Hemen zaude

EITBko Bilbo eta Donostiako egoitzen aurrean egindako kontzentrazioak

Urriaren 4a ostirala 12:00etan

KONTZENTRAZIOAK

EITBko Bilbo eta Miramongo egoitzen aurrean

Miramonen 115 eta Bilbon beste 40 bat lagun bildu dira eguerdian egindako kontzentrazioetan

Behean sindikatu deitzaileok egindako irakurketa duzue. Bestetik ere, jakin dezazuen ETBko langile batzordeak zuzendaritzari deialdia Tortolikan eta langile guztiei banatzeko "Denak" posta zerrendan banatzea eskatu zaionean, ukatu egin duela "horrelakorik ez dituela banatzen" erantzunez. Berriro errepikatu duen zentsura horrek harritu ez bagaitu ere, salatzen jarraitu behar dugula deritzogu. Horrela, mezu hau lankideen artean zabal dezazuen eskatzen dizuegu.

Egun horretan bi lantokietako deialdietan parte hartzerik ez duzuenok, deialdiok ordu berean herrietan ere egongo direla jakin, eta larunbatean Bilbon 17:30etan egingo den manifestazio erraldoira joateko deia ere luzatzen dizuegu, bai eta Euskal Herriko herri eta auzo guztietan egun hauetan deituta dauden ekimen guztietan ere.

 

LAB-EITB, 2013ko urriaren 2an