Hemen zaude

ETBko langileen kontzentrazioa Bilbon, Administrazio Kontseiluaren bilera dela eta

HEMEN dituzue gaur 16:00retatik 16:30rak bitartean ETBko Langile Batzordeak deituta, Bilboko egoitzako sarreran egin den langileen kontzentrazioa. Administrazio Kontseilua 16:30etan biltzen zela eta, bertatik pasatu diren kontseilukideei oharra eman die Langile Batzordeko lehendakariak.

Bihar, azaroaren 30ean, «MinoriTB, Hizkuntza Gutxituen Telebisten Jardunaldia» dela eta, goizeko 11:00tan ere kontzentrazioa deitu du ETBko Langile Batzordeak leku berean.