:30etan. Klik eginez, argazki gehiagoETB:
· EGUNON EUSKADI bertan behera (zuzendaritza aurrera ateratzen saiatu bada ere)
· NI MAS NI MENOS bertan behera (Miramon eta Bilboko lanuzteagatik)
· GOENKALEren grabazioa bertan behera (Miramonen egiten da)

Irratiak:
- 8:00retan ordu laurdeneko albistegiak. 9:00retan bost minutukoa.
Gainontzekoan musika. (Normalean 8:00retatik 9:30ak arte programa informatibo-tertulia horietako bat, eta 9:30etan programa bat hasten da.

Lanuzte garaian programa grabatuak eta publizitatea emititzeak TSJPVren sententzien arabera greba eskubidearen urraketa suposatzen duenez, salaketa jarriko dugu.

Jarraipena ia erabatekoa Bilbon, Gasteizen eta Miramonen.

VANITATIS: ETB paga 22.000 euros mensuales a Patricia Gaztañaga en pleno recorte por la crisis

ETB paga 22.000 euros mensuales a Patricia Gaztañaga en pleno recorte por la crisisA pesar de los importantes recortes en sueldos y otros conceptos, que ETB sufre como todas las televisiones autonómicas, la televisión vasca ha decidido poner en marcha esta semana un consurso diario que será presentado por Patricia Gaztañaga y por el que cobrará más de 22.000 euros mensuales, según ha podido saber VanitatisEsta cantidad es la más alta que va a percibir ningún presentador de la cadena y es el contrato más elevado que se firma en ETB desde la llegada a la dirección general de Alberto Surio en 2009.

El formato del concurso permite al ganador del mismo conseguir un premio de mil euros, de ahí el título deVoy a mil, y da la casualidad de que es también la cantidad que gana la presentadora: mil euros por programa.

EUSKALERRIA IRRATIA: ETB digitalki zabaltzeko hedagailua jarri zutenen aurka zigor espedientea zabaldu du Espainiako Gobernuak

 

Erreniega mendian ETBren seinalea digitalki zabaltzeko hedagailua jarri zutenen aurkako zigor espedientea abian jarri du Espainiako Gobernuak, Nafarroako bere ordezkari Carmen Albak hala eskatuta.
 
Eusko Alkartasunako militante talde batek jarri zuen hedagailua martxan, Iruñerrian ETB Lurreko Telebista Digitalarenm bitartez ikusterik izan zedin.
 
Jakina denez, Nafarroako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak horretarako hitzarmena lotu zuten, baina hitzarturikoa ez da gauzatumilioi bat euro behar ei zirelako horretarako, eta ez batak ez besteak ez zutelako ordaindu nahi. EAko militanteek, baina, 12.000 euro besterik ez dute behar izan ETBren seinalea digitalki barreiatzeko. Ikusteko dagoena, isunik ordaindu beharko ote duten. 13:00etan, Egunean Egunekoa albiste albistegian, EAren balorazioa eskainiko dugu.

Edorta Arana: “Golpez ala bapez”

 

 

Egun gutxiko gora beheran, irrakurri ditut Goienan Euskal Telebistari buruzko Erramun Turutarenaren artikulua, Sustatun eta Berrian Jesus Egigurenen hitzei buruzko aipamenak eta, azkenean, Hitzetik Hortzera ETB1en eta Nahieran aipatutako elkarrizketa ikusteko aukera izan dut.
 
Ez da gaur-gaurko kontua, baina itxura guztien arabera indar berrituta datorkigu EITBren hizkuntza politikaren gaineko eztabaida.
Egunkariko izenburu gisa ona da Berriak dakarren “Gaztelaniazko kateak itxi beharko lituzke EITBk” eta, bide batez, aitortu beharra diogu Egigureni titularrak eskaintzeko daukan abilezia. Baina, eztabaidak ur zabalagoetara eta sakonagoetara eramaten gaitu berehalaxe.

