EiTB euskara normalizatzeko sortu zela gogoratu eta adierazpenetan euskaraz aritzeko deia egin die UEMAk udal ordezkariei eta...

Udalerri euskaldunetako errealitate soziolinguistikoa errespetatzeko eta zaintzeko eskatu zion UEMAk EiTBri 2014ko urrian, eta sasoi hartan ETBn euskara hutsean aritzeko konpromisoa egin zuten publiko 100 bat kirolari, idazle, bertsolari, musikari eta kazetarik. 2015ean, berriz, adierazpenen hizkuntza tratamendua arautu zuen EiTBk, eta elkarrizketatuaren hizkuntza-hautua errespetatzea «funtsezko» irizpidea dela adierazi zuen. Urteek aurrera egin ahala, ordea, udalerri euskaldunetako ordezkariei eta herritarrei etenik gabe erdaraz hitz eginarazi die EiTBk, eta UEMAk hainbat aldiz gogorarazi du horrek zeharo desitxuratzen duela udalerri euskaldunen errealitatea. Horren aurrean, beste behin ere EiTBn euskaraz aritzeko deia egin die UEMAk udal ordezkariei, erakunde publikoei eredugarri izatea dagokiela nabarmenduz eta EiTB euskara normalizatzeko sortu zela gogoraraziz.

Mikel Graells: «Eragin politiko zuzenik ez duten gaiek dute pisu handiena 'Teleberri'-n»

Mikel Graells. Soziologoa

ETB2ko albistegietan agenda nola ezartzen den eta gaien artean zer mailaketa dauden aztertu du Graellsek gradu amaierako lanean. Hierarkizazioa eta edukien arteko desoreka nabarmendu ditu.

Soziologian lizentziaduna da Mikel Graells (Bilbo, 1995), eta komunikabideak izan ditu ikergai gradu amaierako lanean. Zehazki, ETB2ko albistegietan agenda nola ezartzen den izan du ardatz, eta baita horrek gizartean duen eragina ere. Euskal Soziologia eta Zientzia Politikoaren Elkarteak lanik onenaren saria eman dio.

RAMÓN ZALLO: El Gobierno Vasco rechaza el consejo audiovisual

La negativa del Gobierno Vasco (2021-6-15) a tramitar para su discusión una Ley del Consejo Vasco del Audiovisual, propuesta por EH Bildu es una decisión irresponsable en términos culturales, lingüísticos, de construcción de país y de gobernanza democrática. Tiene un punto de suicidio al negarse a fortalecer el sistema vasco de comunicación en tiempos de imperio creciente de las plataformas tecnológicas –GAFAM–, audiovisuales –Netflix, Disney, Spotify– y de intercambio de videos –Youtube, etc.– también en Euskal Herria; y en tiempos de consolidación de los triopolios de RTV de ámbito estatal, acompañados de plataformas de pago –Movistar, Más Móvil– Euskaltel... Una nación sin Estado, con una cultura integral, debería encender todas las alarmas y emprender acciones urgentes en lugar de renunciar a ellas y bloquear iniciativas ajenas. Da la espalda a las recomendaciones del Consejo de Europa sobre los Consejos (2010), y solo es explicable desde una idea conformista y de control político de EITB.

PANTAILAK EUSKARAZ: Euskal Ikus-entzunezkoen Kontseiluaren Legeaz

Euskal Ikus-entzunezkoen Kontseiluaren LegeazLehenik, Pantailak Euskarazi oso larria iruditzen zaio EH Bilduk proposatutako Euskal Ikus-entzunezkoen Kontseiluaren Legea tramitatzeari Eusko Jaurlaritzak emandako ezetza. Pantailak Euskarazek, Eusko Jaurlaritzaren erabakiaren gaineko iritzia osatzeko, arloko adituengana ere jo du, artean Ramon Zallo (Gernika-Lumo, Bizkaia, 1948) Euskal Herriko Unibertsitateko Ekonomia eta Komunikazio irakaslearengana. Zalloren iritziz Eusko Jaurlaritzak hartutakoa “erabaki penagarria” da, “euskal hedabide-sistema modernizatu eta indartzeari begira, noiz eta munduan (eta Euskal Herrian), plataforma teknologiko erraldoien nagusitasuna dugun garaiotan”. “Gurea bezalako herri batek, kultura era integralean zaindu nahi badu, alarma guztiak piztu eta premiazko ekimenak abian jarri beharko lituzke, erronka berri hauei azkar eta era egokian erantzuteko” gaineratzen du Zallok.

