ETBko Erredakzio Kontseilua lankide bat Arnaldo Otegiren askapenaren ekitaldian parte hartzearen oihartzunaren inguruan

Arnaldo Otegi askatu eta ondorengo ekitaldietan gure lankide baten parte hartzeak izan duen oihartzun politiko eta mediatikoaren inguruan,  Erredakzio Kontseiluak hauxe adierazi nahi du:

Ez zaigu zilegi iruditzen, Ainhoa Lendinez lankideak  beharretik  kanpo egindako jarduera  ETBren aurkako  tresna bezala erabili nahi izana komunikabide zein alderdi politiko zehatz batzuek.

"EL CORREO" ere, ETBko kazetariak presionatzen

ETBko kazetari batek Arnaldo Otegi kartzelatik ateratakoan dantza egitea albiste omen da. Inolako berezitasunik ez dagoen ekimen batean VOCENTO taldeko egunkaria ETBko kazetari bati jazarpena egiteko probestu egin du, horren bidez eta bide berean ETBren ildo informatiboa markatzeko.

Askotxo izan dira alderdi unionistek parlamentuaren bitartez zein bestelako ekimen publiko edo pribatuen bidez egin dituzten eta egiten ari diren presioak EITBren ildo editoriala euren irizpide ideologikoetara bideratzeko. Oraingoan jazarpen ideologikoa komunikabide pribatu eta boteretsu baten bidez egin da, eta zuzenean kazetari bat seinalatzen eta kriminalizatzen saiatuz. Eta "saiatuz" diogu, ezer esan gabe dena esan nahi delako, "dena ETA da" alegia.

 

Langile Batzar irekiak - Soldata murrizketak EI, EITBNET, EITB

LABek langileen asanbladak deitu ditu, zor diguten soldataren %5ren inguruan sindikatuak orain arte egin duena eta hemendik aurrera egingo duena azaltzeko.
 
EITBko langile guztiei irekiak
 
Donostia: astelehena 7, Kontseilu gelan, 14:30ean.
Gasteiz: asteazkena 9, ETBko platoan, 14:00etan.
Bilbo: osteguna 10, Iurreta gelan, 15:00etan.

ETBren kontratazio politika kontrol ideologikoaren mesedetan

Berriro ere, albistegietako ardura postu bat betetzeko, langileen artean konfiantza nahiko eskaintzen duen langilerik ez omen du topatu Zuzendaritzak, eta lan hitzarmenetik kanpo dagoen beste kontratu bat egitea erabaki du. Horrela, dauden bost arloetatik bi ardura daude bertako lan kontratuekin beteta -Politika eta Nazioartea- eta beste hirurak -Gizartea, Kultura eta Ekonomia- zuzendaritza kontratuekin betetzen ari dira. Beraz irizpide profesionalez gain, Lan Hitzarmena eta Lan Poltsa ere urratu egin dira.

LABek jarritako jestore edo konfiantza karguen salaketaren epaiketa atzeratu egin da

LABek jestore, kudeatzaile edo konfiantza karguen sistemaren aurka jarritako salaketa atzeratu egin da. EITBko LABek urteak daramatza egitura ilun, adiskidezale eta garesti hori salatzen bai publikoki zein erakunde ezberdinetan, webgunean ikus daitekeen bezala. Honen inguruan agertzen diren informazio guztien berri emango dizuegu, atzo EHBILDUk parlamentuan gai honekin lotuta aurkeztu zuen ekimena bezala.

EH Bilduk konfiantzazko karguen eredua bertan behera utzi nahi du EITBn, albistegietan independentzia bermatzeko

EH Bilduk EITBn karrera profesionala irizpide objektibo eta profesional hutsen arabera sustatzea eta Ikus-entzulearen Babeslea sortzea proposatu du, “egungo ereduak atea irekitzen diolako EITB modu alderdikoian erabiltzeko arriskuari”.

