Joxe Inazio Basterretxea (EHUko irakaslea): "Gaur-gaurkoz beharrezkoak dira telebista publikoak"

Joxe Inazio Basterretxea (Galdakao, 1959) informazio zientzietako irakaslea da Euskal Herriko Unibertsitatean. Ederto ezagutzen ditu EITBren nondik norakoak, eta ez soilki hango administrazio kontseiluan emandako denboragatik; hainbat lan argitaratu ditu EITBren eta, oro har, telebista publikoaren inguruan.

EITBko langileen kontzentrazioa Bilbon

Gaurko kontzentrazioaren irudiak ikusteko klik irudian edo hementxe. Zuzendaritzak ez du batere aurrerapausurik egin, eta mobilizazio egutegiarekin aurrera goaz.

Kontzentrazio jendetsua ere Miramonen

EITBko ehun bat langilek parte hartu du Miramonen egindako kontzentrazioan (argazkiak ikusteko klik hemen), komunikabide publikoko enpresa guztietako langile batzordeek eta sindikatu guztiek deitutako mobilizazio egutegiaren barruan. Zuzendaritza sindikatuekin edukitzen ari den harremanetan jarrera aldaketa bat antzeman badaiteke ere, hitzarmenen bermea idazki batean garbi agertu arte mobilizatzen jarraituko dugu. Datozen hitzorduak azaroan:

  • 14an Bilbon
  • 19an Gasteizen
  • 26an Bilbon, goizean epaitegien aurrean (ETBko hitzarmenaren urraketa dela eta epaiketa dago TSJn); eta arratsaldean EITBko egoitzaren aurrean
  • ...

Langileok kontzentrazioa egin dugu Bilbon

EITB taldeko langileok jarraitzen dugu Lan Hitzarmenen defentsan mobilizatzen. Duela 15 egun sindikatuetako ordezkariek bezala, gaur ere Bilbon egin dugu kontzentrazioa, langileak ere deituta zeudelarik. Ehundik gora langile bildu gara ordu erdiz EITBko sarreran, eta ondoren egoitza barrutik "sugea" egin dugu pankartaren atzean. Lanari utzi ezin izan dioten lankideek txalotu, eta bilduta zegoen zuzendaritzak ere ikusi ahal izan gaitu. (Argazkiak ikusteko klik irudian)

Hauek dira oraingoz azaroko aurreikusten diren hitzorduak, aldaketak egon badaitezke ere:

  • 7an 11:00tan Miramonen
  • 14an Bilbon
  • 19an Gasteizen
  • 26an Bilbon, goizean epaitegien aurrean (ETBko hitzarmenaren urraketa dela eta epaiketa dago TSJn); eta arratsaldean EITBko egoitzaren aurrean
  • ...

BERRIA: Lan hitzarmenak negoziatzeko prest agertu da Maite Iturbe

EITBko zuzendaritza lan hitzarmenak negoziatzeko prest agertu da. Horrelaxe baieztatu zuen Maite Iturbe EITBko zuzendari nagusiak atzo Eusko Legebiltzarrean egindako kontrol batzordean. 2013-2016ko plan estrategikoaren zirriborroa aurkeztu zuten Iturbek berak eta Andoni Aranburu Estrategia eta Komunikazio zuzendariak.

GAUR Bizkaiko bulegoen sektoreko greba dela eta, LAB-EITBNETen oharra

Jada jakingo duzuenez, gaur, urriak 30, greba eguna deitu dute LAB, ELA, CCOO eta UGTk Bizkaiko bulegoetako sektore hitzarmenaren defentsan. Izan ere, egun duten lan-hitzarmena baliorik gabe geratu daiteke urte amaieran, eta are baldintza okerragoetara pasa.

M4Fko lankideak sektore horretako langileak dira, lan-hitzarmen horixe dute egun indarrean, eta horren defentsan bat egin dute greba deialdiarekin.

Grebak EITB.COMen eguneroko jardunean eragina izango du, eta langileoi gogorarazten dizuegu lankide hauen eginkizunak ezin direla ordezkatu. Kontran, gure elkartasuna adierazten diegu.

