%5a EITBko langile guztioi itzuli!!! Elkarretaratzean administrazio kontseiluko kideei testu hau eman diegu

Administrazio kontseiluaren bilera dela eta, EITBko langileok elkarretaratzea egin dugu EITBko Bilboko egoitzan Eusko Irratiko langile batzordeak deituta. Hona hemen harreran banatu diegun testua.

Euskal Telebistako Erredakziorako Lan-Poltsa Sortzeko Deialdia

ETBko albistegietako erredakziorako, “C” erredaktoreen eta erredakzio-laguntzaileen lan-poltsa barematu bana sortzeko deialdia argiratutu da. Eskaerak aurkezteko epea 2016ko urriaren 31n amaituko da

Deialdi honen helburua lan-poltsa barematu bat sortzea da, EUSKAL TELEBISTA SAko albistegien sailerako «C erredaktoreak» eta albistegi eta kirolen saileko «Erredakzioko laguntzaileak» aldi baterako kontratatzeko.

NAIZ: El Tribunal Supremo declara válido el despido colectivo de 24 trabajadores de Eusko Irratia

El Tribunal Supremo ha confirmado la sentencia del Tribunal Superior de Justicia de la CAV en la que se declara la validez del despido colectivo por causas económicas de 24 trabajadores de Eusko Irratia S.A. ante el recurso llevado a cabo por los sindicatos CCOO, ELA y ESK.

Etiketa: 

Eusko Irratiko langileok protestak egin ditugu kendu diguten soldata osoa berreskuratzeko

2010ean Eusko Jaurlaritzak enpresa publikoetan ezarri zuen soldaten %5eko murrizketak eragindako galera guztiak berreskuratzea exijitu dute Eusko Irratiko langileek. Dagoeneko epaitegiek legez kontrakotzat jo dute eta murrizketa eten behar izan du EITBko zuzendaritzak. Hala ere, epaitegien erabakiaren atzera-eragina urtebetekoa izanik bakarrik, 2010etik epaia eman zen 2015eko otsailera arteko soldatak bahituta ditu oraindik Eusko Jaurlaritzak.

ETBko gestoreen sistema eta kontratazio politika hankaz gora jarri ditu Auzitegi Nagusiaren sententziak LABen salaketa dela eta

ETBko gestoreen sistema eta kontratazio politika hankaz gora jarri ditu Auzitegi Nagusiaren sententziak LABen salaketa dela medio

Kontratazio ereduak beste makilakada bat jasotzen du, eta ETBko erredakzioan lanbide karreraren bidea leuntzen du

EAEko Auzitegi Nagusiak ETBko kontratazio sistemaren aurkako beste sententzia bat kaleratu du, LABek jarritako salaketari arrazoia emanez. Oraingoan erredakzioan egin diren hiru arlo-bururen kontratazioak legez kanpo jo ditu, eta ondorio potoloak dakartza honek:

BERRIA: ETB1 Nafarroa osoan ikusi ahalko da gaurtik lurreko telebista digital bidez

Ehunka lagun elkartu ziren maiatzean UPNren egoitzaren aurrean, ETBren seinalea eten izana arbuiatzeko.ETB3 ez da oraindik Iruñerrian ikusiko, tokiko telebisten kanal baten bidez arituko delako

Dena ondo bidean» derrigorrezko esamoldea zen atzo ETBn. Izan ere, azken uneko ustekaberik ez badago, gaur ikusi ahalko da ETB Nafarroako leku gehienetan lurreko telebista digitalaren bidez. Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak uztailean sinaturiko itunaren emaitza da. ETB1 Nafarroa osoan ikusiko da. ETB2 Iruñerrian, Tafalla inguruan, Estellerrian, Zangoza aldean eta Tutera inguruan. ETB3, berriz, herrialde osoan, Iruñerrian izan ezik; hau da, Nafarroako lekurik populatuenean salbu.