EH Bilduk legez besteko proposamen bi aurkeztu ditu Legebiltzarrean “EITBren albistegietan independentzia informatibo eta editoriala bermatzeko eta unean uneko gobernuak albistegi horiek bere interes politikoen arabera erabiltzeko izan dezakeen tentazioa errotik uxatzeko”. Unai Urruzunok eta Estitxu Breñasek ohartarazi dutenez, “EITB antolatzeko eredua da bere independentzia arriskuan jartzen duena eta EITB modu alderdikoian erabiltzeko arriskuari atea irekitzen diona”. Izan ere, “bertako albistegiak zuzentzeko ardura duten kazetariak, ildo informatiboa zehazten dutenak, konfiantzazko karguak dira guztiak, eta horrek atea irekitzen dio izendapen horiek irizpide politiko eta ideologikoen arabera egiteari, irizpide profesional hutsen arabera egin beharrean”.

UEMA: M.Lujanbio - «Nola lortzen duen ETB2k euskaldunak euskaldunak erdaraz entzuten jartzea!»

maialen

Maialen Lujanbiok Euskadi Irratiko Faktoria irratsaioan astero daukan tartean, ETBk euskal hiztunak erdaraz hitz egiten jartzearen inguruan hitz egin du gaur. Izan ere, atzo, iaz udalerri euskaldunetako hainbat kirolari eta kulturgilek egindako eskaerari muzin eginez, beste behin ere gazteleraz hitz eginarazi zien udalerri euskaldunetako herritarrei ETBk, itsasoak eragindako kalteei buruzko albisteetan.

BERRIA: Jaurlaritzak EITBri diru gehiago emango dio 2016-2019ko epean

EITBren Bilboko egoitza. Iaz baino 5,9 milioi gehiago emango dizkio aurten Jaurlaritzak EITBri.Eusko Jaurlaritzak 2016-2019ko eperako EITBren kontratu-programa onartu zuen atzo, eta, horren arabera, datozen lau urteetan 473,1 milioi euro emango dizkio irrati-telebista publikoari. Aurten, Jaurlaritzak 115,7 milioi emango dizkio EITBri —2014an 107,63 milioi eman zizkion, eta 2015ean, 109,8 milioi—. 2017. urtean 116,7 milioi emango dizkio; 2018an, 119,1 milioi; eta 2019an, 121,6 milioi. Horrenbestez, 2019. urtean 5,9 milioi euro gehiago jasoko ditu EITBk aurten baino.

Ez lanean, ezta kalean ere!

EITBko LABek bere nazka adierazi nahi dio Lantzeko erasotzaile sexistari. Ihauterien berri emateko lanean zegoen ETBko kamerariari duintasuna kendu nahi izan zion emakumea izatearren. Jakin dezala erasotzaileak ez dugula holakorik onartuko ez lanean, ezta jai giroan gaudenean ere.

EGUZKI: ETBko txoria, a ze pajarua!

eguzkiTeleberrik hitza eman dio bart bigarren egunez Jose Ignacio Asensio Ingurune diputatuari esateko hemendik aurrera Gipuzkoako zaborren zati bat Kantabriara eraman beharko dela. Oraingoan, behintzat, Asensio ez da tematu, bezperan bezala, Lapatx ixteko erabakia “politikoa” dela esaten. Izan ere, kopeta behar da, kontuan izanda haren alderdiak, PSEk, eta EAJk joan den legegintzaldi osoa pasatu zutela protestan zabortegiak ixten ez zirelako (nahiz eta, izan gaitezen justuak, itxi zirenean ere, Zarauzoa kasu, protesta egin zuten).

EHBILDU: Patxi Lopezen garaian funtzionarioei kendu zien soldataren zatia itzultzeko eskatu dio EH Bilduk Jaurlaritzari

Auzitegi Konstituzionalak bidegabetzat jo du 2010ean Lopezen Gobernuak EiTBn ezarri zuen %5eko murrizketa eta, Unai Urruzunoren iritziz, Jaurlaritzak dirua itzuli behar die orain langileei, Auzitegi Gorenaren azken erabakiari itxaron gabe.

