EITBko zuzendari nagusia lehiaketa publiko bidez hautatzea proposatu du EH Bilduk

EITBko zuzendari nagusia lehiaketa publiko bidez hautatzea proposatu du EH Bilduk, eta Aldekoaren hautagaitza eteteko eskatu dio Jaurlaritzari

Jasone Agirrek EITB independente, neutral eta plurala aldarrikatu du eta Aldekoaren hautagaitza kontrako norabidean doala ohartarazi du. “Gobernuarekiko menpekotasuna eta partzialtasuna ekarriko du, beti EAJ eta Jaurlaritzaren interesen defentsan”.

ETBko langile batzordeak Lehendakariari lehenengo elkarrizketa kanpoko ekoiztetxe batek eta gaztelaniaz egitea arbuiatzen du

ONARTEZINA DA LEHENDAKARIARI ETBn EGINIKO LEHENENGO ELKARRIZKETA PRODUKTORA BATEK EGITEA ETA GAZTELANIAZ

Irailaren 13an, Urkullu Lehendakariak karguari zin egin ondoren eman duen lehenengo elkarrizketa, produktora baten esku utzi du ETBk. Zehatzago, elkarrizketaren edukia, kazetari lana, errealizazioa eta zuzendaritza utzi ditu produktora baten esku. Eta lan tekniko guztia ETBko langileek egin dute, aurreko egunetan eginiko probak barne.

Horrelako  edo antzeko adibideak lehendik ere badaude baina Lehendakariaren lehenengo elkarrizketa izateak are latzagoa egiten du egoera. Zuzendaritzak etxeko langileak gutxiesten ditu eta haien  lanarekiko konfiantza eza adierazten dio gizarteari.

ENEKOren heriotzaren harira

ENEKOren heriotzaren harira:

Idatzi honen bitartez eskerrak eman nahi dizkizuegu Eneko Sansinenea lankidearen heriotza dela eta guregana hurbildu zaretenoi. Lerro hauen bitartez bere laneko ibilbide osoan, baina batez ere EUSKO IRRATIAren hastapenetan, egin zuen ekarpena aitortu nahi diogu eta LAB-eko kide garen neurrian, baita sekzio sindikala martxan jartzeko egin zuen lana ere. Gauza jakina da Eneko-k Euskal Herriarekiko konpromiso irmoa izan zuela beti eta lanean ere bere bizkar gain hartu zituela aitortu ez zitzaizkion ardurak.

Irratian gertutik bizitzea tokatu zaizkigun gainerako heriotzen kasuan bezala, oraingoan ere  bizitza ez da justua izan. Hori ere esan nahi dugu.

Goi karguak hautatzeko gardenak ez diren prozesuak egiten jarraitzen du EiTBk

Aste honetan bertan argitaratu du EiTBk Albiste zerbitzuko Pertsonalizazio arduraduna eta Postemisio arduraduna hautatzeko barne deialdia.

Prebisio arduradunarekin egin bezala, "interesa dutenei eta erantzukizun hori betetzeko gaitasuna izan dezaketela uste dutenei" zuzenduta dago deialdia, eta bertan "lanaren deskribapena", "helburuak eta adierazleak", "derrigorrez bete beharreko baldintzak", "baloratuko da" eta "lanpostuaren baldintzak" zehazten dira, besteak beste. Beste behin ere, ordea, ez da inondik inora argitzen zein izango den epaimahai ebaluatzailea, ezta zein irizpide objektibo erabiliko dituzten ere.

