EITBko 2001eko Kanpo deialdia: Sua piztu eta gasolinaz itzali nahi.

Iaz EITB eta ETBn 5 Administrazio laguntzaile postu betetzeko amaitu zen kanpo deialdiaren nondik norako harrigarriak azaltzen saiatuko gara, eta laster epaia aterako dela eta enpresan dagoen absurdoaren berri eman nahi dugu, ordutik hona lan hori betetzeko ez baita onartzen eskatzen zen LH1 titulazioaren baliokiderik ez eta handiagorik ere.

EITBko langileok EGUNKARIArekin bat

Prentsa euskalduna, eta orohar adierazpen askatasuna jasaten ari den erasoa ikusita, behean sinatzen dugunok honako hau adierazi nahi dugu.

ETBko prekarietatea salatzen

2002ko urrian egindako prentsaurrekoa eta kontzentrazioak, ETBko kontratetako prekarietatea salatzeko.

ETBk lan istripu bat ia txalotzeari buruz

Aste honetan gure hiru lankide helikoptero istripuan hil direla eta, hainbat komunikabide eta kazetarik erakusten ari diren arinkeriaren aurrean Euskal Telebistako LABek bere honako kritika eta eskaera hau luzatu nahi die:

Heriotzak ematen diren kasuetan eta batez ere gure inguruko norbait tartean badago hunkidurak jo bagaitzake ere, zalantzan jartzerik ez dagoen profesionaltasuna goraipatzeko garaian hainbat komunikabide edo kazetarik, sentiberakerian erortzeko arriskuaz ohartu gabe oso garrantzitsua den gai bat arinki jorratu izanaz ohartu nahi dugu.

Orriak

Subscribe to EITB MEDIA RSS