ETBko Lan Poltsa: Astelehenean erredakziorako lan poltsa zabaltzeko merituak aurkezteko epea irekiko da

ETBko erredaktoreen eta erredakzio laguntzaileen lan poltsa zabaltzeko merituak aurkezteko epea astelehenean irekiko da. Adi egon eta lehenbailehen Pertsonal sailarekin jar zaitez harremanetan

Eusko Irratiko eta EIBNETeko LABek %5aren murrizketaren aurkako salaketak jarri ditu epaitegietan

Eusko Irratiko eta EITBNETeko LABek soldataren %5aren murrizketaren «8/2010 Dekr. 3/2010 Leg. K. dekretuaren» aurkako salaketak jarri ditu LAN IKUSKARITZAn eta PRECOn.

Epaitegi Konstituzionalak arrazoia eman dio LABek ETBn jarri zuen salaketari, murrizketa legez kanpokotzat joz. Orain, lapurtutakoa itzultzeko ETBri aplikatuko zaiona Irratian eta EITBNETen ere termino berdinetan aplikatzea exijitzen dugu.

ETBri buruzko ERREPORTAJEA GARAn: Erreforma zain; hizkuntza gutxituak Europako TBetan; Josu Amezagari elkarrizketa

EITB, A LAS PUERTAS DE UNA REFORMA PENDIENTE

1226_p002_eitb2Con profundos cambios de hábitos y costumbres en las generaciones jóvenes, las televisiones se enfrentan a una batalla colosal en un contexto tecnológico y sociológico que se modifica a velocidad de vértigo. EiTB se enfrenta a ello y al cambio de modelo que exige la sociedad al ente público.

Segurtasun arazo larriak daude ETBko platoetan

Atzo “Gu ta gutarrak” programan lehiakide batek istripua eduki zuen. Ez da batere harrigarria, LAB aspalditik ohartarazten ari baita eta zuzendaritzak ez duelako konponbiderik jartzeko asmorik.

Lan Osasun batzordeko bilera guztietan LABeko kideek lehiaketak egiteko garaian egoten diren arazoen eta arriskuen berri ematen dituzte. Azken oharpena pasa den astean bertan eman zen “Gu ta gutarrak” lehiaketan probak egiteko prozeduraz: erabiltzen den materiala ez dela egokia segurtasunaren aldetik ere; platoak ez daudela prestatuta horrelako muntaietarako; edota langileek ez dutela halako estruktura arriskugarriak muntatzeko behar den prestakuntza minimoa. Harrigarria da orain arte istripu gehiagorik gertatu ez izana, edo atzokoa bera larriagoa ez izana.

Euskara EITBn ere zure ESKUbidea!

b_345_191_16777215_0___materiala_argazkiak_Arloak_euskara_15_12_03_euskaraAbenduak3.pngLABek Behatokiarekin elkarlanean, urritik abenduaren 31 arte iraungo duen ekintza sindikal bat jarriko du martxan: Euskara zure ESKUbidea kanpaina, EITBn ere sustatuko duguna.

Helburua: lan munduan ere euskaraz aritzeko eskubidea dugula jabetzea/aldarrikatzea. Kanpaina honetan, gure enpresan gertatzen diren hizkuntza eskubide urraketak salatuko ditugu. Salaketa horiek Behatokiari bidaliko zaizkio, eta hura enpresarekin harremanetan jarriko da egon diren salaketen berri eman eta irtenbidea jartzeko eskatzeko. Salaketa nork egin duen konfidentziala izango da. Kanpaina amaieran Behatokiak txosten bat argitara emango du kanpainaren emaitzak jakinarazteko eta Euskal Herriko enpresetan hizkuntza eskubidearen gaia nola dagoen azaltzeko.

LABek EITBren kontratazio politika salatzeko kontzentrazioa egin du Bilbon

Gaur azaroaren 27an EITBko langile eta LABeko ordezkari ugarik kontzentrazioa egin dugu Bilboko egoitzaren aurrean kontratazio politika salatzeko eta Pertsonalgo Zuzendariaren kargu-uztea exijitzeko.

Duela hilabete EITBko LABek «pertsonal politikaren azterketa eta salaketa» izeneko txostena argitaratu zuen (paperean eta webgunean duzue). Bertan Zuzendaritzak duen kontratazio politikari buruz honako ondorioak azpimarratzen genituen:

EITB Taldeko langileentzako oharra, soldataren %5aren murrizketaren inguruan. Nahasmena argitzearren.

