Hemen zaude

M29: Zorionak... eta segi aurrera!!!

Lehenik eta behin ZORIONAK Greba egunean emandako erantzunarengatik. 29koa izugarria izan da, egun historikoa. Euskal langileok indarra erakutsi dugu eta argi eta garbi esan dugu ez gaudela prest onartzeko Madriletik datorren inposiziorik. Beraz, azken aste eta hilabeteotan egindako lanak merezi izan du.

Baina aurreko egunetan genion bezala, Martxoaren 29an ez da ezer amaitu, fase berri baten hasiera besterik ez da izan. Borroka fase berri baterako pilak kargatzeko eguna. Biharamonean bertan Madrildik neurri gehiago planteatu dira sektore publikoaren suntsiketaren bidean, kapitalari diru gehiago emateko helburuarekin: argia eta gasa igo, amnistia fiskala, zerbitzu publikoen ber-ordainketa... eta Hego Euskal Herriko gobernuek irizpide horiek jarraituko dituzte berriro, ziur egon.

Hemendik aurrera lanean kementsuago jarraitu behar dugu beste eszenatoki batera joateko. Euskal Herrian beste aukera batzuk baditugu geure eredu ekonomiko eta soziala eraikitzeko.



GREBAREN JARRAIPENA:

  • ETB MIRAMON: 250tik 6 jefe eta bi langile lanera. "Ni mas ni menos", "Ai ama" eta "Goenkale" grabatu gabe
  • ETB Bilbo: Zuzendaritzak gutxieneko zerbitzuak urratu, grabatutako emanaldiarekin. Publizitaterik ez, "Egunon Euskadi" ere ez da emititu, "Euskadi Directo" eta Athleticen programa berezia ere ez. Croll bat noizean behin, greba dela eta. 
  • EUSKADI IRRATIA: Gutxieneko zerbitzuetakoak kenduta, %100a greban. Soilik albistegiak eta musika. R.Euskadi eta R.Vitoriarako musika Euskadi Irratitik... baita noizbehinkako grebaren jakinarazpena euskaraz. Athletic-aren emanaldia ere ez.
  • GASTEIZ IRRATIA: Gutxieneko zerbitzuetakoak kenduta, %100a greban.


Zuzendaritzak gutxieneko zerbitzuak urratu ditu grabatutako programazioaren emanaldiaren bidez. Bidea luzea dela jakinda ere, epaitegietara joko dugu hori salatzeko. Gogoratu TSJPV delakoaren bi aldeko sententzia baditugu ere, zuzendaritzak Gorenera jo duela, eta oraindik ez direla irmoak beraz.

 

Eta lan baldintzen defentsan hain egun garrantzitsua izan den horretan lanera joatea erabaki dutenei zera esan, eurei edota euren ingurukoei erreforma hauek inoiz kalterik suposatzen bazaie, LABengana ez etortzeko negarretan, horretan ere denborarik ez galtzeko. Besteoi:



Animo eta segi aurrera!!!