|

Uztailaren 18ko kontzentrazioa, "tourraren" etapa egin ondoren, batukadaren burrunbari ekiten.
|
EITBko LABek M4Fko langileek egindako borroka gogorra, irudimentsua eta eredugarria txalotu eta akordioa lortu izanagatik zorionak eman nahi die. Langileen beheko oharrean akordioaren xehetasunak eta euren balorazioa dago.
EITBNETen sorreratik bertatik honen kontrata den M4Fko langileak zuzenean enpresa publikoak kontratatuta egon behar zuten zalantzarik gabe. Andoni Ortuzarren garaiko EITBko Zuzendaritzaren eta kudeatzaile zen Juan Diegoren estrategiaren biktima izan dira, pertsonak baino beste edozein bulego tresna bezala tratatuak izan baitira. Lan baldintza onartezinak, alferrikako gastu itzel onartezinak eman izan diren bitartean. Oraingoan ere kudeaketa txarraren ondorioak langileek ordaintzea nahi izan du EITBko zuzendaritzak, erantzukizuna gainetik kendu nahian gainera.
Berriro txalotzen eta zoriontzen ditugu #M4Fborrokan aritu direnak, eta laster lanpostu horiek EITBko egitura izango direla espero dugu. Borroka ez da amaitu, Zuzendaritzak EITBNETen proiektua bera oraindik zalantzan du eta.