LABek administrazio kontseiluan eta legebiltzarrean eskatuko du kendutako dirua EITBko langile guztioi itzultzeko, auzitegi konstituzionalaren epaiak ETBkoei bakarrik eragin arren.

Ostiralean oharra kaleratu eta gero urduritasuna eta zalantza ugari sortu da EITB Taldeko langileen artean. Egoera nahiko garbi azaldu bagenuen ere atzo ELAk prentsara bidalitako oharrak nahasmen handia sortu zuen, eta egoera argitzera gatoz berriro ere, xehetasun gehiagorekin:

Euskal Telebistako langileoi 2010etik kendutako soldataren %5a itzuli beharko digute

2010eko maiatzean PSOEk «krisiari aurre egitearren» bankuei dirua emateko helburuarekin hartutako neurrien artean Estatu osoko administrazio publikoetako langileen soldatak %5ean murriztea erabaki zuen.

2010eko ekainean bertan erabaki hura ez zela «nahiko solidarioa» eta, PSEren eskuetan zegoen Eusko Jaurlaritzak EAEn erabakia sektore publiko osora hedatzea erabaki zuen, administrazio publikoez gain sozietate publikoak ere barnebilduz. Gogora dezagun EITB Taldeko sozietateak ez direla administrazio publiko, baina EAEko sektore publikoko sozietateak direla.

J. AMEZAGA: 'Barrura begiratzeko leihoak', Jaurlaritza, ETB

Josu Amezaga - EHUko irakaslea

Dena da eztabaidagai, denok gara eztabaidatzeko gai». Jurgen Habermasen esaldi honekin abiatzen zen duela aste batzuk EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzietako 64 irakasle eta ikerlarik sinatu genuen testua. Bertan, Barrura begiratzeko leihoak filma eman izanagatik EITB pairatzen ari zen kritikak ikusirik, komunikabide publikoek eztabaida soziala bultzatzeko duten betebeharra aldarrikatzen genuen. Filosofo alemanaren esanetan, komunikazioa da pertsonen arteko adostasun jatorra ehuntzeko bide bakarra, eta komunikazioa zinez gerta dadin ekidin egin behar da gai batzuk eztabaidatik ezabatzea, ahots batzuk isilaraztea bezainbeste. Zentzu horretan, EITBk aipatu filma eman izana komunikabide publikoek gizarteari egin diezaioketen ekarpen eraikitzailearen adibide gisa ulertu behar dugu.

EAJ, PSE, PP utzi bakean EITB!

Atzo EITBko Zuzendari Nagusiak agerraldia egin zuen Gasteizko Parlamentuan, talde politikoek egindako hainbat galderei ahoz erantzuteko. EITBko LABeko ordezkariok kanpoan egin genuen kontzentrazioa betidanik eman izan den EITBren erabilera alderdikoia, eta azken asteotan ematen ari den «zentsuraren norgehiagoka» salatzeko.

LABek beti salatu izan du Jaurlaritzan egon ohi diren alderdiek egin izan duten Komunikabide Publikoaren kontrola, atal sindikalaren webgunean begirada bat ematea besterik ez dago. Izan ere atzokoan duela lau urte erabili genuen pankarta bera berreskuratu genuen, eta «PSE-PP utzi bakean EITB» leloari «PNV» erantsi besterik ez genion egin behar izan. Hiru alderdi horiek EITB helburu berdinerako nahi dutela adierazi nahi izan dugu horrela.

BERRIA: 'Barrura begiratzeko leihoak' ETBn eman izana salatu dute PSEk eta PPk

Barrura begiratzeko leihoak filmeko bost zuzendariak, 2012ko iraileko irudi batean. JON URBE / ARGAZKI PRESSEITBk «iritzi askearen eremuan» kokatu du lana. Jaurlaritzak dio ez dela programazioan sartzen

Joan den igandean eman zuen telebistaz aurrenekoz ETB2k Barrura begiratzeko leihoak filma, aparteko oihartzunik gabe. Zalapartarik gabe. %5,7ko ikusle kuota izan zuen. Bi egun geroago, ordea, PSE-EEk, PPk, UPDk eta Covite kolektiboak gogor jo dute EITBren eta Jaurlaritzaren aurka, lanaren emanaldia dela eta. EITBko zuzendaritzak gogorarazi du ETBk ez zuela proiektuan parte hartu.