J.AGIRRE: El cuaderno y EiTB

Jasone Agirre Garitaonandia - Parlamentaria de EH Bildu y periodista

Los medios de comunicación públicos vascos no tienen que estar al servicio del gobierno de turno, sino del país. Sería un primer y buen paso para una nueva EiTB. Y una bonita lección para impartir en cualquier facultad de comunicación

Lanzando un cuaderno al suelo es cómo solía explicar cuál es la base del periodismo al alumnado de Teoría de la Comunicación en Mondragon Unibertsitatea. Les explicaba así las múltiples maneras que hay de contar un mismo hecho objetivo que en ese caso había visto toda la clase. Se podía contar diciendo que un cuaderno había caído al suelo, o ir un poco más allá y enfatizar que yo lo había tirado. Se podía contar el contexto y explicar que lo había tirado a modo de ejemplo ante mis estudiantes. También se podía reportajear y contar lo que había sucedido desde la perspectiva personal de una estudiante que asistía a su primera clase de periodismo en la universidad. Y así sucesivamente. Les invitaba a que propuesieran todas las maneras de contar que se les ocurriesen. Todas correctas, todas legítimas. Eso es el periodismo, para mi.

Iker BIZKARGUENAGA (Kazetaria): Defentsarik onena

Hautsak harrotu ditu, nola gainera, koronabirusaren krisiaren gainean, eta zehazki jarduera ekonomikoaren etetea dela-eta, EITBk izan duen jokabideak. Patronalaren eta Lakuako Gobernuaren bozgorailu izatea leporatu zaio azken egunetan, eta kritika zorrotzak egin zaizkio... berriro ere. Izan ere, gai honetan lehengo lepotik burua; aspaldikoa da auzia.

Betikoa, egian esan. Etxea sortu zenetik berarekin baitarama eztabaida, haren izaerari berari heltzen diona. Azken finean, irrati-telebista publikoak, beharrezkoa duen kontrol parlamentarioaz gain, irizpide politikoz hautatutako zuzendaritza izan du hasieratik, eta horrek ekarri dizkio aje guzti-guztiak.

EITBko albistegiak ez dira patronalaren tresna

EITBko LABek lotsagarria deritzo martxoaren 30eko eguerdiko albistegiek nola bat egin zuten bat patronalak eta jaurlaritzaren diskurtsorekin. Patronalaren presentzia honek, bere momenturik gorena izan zuen Eduardo Zubiaurre Confebaskeko presidentea zuzenean elkarrizketatu zutenean.

JASONE AGIRRE: EiTBri uko folio bitan

Argazkia: EITBren Bilboko egoitza (Wikipedia)Sekula ere ez dut ahaztuko euskaraz ikusi nuen lehen filma. ETB-n izan zen, eta 1983. urtea izango zen seguruenez, emititzen hasi berria zen eta Euskal Telebista. Gogoratzen dut deigarriena egin zitzaidana izan zela mutiko beltz bat, filmeko protagonista, euskaraz entzutea, sasoi hartan Euskal Herrian arraza beltzeko oso jende gutxi bizi zelako. Baina gogoan daukat ere orduan lehen aldiz sentitu nuela euskarak etxeko txokotik, edota eskolatik haratago, entretenitzeko ere balio zuela, eta telebista bezalako medio batean erabiltzeko estatus nahikoa zeukala. Euskara bazela zer, gu baginela nor. Prestigioa, beste berba batzuetan. Gainera, orduan hasi ginen Euskal Herriko bazter ezberdinetako kontuak ezagutzen, geure burua bertan ikusten, elkarren berri izaten. Izan ere, horretarako sortu zen Euskal Telebista: geure hizkuntza, gure kultura, gure herri nortasuna indartzeko. Hori zen, behintzat, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako Legebiltzarrak emana zion mandatua.

Udalerri euskaldunetako errealitatea errespetatzeko eskatu dio berriro UEMAk EiTBri, elkarlanerako eskua luzatzearekin batera

UEMAren eta EiTBren ordezkariek bilera egin zuten atzo arratsaldean, EiTBk Bilbon duen egoitzan. Udalerri euskaldunetako errealitate soziolinguistikoa errespetatzeko eta zaintzeko eskatu zion UEMAk EiTBri 2014ko urrian, eta orduan egindako eskaerak eta bi aldeen artean hartutako konpromisoak aztertzeko bilera izan zen atzokoa. Izan ere, UEMAren iritziz, “bi aldeen aldetik hainbat neurri hartu diren arren, oraindik lan handia dago egiteko, eta horretarako elkarlanerako eskua luzatu diogu EiTBri”.

