Hemen zaude

EUSKALERRIA IRRATIA: ETB digitalki zabaltzeko hedagailua jarri zutenen aurka zigor espedientea zabaldu du Espainiako Gobernuak

 

Erreniega mendian ETBren seinalea digitalki zabaltzeko hedagailua jarri zutenen aurkako zigor espedientea abian jarri du Espainiako Gobernuak, Nafarroako bere ordezkari Carmen Albak hala eskatuta.
 
Eusko Alkartasunako militante talde batek jarri zuen hedagailua martxan, Iruñerrian ETB Lurreko Telebista Digitalarenm bitartez ikusterik izan zedin.
 
Jakina denez, Nafarroako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak horretarako hitzarmena lotu zuten, baina hitzarturikoa ez da gauzatumilioi bat euro behar ei zirelako horretarako, eta ez batak ez besteak ez zutelako ordaindu nahi. EAko militanteek, baina, 12.000 euro besterik ez dute behar izan ETBren seinalea digitalki barreiatzeko. Ikusteko dagoena, isunik ordaindu beharko ote duten. 13:00etan, Egunean Egunekoa albiste albistegian, EAren balorazioa eskainiko dugu.