ETBko Navarra Directo saioko langileek 12000 atxikimendu lortu dute oraingoz

Duela bi aste eskas ETBko zuzendaritzak NAVARRA DIRECTO saioa egiten duten langileei hamahiru urtez jarraian egindako lana bat-batean aurten amaitu egingo dela jakinarazi zien. Nafar Gobernuarekin LTD bidezko emisioaren inguruan eraman dituen negoziazioek ondorio positiborik eduki ez dituenaren aitzakiarekin. Ondorio larria da, izan ere Nafarroako jendarteari zerbitzu publiko bat xahutzeaz gain, 20 langile kale gorrian gelditzeko arriskuan baitaude.

BERRIA: EITBk ez du gonbidatu Amaiur koalizioa azkeneko bi eztabaidetara

Amaiurreko Maite Aristegi ETB1eko eztabaidan izan zen joan den astean, beste bost hautagairekin batera. / EITBAurreko astean sei alderditako hautagaiekin egin zituzten eztabaidak; atzo eta gaur, hirurekin

PSE, EAJ eta PPko hautagaiekin egin zuten atzo gauean ETB1eko eztabaida. Eta gaur, ETB2 katean hiru alderdi horietako ordezkariak izango dira mahaiaren inguruan, 22:15ean: Eduardo Madina, Josu Erkoreka eta Alfonso Alonso izango dira solaskideak. Eztabaidaren ostean, lau kazetariren analisirako tartea iritsiko da.

Azken egunotako inkestetan, aipatutako hiru alderdi horien pareko emaitzak iragartzen dizkiote Amaiur koalizioari, eta kasu batzuetan, hobeak. Baina EITBk ez du aintzat hartu errealitate hori, eta Amaiur ez dute gonbidatu kanpainako bigarren asteko eztabaidetara. Aurreko astean eztabaidetan sei alderditako hautagaiak izan ziren: PSE, PP, EAJ, Amaiur, UPD eta Ezker Anitza. Aste honetan, berriz, seitik hirura apaldu da alderdien kopurua.

ETBko NAVARRA DIRECTO saioko langileen oharra, amaiera jakinarazpenaren aurrean

EITBek NAVARRA DIRECTO SAIOABERTAN BEHERA UTZIKO DU 2011 BUKAERAN

· ETB Nafarroan TDT bidez ikusi ezin izatea eragin zuzena izan du Navarra Directo saioaren amaieran.

· Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak 2009ko uztailaren 3an sinatutako protokolo hitzarmena ez dute bete. UPN eta PSNk 2011ko ekainaren 21eko gobernu akordioan berretsi zuten hitzarmena.

ADMINISTRAZIOA EUSKARAZ: Nafarroan ETB3-ren alde

Bada garaia ETB3 Nafarroan ikusi ahal izateko (modu analogikoan ikusterik ez dago, ETB1 oraindik ikusterik badago ere).

NAFARROAN ETB3-REN ALDE.

Administrazioan Euskaraz taldeak PSNren jokabidea salatu nahi du, ETB mofu digitalean ikusi ahal izateko aferaren inguruan.

2011ko urriaren 27an Nafarroako Parlamentuak berriz eztabaidatu zuen gaia. Horrela, Nafarroako Parlamentuak Nafarroako Gobernua premiatu zuen Nafarroan ETB LTDren bitartez ikusi ahal izateko Eusko Jaurlaritzarekin izan behar dituen negoziazioak erraz ditzan. UPN aurka azaldu zen eta PP abstenitu egin zen.

ETBko langileok mobilizatzen hasi gara

ETBko Langile Batzordeak deituta, Langile Batzarrak egin ziren atzo Bilbo eta Miramonen. Komunikabide publikoak bizi duen egoera larriaren aurrean eta negoziazio kolektiboaren eskubidearen bahiketaren aurrean erantzuna eman beharra argi gelditu da langileen artean, eta mobilizazioekin hasiko gara.

ETBko zuzendaritzak greba eskubidea berriro urratu du

Urtarrilaren 27an gehiengo sindikalak deitu zuen greba zela eta, Eusko Jaurlaritzak agindutako gutxieneko zerbitzuak gainditu egin zituen ETBko zuzendaritzak berriro ere jokabide eskirolari ekinez. «Berriro» diogu, izan ere 2010eko ekainaren 29an gauza bera egin baitzuen, eta epaitegiak jokabidea nulotzat jo zuen (hemen orduan egindako oharra).

