Hemen zaude

#M4Fborrokan: EiTBnet-eko lankideek omenaldia egin digute

EiTBnet-eko lankideek omenaldi hunkigarria egin digute ostiral honetan, uztailak 12. Eskerrik asko, bihotzez!!

Gogora dezagun EiTBnet-en kontratu finkoa duten eta editore eta koordinatzaile lanak egiten dituzten 16 pertsonak eta EiTBk M4F azpikontratara bidali zituen eta besteak beste erredakzio eta edizio lanak egiten ditugun 54 pertsonak egiten dugula eitb.com. Denak lankideak gara.

Gaur, elkarrekin elkarretaratzea egin dugu EiTBren egoitza nagusian, Bilbon, eta, ondoren, EiTBnet-eko lankideek adierazpen bat irakurri digute eta aurreskua oparitu digute.

Ekainaren 12an, EiTBk enplegu erregulazio espedientea agindu zuen M4Fn, lantaldearen erdia (27 pertsona) kaleratzeko eta beste lauri lanaldia murrizteko. Gainera, M4Fko zuzendaritzak % 25 arteko soldata jaitsierak egin nahi dizkie gainerakoei.

M4F/eitb.com-eko langileok greba mugagabean gaude ekainaren 23tik, eta gaur 20. eguna dugu. EiTBnet-eko lankideekin ekitaldia egin baino lehen, asanblea egin dugu, enpresarekin abiatutako negoziazioak aztertzeko eta gure hurrengo mugimenduak adosteko.

Asanblea horretan, berretsi egin dugu greba mugagabearen aldeko apostua. Ez dugu kaleratze bakar bat ere onartuko.

BO-FCa6CIAIlKnN.jpg large

eitb.com egiten dugun M4Fko eta EiTBnet-eko langileon elkarretaratzea

 

http://merendados.wordpress.com/2013/07/12/eitbnet-eko-lankideek-omenald...

Etiketa: