Koalizioak uste du euskarari lekua eman behar zaiola ETB2n, Radio Euskadin eta Radio Vitorian
EITBk komunikazio talde «integral» gisa mamitu eta «errefentziazko informazio ikur» bilakatu behar du, EH Bildu koalizioaren ustez. «Objektiboa, hurbila, inpartziala eta ikuspegi kritikodun mutimedia talde publiko kalitatekoa». Halako irrati-telebista publikoa nahi du. Xede hori lortzeko, datozen bost urteetarako proposamen bat egingo du EH Bilduk. Bi aste barru aurkezpen publiko bat egingo du koalizioaren Legebiltzarreko taldeak, proposamenaren berri emateko.
EITBk jakinarazi nahi du EUSKAL TELEBISTA SAko erredakziorako laguntzailea lanposturako lan-poltsaren hizkuntza-proba egingo dela abenduaren 17an.
Euskal Irrati Telebistak jakinarazi nahi du EUSKAL TELEBISTA SAko erredakziorako laguntzailea lanposturako aldi baterako lan-poltsaren hizkuntza-proba (euskara eta gaztelania) egingo dela abenduaren 17an, larunbata, goizeko 09:00etan, EiTBk Bilbon (Bizkaia) dituen instalazioetan, Basurtuko Kaputxinoen kaleko 2. zenbakian. Hautagaiak 08:45ean egon beharko dira egoitzako sarrera nagusiaren barruan, segurtasun-kontrolaren alboan, dagokien identifikazio-txartela jasotzeko. Garaiz iritsi behar dira, eta betekizun hori betetzen ez duen orori proban sartzeko eta parte hartzeko aukera ukatu ahal izango zaio.
Honen bidez, Euskal Irrati Telebistak jakitera eman nahi du EUSKAL TELEBISTA S.A. enpresan erredakzio-laguntzaileko lanpostua betetzeko aldi baterako lan-poltsako hautapen-probak honako hauek izango direla:
- Errotulazio grafikoa maneiatzea, albistegien tartean VIZRT TRIO erabiliz, eta, egokia bada, grafikoa prestatzea.
-Ofimatika praktikoa eta eskaleta: albiste- edo kirol-edukiko eskaleta aplikazio informatiko batean sartzea, eta eskaleta bera egitea “Word” formatuko dokumentu batean.
Gure telebista publikoak ez zuen azaroaren 26an GURASOSek deitutako "Gipuzkoa + : eman bidea osasuna eta adostasunari" manifestazioaren berri eman, eta horregatik guk egin dugu albiste hori egoerari buelta emateko. ERRONKA bideo honek egun horretako audientzia gainditzea da, eta beraz, Euskal Herriko 200.000 pertsonek ikusi behar dugu bideo hau. Lagunduko diguzu? Zabaldu! #Baietz200000
ETBko albistegietako erredakziorako lan-poltsa barematuak sortzeko deialdiaren onartuen zerrendak eta c erredaktoreetzat proben egutegia argitaratu dira.
ETBko albistegietako erredakziorako, “C”erredaktoreen eta erredakzio-laguntzaileen lan-poltsa barematu bana sortzeko deialdia argiratutu da. Eskaerak aurkezteko epea 2016ko urriaren 31n amaituko da
Deialdi honen helburua lan-poltsa barematu bat sortzea da, EUSKAL TELEBISTA SAko albistegien sailerako «C erredaktoreak» eta albistegi eta kirolen saileko «Erredakzioko laguntzaileak» aldi baterako kontratatzeko.
ETB3 ez da oraindik Iruñerrian ikusiko, tokiko telebisten kanal baten bidez arituko delako
Dena ondo bidean» derrigorrezko esamoldea zen atzo ETBn. Izan ere, azken uneko ustekaberik ez badago, gaur ikusi ahalko da ETB Nafarroako leku gehienetan lurreko telebista digitalaren bidez. Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak uztailean sinaturiko itunaren emaitza da. ETB1 Nafarroa osoan ikusiko da. ETB2 Iruñerrian, Tafalla inguruan, Estellerrian, Zangoza aldean eta Tutera inguruan. ETB3, berriz, herrialde osoan, Iruñerrian izan ezik; hau da, Nafarroako lekurik populatuenean salbu.