GARA: Lakuak atzera bota du EH Bilduk proposatu zuen ikus-entzunezkoen kontseilua sortzea

Astearte honetan bildutako Gobernu Kontseiluak argudiatu duenez, EH Bilduren lege proposamenean jasotzen diren kontuak «beste organo batzuek egoki bideratzen dituzte» dagoeneko. Erantzun honen ondotik, koalizio subiranistak epe motzera soilik begiratzea eta «anomalia bati eustea» egotzi dio Lakuari.

GARA: La urgencia de un Consejo Vasco del Audiovisual

EAEn ikus-entzunezkoen kontseilua sortzeko lege egitasmoa aurkeztu du EH Bilduk Gasteizko Legebiltzarrean. Euskal kontseilu independentea sortzea da helburua, komunikazio publikoa, pribatua, komunitarioa edo sare sozialetakoa arautzeko, Katalunian, Andaluzian edo Europako herrialde askotan bezala.El carácter avanzado de una sociedad democrática se confirma, en buena parte, por el número, funciones y prestigio de organismos intermedios que hacen de puente entre las instituciones electas y las realidades sociales plurales. Instituciones como el Ararteko, comités de redacción en los medios de comunicación, ONGs, plataformas ciudadanas, etc., son de naturaleza distinta, pero con una finalidad similar de ampliación del espacio público, más allá del espacio de la Administración y de los agentes políticos y pueden contribuir a una construcción democrática y social si logran el equilibrio entre lo público, lo social y lo particular. 

GARA: Ikus-entzunezkoen euskal kontseilua sortzeko aukera

Maiatzean EH Bilduk lege proposamen bat aurkeztu zuen Gasteizko Legebiltzarrean ikus-entzunezko kontseilua sortzeko.EAEn ikus-entzunezkoen kontseilua sortzeko lege egitasmoa aurkeztu du EH Bilduk Gasteizko Legebiltzarrean. Euskal kontseilu independentea sortzea da helburua, komunikazio publikoa, pribatua, komunitarioa edo sare sozialetakoa arautzeko, Katalunian, Andaluzian edo Europako herrialde askotan bezala.

R.ZALLO: «Beharrezkoa da kontseilu bat sortzea»

EH Bilduk proposatu duen ikus-entzunezko hedabideen euskal kontseilua sortzearen alde azaldu da Zallo. Esan du Europako Kontseiluak aspaldi gomendatu zuela halakoak sortzea.

Ramon Zallok (Gernika-Lumo, Bizkaia, 1948) Ekonomia eta Zuzenbidea ikasi zituen arren, urte gehienak komunikazioaren alorrean eman ditu.

EH Bilduk ikus-entzunezko hedabideen euskal kontseilua legez sortzea proposatu du Eusko Legebiltzarrean. Zer abantaila ekarriko lituzke?

NAIZ: Aniztasuna eta neutraltasuna babesteko Ikus-entzunezko Kontseilua proposatu du EH Bilduk

EH Bilduk Ikus-entzunezko Hedabideen Euskal Kontseilua sortzea proposatzen duen ekimen bat erroldatu du Gasteizko Legebiltzarrean. Jasone Agirrek azaldu duenez, kontseilu independientea izango da eta arauak ezartzeko boterea edukiko du euskal ikus-entzunezko komunikazioaren esparru osoan.

J. ESTARRONA: Poner EiTB al servicio del país, no del partido

 

EITB EZ DA SABIN ETXEA. Zuzendaritza independentea ORAIN!

Ibone Bengoetxea jeltzalea EITB Mediako zuzendari izendatu dutela eta, LABen adierazpena

EiTBko zuzendariak Sabin Etxera edo Eusko Jaurlaritzara salto egiten ikusi ditugu, baina oraingoan bidea kontrako noranzkoan egiten ari dira. Duela hilabete batzuk Andoni Aldekoa izendatu zuten EITB Mediako zuzendari nagusi eta orain Ibone Bengoetxea aukeratu dute EITB Mediako zuzendari kargurako. Biak EAJko kideak eta politikagintzan arituak. Erabaki eskandalagarria, onartezina eta lotsagarria.

EITB Mediako LABek Maite Eskarmendi Ezkerra kazetariari bere elkartasuna adierazten dio

EITB Mediako LABeko atal sindikalak bere elkartasuna adierazi nahi dio Maite Eskarmendi Ezkerra kazetariari, urtarrilaren 23an egindako zuzenekoaren ondoren sare sozialen bitartez jasan duen bere kontrako kanpaina dela eta.

Egun hartan, Maite Eskarmendi Donostian gertatutako istiluen testigu zuzena izan zen. Bere zuzeneko konexioan ikusi zuena soilik kontatu zuen, baina haren ostean istiluek jarraitu egin zuten. Ez zuen inongo interpretaziorik egin, ezta inongo irizpide editorialik jaso. Berak bizitakoaren kontakizuna besterik ez zuen egin.