BERRIA: Hilaren 22tik aurrera ikusiko da ETB Nafarroan, LTD bidez

Ana Ollo eta Cristina Uriarte ETBri buruzko ituna sinatzen, uztailean.Euskarazko katea lurralde osoan ikusi ahal izango da; ETB2 eta ETB3, aldiz, «ia osoan». Vaughan irratiak lizentziari uko egiteak ahalbidetu du

Irailaren 22a. Nafarroan egun horrexetatik aurrera ikusi ahal izango da ETB Euskal Telebista LTD lurreko telebista digital bidez. EAEko telebista autonomikoko kateei lekua egiteko asmoa agerian utzia zuen Nafarroako Gobernuak. Iragan uztailaren 15ean Jaurlaritzarekin itun bat ere hitzartu zuen jomuga horrekin. Eta, azkenean, heldu da fruitua. Bidea erraztu du uda honetan Vaughan irratiak bere telebista katearen lizentziari uko egin izanak; izan ere, erabaki horren ondorioz libre geratu da kanal autonomiko bat, eta horixe erabiliko da ETB1 Nafarroa osora hedatzeko. Telebista digitalaren bidezko kate autonomikoen zein tokikoen moldaketa egin du foru gobernuak. ETB2 eta ETB3, hain zuzen ere, tokiko kateen bidez ikusi ahal izango dira irailaren 22tik: ia Nafarroa osoan.

BERRIA: ETBk ez du emititu hautagaiekin eginiko saio bat, Otegi agertzen zela-eta

Arnaldo Otegi, Africa Baeta aurkezlearekin.Hedabide publikoak Espainiako Hauteskunde Batzordeari galdetu zion saioaren emisioaz. Hark erantzun ez, eta saioa ez ematea erabaki zuen ETBk.

Joan den astean eman zuen ETBk La otra cara de l@s polític@s —politikarien beste aurpegia— saioaren lehen atala. Eman zuen zeresana sare sozialetan: besteak beste, Arnaldo Otegik eta Iñigo Urkulluk harrikoa egiteaz azaldu zuten zaletasunak eta Pili Zabalaren etxeak eragin zituen hainbat iruzkin.

ETBko lan-poltsa sortzeko deialdi berria (epea Abuztuaren 2ra arte!)

Hemendik gutxira, erredaktoreen eta erredakzio-laguntzaileen lan-poltsa barematu bana sortuko ditugu, ETBko albistegietako erredakziorako.

Bi lan-poltsak behin-behinekoak izango dira, eta zenbait hilabetez soilik egongo dira indarrean. Izan ere, behin-behineko lan-poltsak ordezkatzeko, udazkenean beste deialdi bat egingo da, eta, haren bidez, hautaketa-proba espezifikoak egingo dira.

Honako agiri hauek daude erantsita:

Etiketa: 

GARAZI GOIA: 'Statu quo'-ari erronka eginez

Garazi Goia - Idazlea

Inform, educate and entertain. Informatu, hezi eta dibertitu. BBCren fundatzailea izan zen Lord Reithen hitzak izan ziren horiek. 1922 urtean BBC sortu zenean esanak zituen, eta ordutik hori izan da BBCren misioa, eta neurri batean baita Erresuma Batuko beste telebista publiko guztiena ere. Eginkizun horrez gain, telebista publikoa guztien eskura egon behar zela esan zuen. Komunikabideen aniztasuna islatu behar zuela, albisteetan pluraltasuna gailendu behar zela eta gizartea islatzen duen programazioa bultzatu.

BERRIA: Irailean amaituko da itzalaldia, eta Nafarroan ETB1 ikusi ahalko da

Ana Ollo Nafarroako Gobernuko eleduna eta Cristina Uriarte Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburua, atzo, Tronuaren aretoan.Iruñerrian, ETB1 soilik emitituko da LTD bidez, eta Zangozan, Erriberan, Tafallan eta Lizarra aldean, ETB2 eta ETB3 ere bai. Nafarroa errealitate bereizi gisa irudikatzeko konpromisoa hartu du EITBk

Salba dezagun ETB, baina guztion artean

Bat gatoz Eneko Olasagastik ARGIAn idatzitako artikuluarekin; bat gatoz ETB salbatu behar dugula dioenean, bat gatoz gaur egungo egoera onartezina dela esaten duenean. Baina, gure ustez, ez du fokua behar den tokira bideratu.

ETBri buruz idazten du, baina, datuak ematerakoan taldeko enpresa guztiak sartzen ditu zaku berean; ETBn, zoritxarrez, ez gaude 1000 langile inguru, 700en bueltan baizik. Zoritxarrez diogu, beste hainbat langile azpikontratetan ari direlako telebistarako lanean, lan baldintza txarretan kasu batzuetan eta negargarrietan beste askotan.