Euskarazko katea lurralde osoan ikusi ahal izango da; ETB2 eta ETB3, aldiz, «ia osoan». Vaughan irratiak lizentziari uko egiteak ahalbidetu du
Irailaren 22a. Nafarroan egun horrexetatik aurrera ikusi ahal izango da ETB Euskal Telebista LTD lurreko telebista digital bidez. EAEko telebista autonomikoko kateei lekua egiteko asmoa agerian utzia zuen Nafarroako Gobernuak. Iragan uztailaren 15ean Jaurlaritzarekin itun bat ere hitzartu zuen jomuga horrekin. Eta, azkenean, heldu da fruitua. Bidea erraztu du uda honetan Vaughan irratiak bere telebista katearen lizentziari uko egin izanak; izan ere, erabaki horren ondorioz libre geratu da kanal autonomiko bat, eta horixe erabiliko da ETB1 Nafarroa osora hedatzeko. Telebista digitalaren bidezko kate autonomikoen zein tokikoen moldaketa egin du foru gobernuak. ETB2 eta ETB3, hain zuzen ere, tokiko kateen bidez ikusi ahal izango dira irailaren 22tik: ia Nafarroa osoan.
Hedabide publikoak Espainiako Hauteskunde Batzordeari galdetu zion saioaren emisioaz. Hark erantzun ez, eta saioa ez ematea erabaki zuen ETBk.
Joan den astean eman zuen ETBk La otra cara de l@s polític@s —politikarien beste aurpegia— saioaren lehen atala. Eman zuen zeresana sare sozialetan: besteak beste, Arnaldo Otegik eta Iñigo Urkulluk harrikoa egiteaz azaldu zuten zaletasunak eta Pili Zabalaren etxeak eragin zituen hainbat iruzkin.
Hemendik gutxira, erredaktoreen eta erredakzio-laguntzaileen lan-poltsa barematu bana sortuko ditugu, ETBko albistegietako erredakziorako.
Bi lan-poltsak behin-behinekoak izango dira, eta zenbait hilabetez soilik egongo dira indarrean. Izan ere, behin-behineko lan-poltsak ordezkatzeko, udazkenean beste deialdi bat egingo da, eta, haren bidez, hautaketa-proba espezifikoak egingo dira.
Inform, educate and entertain. Informatu, hezi eta dibertitu. BBCren fundatzailea izan zen Lord Reithen hitzak izan ziren horiek. 1922 urtean BBC sortu zenean esanak zituen, eta ordutik hori izan da BBCren misioa, eta neurri batean baita Erresuma Batuko beste telebista publiko guztiena ere. Eginkizun horrez gain, telebista publikoa guztien eskura egon behar zela esan zuen. Komunikabideen aniztasuna islatu behar zuela, albisteetan pluraltasuna gailendu behar zela eta gizartea islatzen duen programazioa bultzatu.
Iruñerrian, ETB1 soilik emitituko da LTD bidez, eta Zangozan, Erriberan, Tafallan eta Lizarra aldean, ETB2 eta ETB3 ere bai. Nafarroa errealitate bereizi gisa irudikatzeko konpromisoa hartu du EITBk
Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak asteon onartu dute. Nafarroa eta EAE bereizitako errealitate gisa aurkeztea jaso dute
Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak uztailaren bigarren hamabostaldian sinatuko dute EITBren seinalea Nafarroan hedatzeko hitzarmena. Nafarroako Gobernuak berak eman du itun horren berri: telebista —LTD eta kable bidezkoa— eta irratiak —emisio digitala eta FM bidezkoa— hartuko ditu kontuan. Bi gobernuek asteon onartu dute ituna. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak eta hainbat udalek eginiko eskaerari erantzun nahi die Nafarroako Gobernuak.
2012an espetxeratu zuten Santutxuko gaztea ezarri zioten zazpi urteko zigorraren bigarren zatia betetzeko. Zigorra beteta gaur irten da Villenako espetxetik eta Euskal Herrira bueltan da honezkero.
La petición al Ministerio de Industria de una señal digital para EiTB en Nafarroa (un múltiplex) recuerda a aquella oportunidad perdida en 1986 cuando se renunció al tercer canal. Y aspira a poner un tardío final feliz a una lucha desobediente y subversiva.
Erdibideko zuzenketa aurkeztu dute EAJk, EH Bilduk eta PSE-EEk, eta aldeko 73 boto izan ditu
EH Bilduk jarri zuen gaia mahai gainean, legez besteko proposamen batekin. Koalizioak nahi zuen Eusko Legebiltzarrak EITBko zuzendaritzari eskatzea ikus-entzulearen babeslearen figura autonomoa sortu eta arautzeko proposamen zehatza aurkeztea, «herritar orok egiazko informazio independente eta plurala jasotzeko duen eskubidea zaintze aldera». Eusko Legebiltzarrean gaiarekin lotutako erdibideko zuzenketa bat onartu zuten atzo, EH Bilduk, EAJk eta PSE-EEk adostua: aldeko 73 boto izan zituen, eta UPDko ordezkaria izan zen abstenitu zen bakarra.
Nafarroan ETB ikusi ahal izateko, bigarren multiplex digitala emateko edo multiplex autonomikoa sei kanaletara zabaltzeko eskatu du Nafarroako Gobernuak.