Etiketa: 

BERRIA: 'Ongi etorri' saioa kentzeko eskatu du EH Bilduk ETBren zuzendaritzari

p045_f01.jpgPobrezia handitzen ari denean luxuzko etxeak erakusten dituen saio bat egitea «iraingarria» dela salatu dute



EH Bilduk legez besteko proposamena aurkeztu du Legebiltzarrean EiTBko zuzendaritza nagusiari Ongi etorri saioa programaziotik betiko kentzeko eskatzeko. Ongi etorri saioak luxuzko etxeak erakusten ditu, besteak beste. Hori dela eta, saioak «etika falta izugarria» duela, salatu du Estitxu Breñas EH Bildu taldeko legebiltzarkideak.

ARGIA: Lan erreforma aplikatuz gero greba egingo dute EiTBko langileek

Hitzarmenaren aurreraeragina eskatzen du EiTBko enpresa-batzordeak: hots, orain arteko lan hitzarmena mantentzea eta ez, 2012ko lan erreformak eskaintzen duen aukera baliatuz, bestelako baldintzak ezartzea. Orain arteko hitzarmenak indarrean jarraitzen ez badu, greba egingo dutela eta "telebista beltzean" jarriko dutela adierazi dute langileek.

EL PAÍS: La huelga asoma por EiTB

Sin relaciones entre comité y dirección, el ente asiste al rechazo de las cuentas y a la fuerte caída de audiencia
 

“Si no se reconoce la ultraactividad del convenio, habrá huelga en EiTB”. El comité de empresa del ente público de la radio y televisión vasca lo tiene claro y la dirección general lo sabe en el marco de unas relaciones inexistentes. “Queremos saber si su única postura es acogerse a la reforma laboral”, añade la representación sindical, muy crítica con el “enfoque” que el ente aplica a las negociaciones del convenio. “Y a partir de ahí vamos a endurecer las medidas hasta poner en negro la tele”. De momento, el próximo jueves volverán a movilizarse.

DEIA: La Cámara foral pide a EITB digitalizar la red para que sea captada en Nafarroa

Manu Ayerdi, durante su intervención.UPN y PPN se abstienen a la iniciativa de Geroa Bai, que apoyan PSN, Bildu e I-E

El pleno del Parlamento navarro aprobó ayer una moción, impulsada por Geroa Bai, que insta a EITB a digitalizar la red analógica existente por un periodo transitorio en tanto se regularice la solución definitiva. La iniciativa salió adelante gracias al apoyo de PSN, Bildu, Aralar e Izquierda-Ezkerra (I-E), mientras que UPN y PPN se abstuvieron.

EHBILDU: EiTBren aurrekontu-proiektuak lanpostuak galtzea dakar eta ez dute EiTBren erronkei aurre egiteko balio

EH Bilduk EiTBko zuzendaritzak aurkeztutako aurrekontuen aurka egin du. "Atzera egitea eta jarrera inmobilistekin bat egitea" egotzi dio EAJri, erakundearen plan estrategikoan ETAri buruzko aipamena egiteagatik.

EITBko langile batzordeetako protesta Bilbon. Dimisioa edo Kargutik kentzeko eskaera.

Hemen dituzue hainbat argazki, ETB, EI eta EITBko langile batzordeetako ordezkariok Bilboko EITBren egoitzan egin dugun kontzentrazioa eta sugea jasotzen dituztenak. Langile batzorde (ETB, EI, EITB) eta sindikatu guztiok (ELA, LAB, KLB, CCOO, ESK) bat egin dugu deialdia eta testuarekin.