EITB Mediako lan-gatazka kolektiboak Auzitegi Nazionalera bideratuko ditu zuzendaritzak

Zuzendaritzaren eta bere zerbitzu juridikoaren jokabide eta estrategia arduragabearen ondorioz, EITB Mediako lan-gatazka kolektiboak Espainiako Auzitegi Nazionalean epaituko dira aurrerantzean. Eskandalu bat. Erabaki lotsagarria, ulertezina eta arduragabea zentzu guztietan.

Eta, zergatik hartu du erabaki hori? Bada, LABeko ordezkariok gure lan sindikala egin ahal izateko, eta legez hala dagokigulako, bere garaian enpresaren jarduerari buruzko hainbat informazio emateko eskatu genion zuzendaritzari, baina uko egin zioten eta auzitegira jo behar izan genuen.

Erredaktoreentzako lan poltsak EITBn abenduaren 14ra arte zabalik

Eduki digitaletako teknikarientzako lan-poltsarako proben aldaketak

Dokumentazioa erregistratzea eta bidaltzea errazteko, adierazten dizuegu orrituta joan behar dela eta erreferentzia jarraian agertzen den bezala adierazi behar dela (parentesi artean eta ordena honi eutsita):

GARA: Aldekoa, director de EiTB con el voto en contra de la oposición

PNV y PSE tuvieron que echar mano de su mayoría absoluta en la Cámara de Gasteiz para poder nombrar a Andoni Aldekoa nuevo director general de EiTB. El resto de grupos, partidarios de un concurso público para garantizar la independencia de la persona encargada de dirigir el ente, votaron en contra de un candidato que ha trabajado para Azkuna y Urkullu.

Andoni Aldekoaren hautaketaren harira, EiTBko LABen atal sindikalaren adierazpena

Argazkia: araba press (Juan Diego, Andoni Aldekoa eta Unai RementeriaEiTBko zuzendariak Sabin Etxera edo Eusko Jaurlaritzara salto egiten ikusi ditugu, baina oraingoan bidea kontrako noranzkoan izango da: EAJk bere alderdikide bat jarriko du EiTBko zuzendari karguan, inolako disimulurik eta lotsarik gabe. Erabaki eskandalagarria eta onartezina komunikabide publiko batean.

Andoni Aldekoa de la Torre Iñaki Azkuna Bilboko alkatearen aholkularia izan zen 16 urtez eta Iñigo Urkulluren Lehendakaritzako Komunikazio zuzendaria 2015 eta 2017 urteetan. Gizon hori EiTBko zuzendari izendatuta, EAJren asmoa agerian geratzen da: EiTBn kontrol politikoa indartu nahi du, komunikabide publikoa Gobernuaren komunikabide izaeran sakonduz interes alderdikoien mesedetan jarraitzeko.

EITBNETeko 5 ordezkariak eskuratu ditugu, 54 langiletik 45ek babestuta

Ostiral honetan EITBNETen egindako hauteskunde sindikaletako emaitzak eta parte-hartzea sekulakoak izan dira: 54 langiletatik 45en babesa jaso du gure hautagaitzak, eta ez da boto zuririk edo baliogaberik izan.

Batuta segitzen dugula erakutsi dugu, eta zuen babesarekin indartsu eta ilusio handiz ekingo diogu laurteko berriari.

MILA ESKER bozkatu duzuen lankide guztiei!

EITBko zuzendari nagusia lehiaketa publiko bidez hautatzea proposatu du EH Bilduk

EITBko zuzendari nagusia lehiaketa publiko bidez hautatzea proposatu du EH Bilduk, eta Aldekoaren hautagaitza eteteko eskatu dio Jaurlaritzari

Jasone Agirrek EITB independente, neutral eta plurala aldarrikatu du eta Aldekoaren hautagaitza kontrako norabidean doala ohartarazi du. “Gobernuarekiko menpekotasuna eta partzialtasuna ekarriko du, beti EAJ eta Jaurlaritzaren interesen defentsan”.

ETBko langile batzordeak Lehendakariari lehenengo elkarrizketa kanpoko ekoiztetxe batek eta gaztelaniaz egitea arbuiatzen du

ONARTEZINA DA LEHENDAKARIARI ETBn EGINIKO LEHENENGO ELKARRIZKETA PRODUKTORA BATEK EGITEA ETA GAZTELANIAZ

Irailaren 13an, Urkullu Lehendakariak karguari zin egin ondoren eman duen lehenengo elkarrizketa, produktora baten esku utzi du ETBk. Zehatzago, elkarrizketaren edukia, kazetari lana, errealizazioa eta zuzendaritza utzi ditu produktora baten esku. Eta lan tekniko guztia ETBko langileek egin dute, aurreko egunetan eginiko probak barne.