Políticas de TDT y configuración del mapa televisivo autonómico digital en la CAV (2002-2007) (ZER aldizkaria)

ZER aldizkaria (EHU)LTDKO POLITIKAK ETA TELEBISTA AUTONOMIKO DIGITALAREN MAPAREN ERAKETA EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOAN (2002-2007) Icono Pdf - zer31-01-guimera.pdf [ES, 253 KB]

Laburpena:

2002tik 2007ra bitartean, Euskadiko Gobernuak, bere lurraldean LTDa ezartzea xede izanik, komunikazio politika mulltzoa diseinatu eta abiarazi zuen, gero itzalketa analogikoari aurre emango zion lurreko telebistaren mapa erakarri zutelarik. Artikulu honen helburua mapa berri hori definitu zuten politika autonomikoen deskribapena eta azterketa egitea da. Analisi politikoa ez da deskribapen soila, baizik eta Gasteizko Gobernuak hartutako erabakiak ulertzeko funtzezko interpretazio-elementuak aurkezten dira.

<--break->

NAVARRA DIRECTOko LANGILEEN %60arentzako azken lan eguna iritsi da

 

Bi hilabete t´erdi, 43.000 sinadura, irrifarre gutxi eta malko asko eta gero, bihar urtarrilak 27, Navarra Directoko langileen %60a langabezira joango da. Azken urteetan EUSKAL TELEBISTAko saio hau egin izan duten 20 langiletatik, 12rentzako azkeneko lan eguna izango da biharkoa.
 
Ikusentzunezko 12 profesional kalean gelditzen dira, sektore honentzako bereziki zaila den momentuan. EITBko zuzendaritzak ez du inongo arazorik izan Nafarroan eta Nafarroarako EUSKAL TELEBISTAK egiten duen programa bakarraren hegoak mozteko orduan. Eta oraindik ere arazo gutxiago profesional guzti hauek langabezira bidaltzeko orduan.
 
Aurretik bidali ditugun oharretan EITBren zuzendaritzak “gutxietsi” egin gaituela salatu dugu. Orain ere berresten dugu esandakoa: GUTXIETSIAK sentitzen gara eta gainera gutako asko KALERATUTA gaude. Ezin da langileekin jolastu merkantzia izango bagina bezala, kontratuen bukaerak behin eta berriz aldatuz. Ez gara norabide berdinean arrauna egiten duen inongo txaluparik. Ontzi honetan batzuk ur azpira goaz eta beste batzuk salbatzen dira. 

MARTXOAK 3 - NI MÁS NI MENOS: ¿Censura o ninguneo?

etb3.jpgAl hilo de la muerte natural del que fuera ministro de Gobernación responsable de las fuerzas de orden público que perpetraron la masacre de Gasteiz el 3 de marzo de 1976, han sido muchas las muestras de solidaridad que hemos recibido en Martxoak 3 elkartea – Asociación de Víctimas del 3 de Marzo. Muchas voces se han sumado a nuestra exigencia de Memoria, Verdad y Justicia, en definitiva a nuestra lectura de que lo único que hay que  lamentar es que Fraga se haya ido de este reino de la impunidad sin ser juzgado.

BERRIA: Lehiaketa bidez emango zaizkie diru laguntzak Nafarroako telebista kateei

 

2012. urterako Nafarroako Gobernuak kateei emandako laguntza bi milioi eurokoa izango da
 
Nafarroako Gobernuak aldatu egin du telebista kate nafarrei emandako diru laguntzen prozedura. Hemendik aurrera lehiaketa publiko bidez adjudikatuko dira laguntzak. Eta 2012. urterako bi milioi euro izango da laguntza, aurreko urteetan baino milioi bat euro gutxiago. Orain arte Canal4, Canal6 eta Popular TV kateei bakoitzari milioi bat euro ematen zizkien Nafarroako Gobernuak.

Orriak

Subscribe to EITB MEDIA RSS