EITB: Beharrezkoa eta posiblea, baina borondatea falta

Jada bi urte baino gehiago igaro dira zilegitasunik gabeko hauteskunde autonomikoetatik sortutako gobernuak EITBko lemari begiratu zionetik. Orduan LABen genuen susmoa zalantzen artean kaleratu genuen, eta gaur egun zalantza haiek oraindik ez dira argitu. Hau da, gobernu honek benetan EITB behar edota nahi al du? Kudeaketa akatsak akats soilak dira, ala diseinatutako hondoratze estrategia bati erantzuten al diote? Zein dute azken helburua, baldin badute? EITBn ere ba al dago inor leman?

HAMAIKA IKUS-ENTZUTEKO: «Azaroak 20ko hauteskundeak EITBn»

Hauteskunde kanpañak irauten duen bitartean, EITBk zenbat denbora "eskainiko" dion alderdi/koalizio bakoitzari zehazten duen dokumentua idatzi zuen Alberto Surio zuzendari orokorrak. Administrazio kontseiluaren bedeinkazioa jaso eta gero, hori izango da entearen irrati eta telebista desberdinek aplikatuko dutena.

Telemarketineko langileen aurkako zentsura eta manipulazioa ETBn

ETB2 katean urriaren 19an emandako “CONSUMIDORES” telebista saioa ikusita, bertan egindako adierazpenen aurrean erabateko gaitzespena adierazi nahi du LABek, telebista publikoak telemarketing arloko langileen inguruan emandako ez baitzen izan, ez objetiboa, ez kontrastatuta. Gogorarazi nahi dugu, gainera, telemarketingean jarduten duten langileen zergekin ere mantentzen dela ETB.

Kultura sailak EITBrako enkargatutako adituen txostena (lotura konponduta)

Lotura gaizki zegoela eta, albistea berriro gora igotzen dugu. Barka eragozpenak.

Informe de los expertos entregado por la Consejera de Cultura al parlamento de GasteizEITB - Nuevas fronteras para la Era Digital

"Hacia un nuevo servicio público vasco para los próximos veinte años"

BERRIA: EITB ahulago gelditzeko bidean da

Eusko Jaurlaritzak ordaindutako bi txostenek garrantzitsutzat jo dute EITBren kontratu programa, baina Blanca Urgellek iragarri du datorren urtean formula hori ez dutela erabiliko.

Aurreko astean Blanca Urgellek iragarri zuen Eusko Jaurlaritzak EITBri emandako dirua %8,4 gutxituko dela. Kontratu programaren formula ez dutela erabiliko ere iragarri zuen. Eta azken erabaki horrek kontrako iritziak sorrarazi ditu. Andoni Ortuzar EAJko BBBko buru eta EITBko zuzendari ohiaren arabera, «EITB kontratu programarik gabe uztea duela 20 urteko TVEra itzultzea bezala da». Taldearen gainean hartu diren erabaki larri eta kezkagarrienetakoa da, haren ustez. Jaurlaritzako Kultura sailak bi txosten ordaindu ditu, kontrajarriak, baina biek bat egiten dute gai batean: oso garrantzitsua dela EITBk duen kontratu programen formula. Kasu honetan, adituek goraipatzen dutenaren aurka egitea erabaki dute Kultura sailak eta EITBko zuzendaritzak. Andoni Basabe ETBko Zentroarteko Batzordeko lehendakariaren ustez, kontratu programak egonkortasuna ematen zion EITBri. «Eta hartu duten erabakiak, ostera, prekarietatean irautera garamatza».

EITB, ezintasuna eta utzikeria, estrategia... ala denak nahastuta?

EITB, ezintasuna eta utzikeria, estrategia... ala denak nahastuta?

Atzo, Gasteizko parlamentuan, kultura (?) sailburuak EITBko zuzendari nagusiak lagunduta bi datu oso esanguratsu plazaratu zituen, biak EITBren apustu estrategikoarekin lotura zutenarekin. Lehenak, Jaurlaritzari EITBk dion axolaren neurria zehaztu egin zuen: iaz baino %8'4a gutxiago. Bigarrena berriz, programa kontratu berririk ez duela egingo, hain zuzen ere komunikabide publikoari eta sektoreari hiruzpalau urterako egonkortasuna bermatu zezakeena. Beste atal batean ere, plantilaren murrizketarako asmoa berretsi zuen, 140 inguru aurrejubilazioen bitartez.