Carlos Urkixok Eusko Irratiko Lanpostu Deialdiaren kontrako salaketa galdu du

Eusko Irratiaren azken Lanpostuen Deialdi Publikoaren kontra jarritako salaketa bertan behera utzi du epaileak.

Espainiako gobernu ordezkariak atzera bota nahi zuen deialdia, eta lanpostua lortu duten langileak plazarik gabe uztea zuen helburu. Aipagarria da Eusko Irratiko LAB izan dela langile horien alde egin duen sindikatu bakarra. Gainontzeko sindikatuek epaiketan ez agertzea erabaki zuten, erakutsiz ezer gutxi ardura zaiela postua bide onez irabazi duten langileen egoera.

BERRIA: Uztailean sinatuko dute EITB Nafarroan hedatzeko ituna

EiTBko langileen protesta bat.

Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak asteon onartu dute. Nafarroa eta EAE bereizitako errealitate gisa aurkeztea jaso dute

Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak uztailaren bigarren hamabostaldian sinatuko dute EITBren seinalea Nafarroan hedatzeko hitzarmena. Nafarroako Gobernuak berak eman du itun horren berri: telebista —LTD eta kable bidezkoa— eta irratiak —emisio digitala eta FM bidezkoa— hartuko ditu kontuan. Bi gobernuek asteon onartu dute ituna. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak eta hainbat udalek eginiko eskaerari erantzun nahi die Nafarroako Gobernuak.

ETBko erredakzioko lan poltsaz PRECOk egindako proposamena onartu da

Bai Euskal Telebistako Langile Batzordeak aho batez zein Zuzendaritzak PRECOko bitartekariak egindako proposamena onartu dugu erredakzioko lan poltsaren arazoa behingoz konpontzeko.

Gogora dezagun, nolabait esateko ETBko kategoria ezberdinetarako lan poltsak multzoka eta honako hurrenkeraren arabera antolatzen direla:

NAIZ: Aske da Maialen Zuazo, guztira zazpi urteko zigorra beteta

Cls0gfzxeaaam_c2012an espetxeratu zuten Santutxuko gaztea ezarri zioten zazpi urteko zigorraren bigarren zatia betetzeko. Zigorra beteta gaur irten da Villenako espetxetik eta Euskal Herrira bueltan da honezkero. 

Eusko Irratiko eta EITBNETeko langileok %5aren epaiketa irabazi dugu

EAEko Auzitegi Nagusiak arrazoia eman digu langileoi, 2010ean murriztutako soldataren ehuneko bostaren auzian. Euskal Telebistako langileek irabazitako epaiaren bidean Auzitegi Konstituzionalak argi utzi zuen neurria konstituzioaren kontra hartu zela. Argudio honi helduta Eusko Irratian ezarritako murrizketa ere legez kanpo egin zela ebatsi du epaitegiak.

EITBNETen kasuan, goizean banatu dugun oharra argiago gelditzen da orain. Behin Irratiko sententzia irmo bilakatutakoan automatikoki aplikatuko zaio EITBNETi. Zuzendaritzak helegiterik jartzen ez badu, sententzia hau irmo izango da eta berehala izango du eragina bi enpresetan. Kontran, Auzitegi Gorenean helegiterik jartzen badu, hilabeteak itxaron beharko dira epai irmoa atera arte. Enpresak bost eguneko epea du errekurtsoa aurkeztu ala ez erabakitzeko, eta hala egingo balu ordainketa atzeratzea eta beraz langileekiko zorra pilatzea izango zen ondorio bakarra.

SOLDATA MURRIZKETA: EITBNET, Eusko Irratiaren epaiaren zain

Joan den ostegunean (ekainak 16) zegoen deituta EITBNETeko soldataren % 5eko murrizketaren epaiketa Bilboko Lan-arloko 8. epaitegian, baina ez zen egin.

EITBNETeko langile guztion eskubideen defentsan ari diren LABeko abokatuek akordioa egin zuten enpresako abokatuekin, epaiketa bertan behera uzteko eta Eusko Irratiko epaia EITBNETen loteslea izateko, hau da, epaileek Eusko Irratiaren kasuan ebazten dutena EITBNETen ere aplikatzeko. Bide horretatik auzia irabazteko berme juridiko gehiago izango dugula ziur gaude.