Horrelako  edo antzeko adibideak lehendik ere badaude baina Lehendakariaren lehenengo elkarrizketa izateak are latzagoa egiten du egoera. Zuzendaritzak etxeko langileak gutxiesten ditu eta haien  lanarekiko konfiantza eza adierazten dio gizarteari.

ENEKOren heriotzaren harira

ENEKOren heriotzaren harira:

Idatzi honen bitartez eskerrak eman nahi dizkizuegu Eneko Sansinenea lankidearen heriotza dela eta guregana hurbildu zaretenoi. Lerro hauen bitartez bere laneko ibilbide osoan, baina batez ere EUSKO IRRATIAren hastapenetan, egin zuen ekarpena aitortu nahi diogu eta LAB-eko kide garen neurrian, baita sekzio sindikala martxan jartzeko egin zuen lana ere. Gauza jakina da Eneko-k Euskal Herriarekiko konpromiso irmoa izan zuela beti eta lanean ere bere bizkar gain hartu zituela aitortu ez zitzaizkion ardurak.

Irratian gertutik bizitzea tokatu zaizkigun gainerako heriotzen kasuan bezala, oraingoan ere  bizitza ez da justua izan. Hori ere esan nahi dugu.

Goi karguak hautatzeko gardenak ez diren prozesuak egiten jarraitzen du EiTBk

Aste honetan bertan argitaratu du EiTBk Albiste zerbitzuko Pertsonalizazio arduraduna eta Postemisio arduraduna hautatzeko barne deialdia.

Prebisio arduradunarekin egin bezala, "interesa dutenei eta erantzukizun hori betetzeko gaitasuna izan dezaketela uste dutenei" zuzenduta dago deialdia, eta bertan "lanaren deskribapena", "helburuak eta adierazleak", "derrigorrez bete beharreko baldintzak", "baloratuko da" eta "lanpostuaren baldintzak" zehazten dira, besteak beste. Beste behin ere, ordea, ez da inondik inora argitzen zein izango den epaimahai ebaluatzailea, ezta zein irizpide objektibo erabiliko dituzten ere.

J.AGIRRE: El cuaderno y EiTB

Jasone Agirre Garitaonandia - Parlamentaria de EH Bildu y periodista

Los medios de comunicación públicos vascos no tienen que estar al servicio del gobierno de turno, sino del país. Sería un primer y buen paso para una nueva EiTB. Y una bonita lección para impartir en cualquier facultad de comunicación

Lanzando un cuaderno al suelo es cómo solía explicar cuál es la base del periodismo al alumnado de Teoría de la Comunicación en Mondragon Unibertsitatea. Les explicaba así las múltiples maneras que hay de contar un mismo hecho objetivo que en ese caso había visto toda la clase. Se podía contar diciendo que un cuaderno había caído al suelo, o ir un poco más allá y enfatizar que yo lo había tirado. Se podía contar el contexto y explicar que lo había tirado a modo de ejemplo ante mis estudiantes. También se podía reportajear y contar lo que había sucedido desde la perspectiva personal de una estudiante que asistía a su primera clase de periodismo en la universidad. Y así sucesivamente. Les invitaba a que propuesieran todas las maneras de contar que se les ocurriesen. Todas correctas, todas legítimas. Eso es el periodismo, para mi.

Iker BIZKARGUENAGA (Kazetaria): Defentsarik onena

Hautsak harrotu ditu, nola gainera, koronabirusaren krisiaren gainean, eta zehazki jarduera ekonomikoaren etetea dela-eta, EITBk izan duen jokabideak. Patronalaren eta Lakuako Gobernuaren bozgorailu izatea leporatu zaio azken egunetan, eta kritika zorrotzak egin zaizkio... berriro ere. Izan ere, gai honetan lehengo lepotik burua; aspaldikoa da auzia.

Betikoa, egian esan. Etxea sortu zenetik berarekin baitarama eztabaida, haren izaerari berari heltzen diona. Azken finean, irrati-telebista publikoak, beharrezkoa duen kontrol parlamentarioaz gain, irizpide politikoz hautatutako zuzendaritza izan du hasieratik, eta horrek ekarri dizkio aje guzti-guztiak.

EITBko albistegiak ez dira patronalaren tresna

EITBko LABek lotsagarria deritzo martxoaren 30eko eguerdiko albistegiek nola bat egin zuten bat patronalak eta jaurlaritzaren diskurtsorekin. Patronalaren presentzia honek, bere momenturik gorena izan zuen Eduardo Zubiaurre Confebaskeko presidentea zuzenean elkarrizketatu zutenean.

Orriak

Subscribe to LAB - EITB RSS