ETBko Zentroarteko Batzordearen oharra, zuzendaritzarekin bildu ondoren

Zentroarteko Komitea eta ETBko zuzendaritzaren arteko bilera izan zen irailaren 30ean. Langileen ordezkariek eskatutako bilera izan zen, gai hauetaz hitz egiteko:

· Hitzarmenaren negoziazioa
· Miramongo egoera (lan karga)
· Lan poltsaren akordioaren sinadura
· Bilborako trasladoaren akordioaren urraketa

EITBko albistegien azterketa - 3. Informazio sozioekonomikoaren tratera

EITB komunikazio talde publikoaren albistegiei buruzko azterlan interesgarriaren lehenengo zatitik bost ondorio azpimarra daitezke. Jarraian garatuko ditugun ondorio horiek baliagarriak izan beharko lirateke euskal komunikazio taldearen ereduaz eta bete behar dituen eginkizunez hausnartzen hasteko, talde hori zerbitzu publikoa den aldetik.

Hona hemen ondorio horiek:

C. GOROSTIZA: A la televisión pública le llegó su hora

Durante muchísimos años, la televisión pública generalista era simplemente la televisión. No había otra. Ni lo permitía la ley ni nuestra atrasada economía daba tampoco para que nadie se metiese en un lío tan grande y tan caro. Desde 1983 los vascos tuvimos ETB pero no fue hasta 1988 cuando por fin pudimos escoger otras opciones privadas. Tantos años de monopolio tuvieron consecuencias, dos sobre todo: la dependencia política y la gratuidad, características ambas que siguen grabadas a fuego en el imaginario de los españoles, por mucho que haya cambiado completamente la realidad.

Es la hora de tener una televisión pública austera, pero también dinámica, puntera, arriesgada

EITBko murrizketen inguruko berbalapikoa (prentsa bilduma)

Hona hemen azken aldian EITBn emango diren murrizketen inguruan prentsak ateratako hainbat informazio, batez ere alderdi politikoen jarrerak.

Informe Tableronde SLNE - Analisis de la dimension organizativa de EITB

El objeto del presente informe es el análisis de la actual dimensión de la organización de EITB, así como la propuesta de una posible alternativa futura adecuada al marco legal y tecnológico previsible en el medio plazo.
Julio 2011

· Informe Tableronde (PDF, 700KB)

DEIA: Lakua propone un recorte del 11% en EITB

· Basagoiti prefiere los despidos en el ente que reducir las prestaciones en Educación o Sanidad
· La rebaja presupuestaria supone una reducción de 15,8 millones de euros en 2012 respecto a 2011

Josu Ikatzategi: «EITB, ¿fracaso de gestión?»

Las soluciones de los malos gestores: cerrar centros y despedir trabajadores para finalmente vender los restos a alguna emisora de su entorno haciendo desaparecer la cadena que nunca quisieron potenciar

Estamos asistiendo a un debate sobre la mala gestión que el Gobierno de Patxi López, por medio del Sr. Surio, está realizando en EITB.

DEIA: El vía crucis político de EITB

- Cultura aprovecha la crisis económica para depurar el ente de comunicación
- El acuerdo de bases firmado por PSE y PP anunciaba una reforma profunda

EL informe encargado por Blanca Urgell sobre EITB a una empresa madrileña deja al ente en una posición incómoda y sumido en un mar de dudas. Iñigo Urkullu, presidente del EBB, durante su intervención en la apertura de curso del Fórum Europa expuso el pasado miércoles varias reflexiones sobre lo que está ocurriendo en el seno de la radio y televisión pública vasca. "Lo que está sucediendo obedece a un impulso político más que a la crisis económica", subrayó Urkullu.

EITBko sindikatuak zuzendaritzarekin bildu dira gaur

LAB, ELA eta KLBk ateratako oharra eta prentsa bilduma txertaturik
Kaixo guztioi.

Gaur 11:30etan EITB taldeko lantokietako LAB, ELA eta KLBko ordezkariak zuzendaritzarekin bildu dira, azken aldi honetan hainbat komunikabidetan
plazaratu izan diren informazioak zehazteko. Oro har, zuzendaritzak ez du zehaztasun gehiagorik eman asteburuan dagoeneko Vocentori eskainitako elkarrizketatik haratago. Sindikatuen arteko oharra prestatzen ari diren bitartean, hemen duzue LABetik egiten dugun bat-bateko laburpen azkarra:

HAMAIKA IKUS-ENTZUTEKO JAIOAK: Ordainpeko edukiak

Branded contect izena erabiltzen hasi aurretik ere, ugari izan dira jatorri eta helburu komertziala zeukaten hedabideetako edukiak. Gaur EL PAISek dakar artikulu interesgarria gai honi buruz. Nik beste bi adibide aipatuko ditu. Lehena James Bond-en pelikulak eta bestea gertukoakoa: Radio Euskadik eta Clinica Quirón-ek daukaten bikote harremana.

Orriak

Subscribe to EITB MEDIA RSS