Hemen zaude

ETBko komiteak zuzendaritzari eskatzen dio dagozkion ardurak bere gain hartzeko eta langileak babesteko

Ez dugu onartzen zuzendaritzak legebiltzarreko talde batek gure eduki baten inguruan eginiko galderari eman dion erantzuna. Uztailaren 27ko albistegietan guardia zibilaren txaleko bat jantzita agertu zen kazetari bat, guardia zibilaren ontzi batean, grabazio bat egiten ari ziren bitartean. Legebiltzarkide batek irudia desegoki ikusita hainbat galdera egin zizkion zuzendaritzari. Bere erantzunean EITBren zuzendaritzak ardura eta erantzukizun guztia gainetik kendu nahi izan du eta kanpoan lanean jardun zen taldearen gainean jarri du.

Bere erantzuna irakurrita pentsa liteke lan hori egiteko erabakia, antolaketa eta kudeaketa osoa grabazioa eta bideoa egin zuten langileena izan zela. Polemika guztia kazetariarengan fokalizatu da kazetaritza lanak duen ikusgarritasunagatik, baina berak ez zuen erabaki gaia, ezta grabazioa antolatu ere.

Pantailan agertzen diren edukiak sortzeko lantalde desberdinek eta langile ugarik parte hartzen dute baina are gehiago, guztiz erabakigarriak dira lan baldintzak, baldintza laboral, material, zein profesionalak eta hori bai zuzendaritzaren ardura da.

EITBko zuzendaritzak aukera ezin hobea galdu du EITBko lantaldeari adierazteko langileak babesteko prest dagoela eta arazoak sortzen direnean gertaera aztertuko duela eta langileok gure lana egoki egiteko behar ditugun neurriak hartuko dituela. Guztiz kontrara, bere ardurak gainetik kendu nahi izan ditu eta bere burua zuritzeaz arduratu da soilik, erantzun desegoki eta eskasa emanez. Eta langileak arduratuta gaude ikusirik arazoak sortzen badira zuzendaritzak ez gaituela babestuko.

EITBko emakume talde feministako kideok gure berotasuna, animoa eta maitasuna helarazi nahi diogu Idoia Gaton gure lankideari eta bat egiten dugu ETBko komiteak eginiko oharrarekin.