Beste pauso bat eman du Nafarroako Gobernuak, behin betiko Nafarroan ETB ikus dadin. Espainiako Gobernuari eskaera zehatza egin dio: bigarren multiplex digitala sortzeko edo dagoen multiplex digital autonomikoan kanal kopurua seira zabaltzeko. Nafarroako Gobernuko bozeramaile Ana Ollok adierazi du prozedura horren bideragarritasun teknikoa aztertu dutela: "Ez litzateke kalitate arazorik izango, nahiz eta hori zen kezketako bat". Ollok azaldu duenez, kanal kopurua seira zabaltzeko aukera merkeagoa da: "Gainera, telebista autonomikoek orain baino gutxiago ordaindu beharko lukete, multiplexa partekatuko luketelako". Orain arte, beste autonomia erkidego batzuek bigarren multiplexa eskatu izan dutenean, Madrilek ezezkoa eman die, Katalunian izan ezik.
EAJk, EH Bilduk eta PSE-EEk erdibideko zuzenketa onartu dute. PPk aurka bozkatu du, eta esan du errua legea bete ez dutenena dela
Eusko Legebiltzarrak agindu zehatza egin die Eusko Jaurlaritzari, Nafarroako Gobernuari eta Espainiako Gobernuari: «Berehala berriz ekiteko ETBren emisioei Nafarroan, hasiera batean behin-behinean, Nafarroako Gobernuaren irrati frekuentzia espektroaren bitartez. Eta ahalik eta bizkorren ofizial egin daitezela emisioak, dagozkien lege babesarekin». EAJk, EH Bilduk eta PSE-EEk erdibideko zuzenketa onartu zuten atzo Gasteizen, Eusko Legebiltzarrean, EITBren Kontrolerako Batzordean. Hiru gobernuei exijitu diete konpontzeko eragindako «kalte larria» eta aintzat hartzeko audientziaren «interes orokorra».
Aurreko Nafarroako Gobernuak jarritako salaketa bat dago oinarrian. Neurria bertan behera uzteko eskatu dio Barkosen gobernuak Industria Ministerioari.
Astelehenean jaso zuen abisua Nafarroako Gobernuak. Gutun bat bidali dio Espainiako Industria Ministerioak, esanez eten egin behar direla ETBren emisioak Nafarroan. Etena "berehala" egiteko agindu dute eskutitzean.
EH Bilduk EITBn karrera profesionala irizpide objektibo eta profesional hutsen arabera sustatzea eta Ikus-entzulearen Babeslea sortzea proposatu du, “egungo ereduak atea irekitzen diolako EITB modu alderdikoian erabiltzeko arriskuari”.
EH Bilduk legez besteko proposamen bi aurkeztu ditu Legebiltzarrean “EITBren albistegietan independentzia informatibo eta editoriala bermatzeko eta unean uneko gobernuak albistegi horiek bere interes politikoen arabera erabiltzeko izan dezakeen tentazioa errotik uxatzeko”. Unai Urruzunok eta Estitxu Breñasek ohartarazi dutenez, “EITB antolatzeko eredua da bere independentzia arriskuan jartzen duena eta EITB modu alderdikoian erabiltzeko arriskuari atea irekitzen diona”. Izan ere, “bertako albistegiak zuzentzeko ardura duten kazetariak, ildo informatiboa zehazten dutenak, konfiantzazko karguak dira guztiak, eta horrek atea irekitzen dio izendapen horiek irizpide politiko eta ideologikoen arabera egiteari, irizpide profesional hutsen arabera egin beharrean”.
2016(e)ko otsailak 10 hizkuntza politika, komunikazioa, udalerriakErantzunak desaktibatuta daude “Nola lortzen duen ETB2k euskaldunak euskaldunak erdaraz entzuten jartzea!” sarreran
Maialen Lujanbiok Euskadi Irratiko Faktoria irratsaioan astero daukan tartean, ETBk euskal hiztunak erdaraz hitz egiten jartzearen inguruan hitz egin du gaur. Izan ere, atzo, iaz udalerri euskaldunetako hainbat kirolari eta kulturgilek egindako eskaerari muzin eginez, beste behin ere gazteleraz hitz eginarazi zien udalerri euskaldunetako herritarrei ETBk, itsasoak eragindako kalteei buruzko albisteetan.
Eusko Jaurlaritzak 2016-2019ko eperako EITBren kontratu-programa onartu zuen atzo, eta, horren arabera, datozen lau urteetan 473,1 milioi euro emango dizkio irrati-telebista publikoari. Aurten, Jaurlaritzak 115,7 milioi emango dizkio EITBri —2014an 107,63 milioi eman zizkion, eta 2015ean, 109,8 milioi—. 2017. urtean 116,7 milioi emango dizkio; 2018an, 119,1 milioi; eta 2019an, 121,6 milioi. Horrenbestez, 2019. urtean 5,9 milioi euro gehiago jasoko ditu EITBk aurten baino.