BERRIA: Administrazio kontseiluak ez du aurrekontua onartu

EITBko administrazio kontseiluko kideen bi hereneko gehiengoa behar da aurrekontuak onartzeko. Atzo, 2016ko aurrekontuen alde bozkatu zuten Maite Iturbe zuzendari nagusiak, EAJko sei ordezkariek, Eusko Ikaskuntzakoak, Euskaltzaindikoak eta kontsumitzaile elkartekoak —hamar boto—; EH Bilduko ordezkariak abstenitu egin ziren —hiru—; eta aurka bozkatu zuten PSE-EEko, PPko eta LABeko ordezkariek —hiru—. Ez zuen, beraz, kontseiluak aurrekontua onartu, baina bozketa ez da bete beharrekoa, eta aurrekontuek aurrera jarraituko dute bidea.

BERRIA: Azkenean, ETB Iruñerrian LTD bidez

Erreniega mendiko antenatik ETBko kateen seinale digitala zabaltzen hasi ziren atzo, Iruñerrirako. IÑIGO URIZ / ARGAZKI PRESS  2015-1Erreniegako eta Ezkabako hedagailuek digitalean emititzen dute, atzotik. Seinalea zabaltzeak ez dakarkio kosturik Nafarroari

Dena zen oztopo, dena zen zailtasun, dena zen garesti UPNren Nafarroako Gobernuarentzat zein PPren Espainiako Gobernuarentzat. Ezin zela. Aitzakiak makina bat ziren ETBko kateak Nafarroan digitalki ez eskaintzeko. Aldatu da, ordea, Nafarroako Gobernua, eta Eusko Jaurlaritzarekin eta EITBrekin loturiko akordioari esker, Iruñerrian ETBko lau kateak lurreko telebista digitalaren bidez ikus daitezke dagoeneko. Geroa Baiko eledun Koldo Martinezen arabera, ETBren seinalea digitalki zabaltzeak ez dakarkio kosturik Nafarroako Gobernuari. Horrek «agerian» uzten du UPNk orain arte «arrazoi ideologikoengatik» jarri dituela trabak, Martinezen irudikoz.

Igande gauean egin zuen EITBk iragarpena. Erreniega eta Ezkaba mendietako hedagailuek digitalean emitituko dute, eta Iruñerrian ETBko lau kateak ikusi ahal izango dira, 27. eta 41. kanalen bitartez. Lehen ETB2 analogikoan hartzen zen kanala beltzean da jada; ETB1ek oraindik analogikoan emititzen jarraituko du bolada batez, 25. eta 43. kanaletan.

LAB EITBren ageraldia: EITBko pertsonal politikaren azterketa eta salaketa

Gaur LABeko EITBko hainbat ordezkarik eta behin-behineko langile batek agerraldia eskaini dugu. Hain zuzen azken aldi honetan salatzen ari garen kontratazio politikaren nondik norakoak xehetasunez azaltzeko. Txertatutako dokumentuan duzue agerraldian banatu eta aztertu dugun testua, non jestoreen sistema eta kontratazioetan ematen diren irregulartasun ugariak seinalatzen diren (bekadunak, praktikak, lan pilaketak, ordezkapenak, obra, erreleboa...)

Xehetasunez gain dokumentuaren hasieran kokapen bat egiten da, eta amaieran hainbat ondorio ateratzen ditugu. Baita Javier Salcedo pertsonal zuzendariaren kargu uztea eskatzen dugu berriro ere.

Aipatzekoa da hurrengo kointzidentzia, hau da, atzo bertan jakin genuela Zuzendaritzak Bilboko ETBko LABi uko egiten diola kontratazioen inguruko informaziorik helaraztea. Erabaki honek LABen aldetik erantzuna edukiko du, ziur egon.

TXOSTENA: EITBko pertsonal politikaren azterketa eta salaketa

PDF - ISSUU

INFORME: Análisis y denuncia de la política de personal de EITB

PDF - ISSUU

 

Orriak

Subscribe to LAB - EITB RSS