#U30GrebaOrokorra - Urtarrilaren 21ean eta 23an Langile Batzarrak EITBn

#U30GrebaOrokorra

Goazen grebara!!!

 

Datorren astean batzarrak egingo ditugu EITBko Bilboko eta Miramongo egoitzetan lan egiten dugun langile guztioi irekita, Eskubide Sozialen Kartaren baitan gauden sindikatuok beste eragile sozialek deitutako grebaren zioak azaltzeko eta antolatzeko.

 

Bilbon Urtarrilaren 21 asteartean:

  • 11:30 Iurreta gela
  • 15:30 Gela 9

 

Miramonen Urtarrilaren 23an asteazkenean:

  • 14:30 aireportuan

Premiazko neurriak berehala hartuta, langileen osasuna eta segurtasuna bermatzeko exijitzen diogu EITBri

Premiazko neurriak berehala hartuta, langileen osasuna eta segurtasuna bermatzeko exijitzen diogu EITBko Prebentzio buruari eta zuzendaritzari

EITBNETeko erredakzioan lekualdaketak egingo ditu zuzendaritzak, lanpostuak eitb.eus-eko langile bat gaixotu duelako eta aire korronte hotzek eragiten dituzten arazoei aurre egiteko. Antolaketa berria zein izango den aztertzen ari dira eta, beraz, oraindik ez dute zehaztu lekualdaketak zeintzuk izango diren, ezta noiz egingo diren ere.

Katalunia: Erreferenduma ez da delitua - Ostiralean elkarretaratzeak EITBn

ELKARRETARATZEAK EITBn

Urriak 18 ostirala

10:30 Bilbo
11:00 Miramon

#ErreferendumaEzDaDelitua
#HoTornaremAFer
#LaForçaDeLaGent
#Tsunamidemocratic
#EnsCondemnenATots
#LangileBORROKA

Euskadi Irratiak Bel Pozueta zentsuratu du

Eusko Irratiko LAB, aurreko asteazkenean (urriak 9) informatiboetako erredakzioan izaniko gertaera baten berri ematera datorkizu.

Erredakziotik bertatik jakitera eman zaigunez, iluntzeko informatiboaren hasieran Iratxe Etxabarria zuzendari-ordearen deia jaso zuten, Altsasuko gazteen auzian Bel Pozuetaren hitzak (gurasoen bozeramale) aideratzea gaitzesteko. Zuzendaritzak argudiatu zuen Pozueta anderea EH.Bilduren hautagaia izatea Diputatuen Kongresurako hauteskundeetan eta, oraintxe bertan, hauteskunde-kanpainako tartean egotea.

GARA: Maite Iturbe afirma que es «insultante» decir que en EiTB se eligen cargos por confianza

La directora de EiTB ha señalado que es competencia de la Dirección nombrar a las personas que ocupan puestos de responsabilidad, y ha afirmado que «la mayoría de redactores renuncian» cuando se les ofrece una posibilidad de este tipo.

La responsable de EiTB, Maite Iturbe. (PARLAMENTO VASCO)

La directora general de EiTB, Maite Iturbe, ha señalado este miércoles que compete a la Dirección del ente público designar a las personas que ocupan puestos de responsabilidad, y ha calificado de «insultante» afirmar que la elección de las mismas se realiza en base a criterios de confianza personal.