Ostiralean egin zen Espainiako Gobernu Ordezkariak oposaketen aurka jarritako salaketaren epaiketa

Epai zain geratu da Bilboko Lan Arloko epaitegian,  Carlos Urkijok LDP-aren aurka jarri zuen salaketaren epaiketa.  2014an Espainiako Gobernuak debekatu egin zuen administrazio publikoetan kontratazio berriak egitea eta debeku hartan oinarrituta eskatu du Urkijok EUSKO IRRATIKO Lan Deialdi Publikoa bertan behera uzteko.

Etiketa: 

GARA: EITB da un paso de tres décadas para volver a Nafarroa

0613_eh_etbErreportajea: LA ETERNA BATALLA POR LA CAPTACIÓN

La petición al Ministerio de Industria de una señal digital para EiTB en Nafarroa (un múltiplex) recuerda a aquella oportunidad perdida en 1986 cuando se renunció al tercer canal. Y aspira a poner un tardío final feliz a una lucha desobediente y subversiva.

BERRIA: Ikuslearen defendatzailearen figura garatzeko eskatu du legebiltzarrak

Erdibideko zuzenketa aurkeztu dute EAJk, EH Bilduk eta PSE-EEk, eta aldeko 73 boto izan ditu
 

EH Bilduk jarri zuen gaia mahai gainean, legez besteko proposamen batekin. Koalizioak nahi zuen Eusko Legebiltzarrak EITBko zuzendaritzari eskatzea ikus-entzulearen babeslearen figura autonomoa sortu eta arautzeko proposamen zehatza aurkeztea, «herritar orok egiazko informazio independente eta plurala jasotzeko duen eskubidea zaintze aldera». Eusko Legebiltzarrean gaiarekin lotutako erdibideko zuzenketa bat onartu zuten atzo, EH Bilduk, EAJk eta PSE-EEk adostua: aldeko 73 boto izan zituen, eta UPDko ordezkaria izan zen abstenitu zen bakarra.

BERRIA: Espazio erradioelektrikoa zabaltzeko eskatu dio Nafarroak Madrili

Nafarroan ETB ikustearen aldeko protesta UPNren egoitzan.Nafarroan ETB ikusi ahal izateko, bigarren multiplex digitala emateko edo multiplex autonomikoa sei kanaletara zabaltzeko eskatu du Nafarroako Gobernuak.

Beste pauso bat eman du Nafarroako Gobernuak, behin betiko Nafarroan ETB ikus dadin. Espainiako Gobernuari eskaera zehatza egin dio: bigarren multiplex digitala sortzeko edo dagoen multiplex digital autonomikoan kanal kopurua seira zabaltzeko. Nafarroako Gobernuko bozeramaile Ana Ollok adierazi du prozedura horren bideragarritasun teknikoa aztertu dutela: "Ez litzateke kalitate arazorik izango, nahiz eta hori zen kezketako bat". Ollok azaldu duenez, kanal kopurua seira zabaltzeko aukera merkeagoa da: "Gainera, telebista autonomikoek orain baino gutxiago ordaindu beharko lukete, multiplexa partekatuko luketelako". Orain arte, beste autonomia erkidego batzuek bigarren multiplexa eskatu izan dutenean, Madrilek ezezkoa eman die, Katalunian izan ezik.

EITBko langileek lanuzte eta kontzentrazioak egin dituzte euren soldaten defentsan

Eusko Irratia, EITBnet eta EITB erakundeko langileek lanuzte eta kontzentrazioak egin dituzte gaur euren soldaten defentsan, 2010ean ezarri zieten %5eko soldata murrizketa etetea eta kendutako dirua bueltatzea eskatuz. Deialdi honek erantzun zabala izan du, besteak beste, EITBneten ia erabatekoa izan da jarraipena eta Euskadi Irratian %85 ingurukoa.

EITBko Zuzendari Nagusiak ez dio egia esan Parlamentuari

Parlamentutik EITB Taldean txandakako lan kontratua erabiltzeari buruzko idatzizko erantzuna eskatu zaio Zuzendari Nagusiari. ETBko LABek dio Iturbek ez duela egiarekin erantzun, izan ere kasu hauetan lan poltsak zintzo-zintzo betetzen ari direla baieztatzen du.

Baieztapen hau gezurtatu nahi du LABek.

Orriak

Subscribe to LAB - EITB RSS