Hemen zaude

Unibertsitateek eta botereak duten harremana aztergai: EITB Taldea

Unibertsitateen eta boterearen harremana aztertzen du Hego Euskal Herriko eliteak boterearen azterketa  ikerketa liburuak. Eliteak aurkezpen KartelaJon Diaz EHUko irakasleak zuzendu, eta Ipar Hegoa eta Manu Robles-Arangiz fundazioek elkarlanean argitaratu dute Hego Euskal Herriko eliteak. Boterearen azterketa. Elitist Britain 2019 dokumentuan oinarrituta, elite, aginte eta goi mailako lanpostuetan dihardutenen unibertsitate prestakuntza aztertzen du ikerketak.

Bigarren zatian arloen azterketa sektoriala egiten da, eta bertan komunikabideeak eta EITB taldeen inguruan (76 orr.). Hirugarren zatian, kasuen azterketan, Josu Amezaga Albizuk EITBren eta unibertsitate ezberdinen sorreratik egiten du irakurketa eta hainbat ondorio ere ateratzen ditu (220 orr.). Baita datozen urteetan datuek eman dezaketen bilakaeraz ohartarazten du.

 


IPARHEGOA: Unibertsitateek eta botereak duten harremana aztergai

Unibertsitateen eta boterearen harremana aztertzen du Hego Euskal Herriko eliteak. Boterearen azterketa  ikerketa liburuak, eta azaroaren 4ean Donostian aurkeztuko da.

Jon Diaz EHUko irakasleak zuzendu, eta Ipar Hegoa eta Manu Robles-Arangiz fundazioek elkarlanean argitaratu dute Hego Euskal Herriko eliteak. Boterearen azterketa. Elitist Britain 2019 dokumentuan oinarrituta, elite, aginte eta goi mailako lanpostuetan dihardutenen unibertsitate prestakuntza aztertzen du ikerketak.

5.500 erregistro bildu dira eta 10 arlotan sailkatu dira. Politikoak, Goi-karguak, Erakunde Publikoak, Kultura-Erakundeak, Komunikabideak eta Media, Enpresa Publikoak, Enpresa Pribatuak, Eragin Handiko Emakumeak, Artistak eta Mundu Sortzailea, eta amaitzeko Kirola. Norbanako bakoitzaren ibilbide akademikoa eta formazioa zehatz-mehatz aztertu dira.