BERRIA: Erdarazko kateetan euskara gehiago sartzeko aholkatu dio EHUk EITBri

Maite Iturbe EITBko zuzendari nagusia, legebiltzarreko EITBren kontrol batzordearen bilera batean.Ikertzaile talde batek EITB erreformatzeko proposamena aurkeztu du Eusko Legebiltzarrean

Euskarazko eta erdarazko kanalak bere horretan mantentzearen aldeko «adostasun handia» dago gizartean eta EITBko langileen artean, baina ETB2k eta Radio Euskadik saio batzuk euskaraz emititu beharko lituzketela, erdarazko kanalak euskara gehiago erabili beharko lukeela —gaztelerazko azpidatziekin— eta filmak jatorrizko bertsioan eta euskarazko edo gaztelerazko azpidatzien aukerarekin eman beharko liratekeela. Horra EHUko ikerketa talde batek eginiko txostenean irrati-telebista publikoari eskatu diotena. Atzo aurkeztu zuten lana Eusko Legebiltzarrean.

ARGIA: Euskal Herriak behar duen EITB duin baten alde

Agirrek Legebiltzarrean txartel horia atera zion EITBko zuzendaritzari.EITBren erreforma “integrala” egin asmoz, orain bi urte Gasteizko Legebiltzarrean sortutako lantaldeak eskatuta, inkesta bat pasa diete hedabide publikoko langileei. Borondatezkoa izaki betetzea, mila igurutik 412 profesionalek erantzun dute. Besteren artean galdetu diete ea zer pentsatzen duten ematen duten informazioaz. %74,4k uste dute gobernuaren alde informatzen dutela –kasu honetan EAJ eta PSEren alde–; %9,5 ez daude baieztapenarekin ados eta soilik %16,1ek uste dute EITBren informazioa ez dela aipatu alderdien aldekoa. Horrez gain, langileen gehiengoa ez dago ados EITBko kargu eta kudeatzaileak aukeratzeko sistemarekin, eta antolakuntza eredu berri baten beharrak adostasun handia du, inkestan ikusi denez.

Zuzendaritzak iruzur egin nahi digu erredakzioan atera nahi dituen plazekin

2013an EAEko Auzitegi Nagusiak arrazoia eman zigun ETBko komiteak aurkeztutako salaketari (irudian epaiketa egunean komiteak egindako protesta). Epaiak ETB behartzen zuen 2008az geroztik jubilatu, hildako edota enpresa utzi dituztenen plazak betetzera. Auzitegi Nagusiaren sententziaren arabera enpresak ezin izan du frogatu plaza horiek amortizatu direnik, behin behineko kontrataziora errekurritu duelako etengabe, plazak ateratzeari eta hitzarmenean bertan jasotakoari muzin eginez. Zuzendaritzak epaia luzaroan bete gabe utzi izan du eta plazen zorra pixkanaka pixkanaka handituz joan da.

[Zugazart GARAn] EITBk "fake news"ak identifikatzeko kanpaina jarri du martxan.

EiTBko arduradunek adierazi dutenez, euren albistegietan ez dute arazorik albiste faltsuekin:

"Guk, zuzenean PROPAGANDA egiten dugu"

GALDERA GUZTIAK: EITBko plantillari inkesta – Ikuspuntu parte-hartzailea EITBren erreformarako

Hona hemen Gasteizko parlamentuaren enkarguz Zuzendaritzak langileei banatutako «EITBko plantillari inkesta – Ikuspuntu parte-hartzailea EITBren erreformarako» delakoaren galdera guztiak. Hauek dira atalak:

  • Zerbitzu publikoa eta edukiak
  • Gobernantza eta ordezkaritza
  • Genero ikuspegia
  • Azkena: indarguneak eta erronkak

BERRIA: EITBko langileen iritziz, informazioa Jaurlaritzako alderdiaren aldekoa da

Inkesta bat egin dute Eusko Legebiltzarreko EITBren erreformarako lantaldearentzat. Taldeko 412 langilek erantzun dituzte galderak

EITBko langileen gehiengoak uste du taldeko informazio politika gobernuan (Eusko Jaurlaritzan) dagoen alderdi politikoaren aldekoa izaten dela: langileen %74,4 dira uste horretakoa, %9,5 ez daude baieztapen horren alde ez kontra, eta soilik %16,1ek uste dute EITBren informazioa ez dela EAJren eta PSEren aldekoa. EITBko langileei egindako inkesta baten ondorio argigarrietako bat da. Eusko Legebiltzarreko EITBren erreformarako lantaldearen lanen artean, hainbat inkesta eta iritzi bilketa onartu zituzten aho batez. Horien artean, EITBko langileei inkesta bat egitea onartu zuten maiatzaren 9an.