Sarreran honako testua entregatu dugu Maite Iturbe Zuzendari Nagusiari helarazteko:

LAB-EITB, komunikabide publikoaren Gizarte Erantzukizunaren 2011 eta 2012ko Txostenaz

Aste honetan bertan EITBren webgunean AENOR enpresaren aurrean paternalista kutsua duen “Gizarte Erantzukizunaren” egiaztapena lortu izanaren albistea irakurri ahal izan dugu, eta halakorik zegoenaren berri orduan eta modu horretantxe eduki dugu. Kutsu paternalista duela diogu, izan ere oso berria den kontzeptu hau enpresetan atzeko ateren batetik sartzen ari dela dirudielako, eta lan harremanak honetan oinarritzeko asmoren bat dagoenaren susmoa dugulako.

BERRIA: Galder Gonzalez ETB2ko arratsaldeko saiotik bota dute euskal presoen aldeko elastikoa eramateagatik

'Sin ir mas lejos' Klaudio Landak aurkezten duen programan parte hartzekoa zen, baina elastiko "kantosoegia" zuela esan diote ekoiztetxekoek.
 
Herrira-ren kolore bilakatu den elastiko urdina, euskal presoak Euskal Herrira irudikatzen duen irudia daramana, hitzik gabekoa. Hori jantzita iritsi da Galder Gonzalez ETB2ko platora, egunotako gertakariak salatzeko. Zertaz hitz egin behar duten jakinarazi diote aurretik: Herrira-ren kontrako polizia operazioa izango da gaietako bat, beste gaietako bat, faxismoaren hazkundea Europan. Galder Gonzalezek berak hauxe idatzi du bere Twitter kontuan: "Erraza da 'Faxismoaren hazkundea Europan' gaia jartzea eta gero ez onartzea gutxieneko adierazpen askatasunik". 

EITBko Bilbo eta Donostiako egoitzen aurrean egindako kontzentrazioak

Urriaren 4a ostirala 12:00etan

KONTZENTRAZIOAK

EITBko Bilbo eta Miramongo egoitzen aurrean

 
Behean sindikatu deitzaileok egindako irakurketa duzue. Bestetik ere, jakin dezazuen ETBko langile batzordeak zuzendaritzari deialdia Tortolikan eta langile guztiei banatzeko "Denak" posta zerrendan banatzea eskatu zaionean, ukatu egin duela "horrelakorik ez dituela banatzen" erantzunez. Berriro errepikatu duen zentsura horrek harritu ez bagaitu ere, salatzen jarraitu behar dugula deritzogu. Horrela, mezu hau lankideen artean zabal dezazuen eskatzen dizuegu.



Egun horretan bi lantokietako deialdietan parte hartzerik ez duzuenok, deialdiok ordu berean herrietan ere egongo direla jakin, eta larunbatean Bilbon 17:30etan egingo den manifestazio erraldoira joateko deia ere luzatzen dizuegu, bai eta Euskal Herriko herri eta auzo guztietan egun hauetan deituta dauden ekimen guztietan ere.

Miramonen 115 eta Bilbon beste 40 bat lagun bildu dira eguerdian egindako kontzentrazioetan

I.Boveda: ETBko zuzendaritzari («Ongi etorri programaz»)

Aurten ere ETB2n Ongi etorri programa hasi dela ikusi dut. Haserre handia eragin du horrek nigan. Gure geografian dauden luxuzko etxeak erakusten dira; lehenago, telebista kate espainolen bateko antzerako programa batean Espainiako luxuzko etxeak erakusten ziren.

Feli Aleman: «ETBk gaztelaniaz egitera bulkatu gaitu»

Joan den astean, Yamaguchi parkean ginela, ETBko kazetari batzuk «harrapatu» gintuzten, eguraldiaren gaineko zerbait galdegiteko. Erantzun genuen, euskaraz, eta gero eskatu ziguten gauza bera gaztelaniaz esateko, ETB 2rako. Halaxe egin genuen. Gero pentsatu nuen: zergatik eskatu ziguten gauza bera gaztelaniaz esateko? Ezin al zuten eurek itzuli, azpidatziekin? Edo bere horretan eman, nahiz eta ETB2 izan? Mesedez, ETBk ez gaitzala bulkatu gaztelaniaz egitera, horretarako ez dago-eta haren beharrik; bestela ere, egunero beharturik egoten gara mila aldiz gaztelaniaz egitera