Lanpostuak EITBko langile bat gaixotu du, eta urtebete geroago enpresak prebentzio neurririk hartu gabe segitzen du

Alberto Santos EITBko Prebentzio buruaren kargugabetzea eskatzen dugu.

Lanpostuak EITBko langile bat gaixotu du eta urtebetean enpresak ez du inolako urratsik eman egoerari irtenbidea emateko. Hori dela eta, LABek beharginaren osasuna bermatzeko premiazko neurriak berehala hartzeko eskatu dio zuzendaritzari.

Halaber, EITBko Osasun eta Segurtasun Batzordearen eraginkortasun eza salatu behar dugu, ez dituelako eskatutako prebentzio neurriak hartu eta auzi honetan daukan ardurari uko egiten saiatu delako.

BERRIA: Eusko Legebiltzarrak EITBri eskatu dio albistegien independentzia eta pluraltasuna bermatzeko

Jasone Agirre, EITBko zuzendaritzari txartel horia ateratzenKarrera profesionala sustatzeko ere eskatu du legebiltzarrak, erdibideko zuzenketa baten bidez. EH Bilduko Jasone Agirrek txartel horia atera dio EITBko zuzendaritzari.

EH Bilduren proposamen bati jarraituz, Eusko Legebiltzarrak EITBko zuzendaritzari aho batez eskatu dio informazio zehatza emateko, haren albistegien independentzia eta pluraltasuna bermatzeko eta karrera profesionala sustatzeko eman dituen urratsei buruz. Legebiltzarrak helburu horiek lortzeko proposamen bat egin zion 2018ko maiatzaren 31n EITBko zuzendaritzari. EH Bilduk Eusko Jaurlaritzan dauden bi alderdi politikoak interpelatu ditu: "EAJ eta PSE horren kontra agertu ziren orduan; gaur, aldiz, independentzia eta pluraltasuna ziurtatu beharra onartu dute eta, inplizituki, aitortu dute gaur EITBk ez duela ez bata ez bestea bermatzen".

M.GALARRAGA BERRIAn: «Bikoizketak aurrera egingo badu, ETB da gakoa»

Azken hogeita bost urteek «konplitu izanaren poza» utzi diote Marian Galarragari. Hark martxan jarritako egitasmoari esker, gaur egun 85.000 haur joaten dira urtero zinema euskaraz ikustera.

Marian Galarragak (Altzo, Gipuzkoa, 1947) zinema areto baten aurretik pasatzen zen bakoitzean galdetzen zion bere buruari hainbeste pelikularen artean zergatik ez zegoen euskarazkorik. Eta Tinko Euskara Elkartea sortu zuen 1994an, gabezia horri irtenbidea emateko. Hasieratik izan zuen argi: zinema euskaldunduko bazen, umeak jarri behar ziren erdigunean, haiek baitziren etorkizuna. Geroztik, Euskara zine aretoetara programaren barruan, milaka eta milaka haurrek izan dute nazioarteko filmak euskaraz ikusteko aukera. Erabateko arrakasta izan du egitasmoak, baina Galarragak «arantza galantarekin» utzi du Tinkoren buruzagitza, orain 25 urte bezala, aretoen aurretik pasatzen denean ikusten duen panoramagatik. Elkartearen 25. urteurrena ospatzeko ekitaldia egingo dute bihar, 19:00etan, Donostiako Tabakaleran. Besteak beste, sari bana jasoko dute Donostia Kulturak eta Joxe Ramon Iturain Axular ikastetxeko irakasle ohiak, urteotan elkarteari emandako laguntzagatik.

Orriak

Subscribe to LAB - EITB RSS