BERRIA: Eztabaida EITBko kontseiluan, plan estrategikoan ETA aipatzeko beharraz

Iñaki Garcia Arrizabalaga EITBko kontseiluko kideak ohartarazi du dimisioa aurkeztuko duela



Eztabaida sutsua dago EITBko kontseiluan; ez dira ados jartzen EITBko plan estrategikoak ETAren aipamen zehatza jaso behar duen edo ez. Ondorioz, Iñaki Garcia Arrizabalaga EITBko kontseiluko kideak azken bileraren ostean ohartarazi zuen dimisioa aurkeztuko duela. Efe agentziaren arabera, hurrengo astean eskutitz bat igorriko dio EITBko kontseiluari dimititzeko arrazoiak azaltzeko.

GARA: Pirritx eta Porrotx pailazoek programazioan tokirik ez izateko eskatu dio Urquijok EITBri

Gobernu espainolaren EAEko ordezkariak, Carlos Urquijok, Maite Iturbe EITBko zuzendari orokorrari eskatu dio Pirritx eta Porrotx pailazoak protagonista dituen tarterik ez dezala sartu programazioan.

Pirritx eta Porrotx pailazoen «agerraldi publiko eta mediatikoak ETA erakunde terroristako presoei babesa eskaintzean oinarritzen diren bitartean», EITBko programazioan inolako tarterik ez eskaintzeko eskatu dio Carlos Urquijok, Gobernu espainolaren EAEko ordezkariak, Maite Iturbe EITBko zuzendari orokorrari.

EiTBren adierazpena galderarik gabeko kazetaritzaren inguruan

Zuzendaritzak banatutako mezua

EiTBko Erredakzio Kontseiluak eta Zuzendaritzak “galderarik gabeko kazetaritzarekin” bat ez datozela adierazi dute ohar batean. Bide batez, jokabide komunikatibo hauek bertan behera uzteko eskatu nahi diete erakundeei. Era berean, aipaturiko eskariarekin bat egiteko gonbita luzatu diete gainerako kazetari eta informazio taldeei.

Adierazpena gaur, irailak 10, Gasteizen egindako Administrazio Kontseiluan aurkeztu da.

M30ean ETBk greba eskubidea urratu zuela dio Lan Ikuskaritzak (aldaketa)

Testua egokitu egin dugu, "publizitatearen programazioaz" aritzen ginenean egia esan "emanaldi osoaren programazioaz" jarri behar zuen eta. Ondorio garrantzitsuak beraz.

Maiatzaren 30ean Gehiengo Sindikalak eta eragile ugarik «Euskal Herriak eredu propioa - Eskubide sozial eta laboral duinak» Greba Orokorra deitu genuen, EITBn oso jarraipen zabala izan zuena.

Orduan, azken grebetan errepikatzen ari den fenomeno bat eman zen, hots, bezperan greba egunaren eta biharamunaren emanaldia programatu egiten baita. Horrela greba eskubidea urratuta gelditzen da, egun horretako lana modu ez-ohikoen bidez egiten baita.

ELDIARIONORTE.ES: EITB adjudicó a dedo servicios por 4,2 millones durante 2010

  • El Tribunal Vasco de Cuentas detecta irregularidades en 13 expedientes, entre los que destacan el suministro de electricidad y telecomunicaciones, con un coste de 800.000 euros cada uno.
  • Censura los criterios de contratación temporal del personal, al utilizar una bolsa de trabajo que "no clasifica los méritos y capacidad de sus componentes".

Declaración del Parlamento de Nafarroa de apoyo a los trabajadores de NAVARRA DIRECTO

EL PARLAMENTO CON NAVARRA DIRECTO. 
La Mesa y Junta aprueba la declaración institucional de apoyo a los trabajadores de 'Navarra Directo' y a su labor durante estos 15 años de vida... Esta es la declaración aprobada... 

DECLARACIÓN:

Orriak

Subscribe to LAB - EITB RSS