Hemen zaude

EITBko 2001eko Kanpo deialdia: Sua piztu eta gasolinaz itzali nahi.

Iaz EITB eta ETBn 5 Administrazio laguntzaile postu betetzeko amaitu zen kanpo deialdiaren nondik norako harrigarriak azaltzen saiatuko gara, eta laster epaia aterako dela eta enpresan dagoen absurdoaren berri eman nahi dugu, ordutik hona lan hori betetzeko ez baita onartzen eskatzen zen LH1 titulazioaren baliokiderik ez eta handiagorik ere.

2001eko maiatzean hasi eta 2002ko apirilean bukatu zen prozesu guztia, non Administrazio Laguntzaileen plazaz gain diseinatzaile grafikoak, produkzio laguntzaileak, audio teknikariak, laguntzaile teknikoak, artezleak eta euskara zuzentzaileak ere eskatzen ziren. Aukeraketa zorrotza egin eta gero, non eskakizun guztiekin batera titulazio guztiak aztertu ziren, egokiak ziren frogak pasatu eta lanpostu guztiak beteta gelditu ziren. Gainditutakoei onarpen eskutitz bana igorri eta azterketa medikua igaro zuten, lanpostu finkoan lanean noiz hasiko zain gelditzen zirelarik.

Plaza eskuratu zuten guztiak hasi ziren pixkanaka kontratatzen, baina Administrazio Laguntzaile plaza eskuratu zuten 5ei ukatu zieten. Arrazoia hau izan zen, norbaitek deialdiaren oinarrietan eskatzen zen LH1eko titulazioa baino handiagoa omen zuela eta, hamabosgarren postuan gelditu zenak inpugnazioa jarri zuela. Honek ere LH1 baino gehiago zuen, edo hobe esanda, gainditu zuten hemezortzietatik inork ez zuen LH1 zehazki, baliokidea edo handiagoa baizik. Inpugnazioa jartzearen arrazoia ez dugu ikusten beraz.

Ebaluazio Tribunalean ETB eta EITBko langileen ordezkariek onartu ez bazuten ere, gutxiengo izanik inpugnazioa onartu egin zen zuzendaritzako ordezkarien botoekin. Onartzeko eman zuten arrazoi zentzugabea hauxe, LH1eko titulazioa eskatzen zela, eta aprobatutakoek hori baino handiagoa zeukatela. Izan ere, gainontzeko deialdietan eta deialdi berako gainontzeko hainbat plazetan onartu izan da titulazio baliokiderik, homologaturik edota handiagoak ere, eta prozesuaren hasieran onartu egin zituzten LH1en baliokideak edo handiagoak. Are gehiago, deialdira atera ziren lanpostu horiek betetzen ari ziren langileek ere titulazio handiagoa zuten, eta harantzago joanez ETBko Administrazio Laguntzaile postu guztiak titulazio handiagoko langileak betetzen ari zirela.

Ez erretzearren, zuzendaritzak suari gasolina bota zion beraz: Iazko abuztutik aurrera ez zen LH1 ez zuen inor kontratatuko Administrazio Laguntzaile gisa lan egiteko. Beraz, edo kudeatzen zuten lan poltsan (nolabait deitzearren) LH1 soila zuen jendea onartzen zuten 60 bat hautagaitik 3ra jaitsiz, edo handik aurrera Administrari lanak izango ziren, LH2 alegia.

Komenigarria da puntu honetan gogoratzea LH1 titulazioa aspaldian desagertu zela, eta logikoa denez baliokideren bat behintzat beharko lukeela. Horrela hainbat lege, ebazpen eta arauen arabera batxilergoa, eskola graduatua edota bigarren mailako hezkuntza LH1ekin baliokidetzen dute.

Aldrebeskeri hau guztia epaitegietara eraman zen, noski, eta horrek suposatzen duen burokrazia, sententzia, helegite eta bestelako atzerapen guztien ondoren badirudi behin betiko epaia laster emango dela, eta nahiz eta zentzugabekeri eta bidegabekeri galanta izan eta arrazoia gurea izan, beti kezka agertzen da eta iritzi publikoak gai honen berri edukitzea oso garrantzitsutzat jotzen dugu, era batera edo bestera amaitu, ezin baita auzi hau guztia besterik gabe kaxoi batean gorde.

ZEIN DA BA ZENTZUA?

Egia esan, datu konkretuei begiratuta zentzugabekeria ematen du honek guztiak, baina hainbat kointzidentzia aurkituta susmo txarra hartu diogu honi guztiari.

EITBrentzat lan egiten zuen azpikontrata batetik kaleratua izan zen langile bat, adiskidetze saioan “inprozedente” onartu zena. Honek hiru lanpostu deialdi gainditu eta haietako bat eskuratu zuen, Administrazio Laguntzailearena alegia.

Beste kasualitatea hau da, inpugnazioa jarri zuena aipatu dugun azpikontrata horretako arduradun baten lagun mina dela, eta argi gelditu da inpugnazioaren helburua ez zela hain zuzen ere berekoia izan, berak lanpostua eskuratzea alegia.

Ondorio hauxe ateratzen dugu beraz honetatik guztietatik, langile bat kaltetzearren sekulako aldrebeskeri eta bidegabekeria egin dutela EITB eta ETBn.

Gutxi ez balitz, lan poltsan lehentasuna duen beste bi postuetan lan egiteko ere bidegabekeri gehiago pairatu behar izan ditu, guztiak jazarpen kutsua hartzen duelarik.

Esan bezala, hanka sartu, eta atera ezinean barruraino sartzea erabaki dute. Edo sua gasolinarekin itzali.

Vamos a intentar explicar los increíbles pormenores que acontecieron el año pasado cuando acabó el proceso de selección de 5 auxiliares administrativos para EITB, y ya que se espera que salga pronto la sentencia definitiva pretendemos dar a conocer el absurdo en el que nos encontramos en la empresa, ya que desde entonces no se admite titulaciones equivalentes ni superiores a FP1 que se exigía.

El proceso se inició en mayo de 2001 y terminó en abril de 2002, donde además de plazas de Auxiliares Administrativos también salieron a concurso plazas de diseñadores gráficos, ayudantes de producción, técnicos de audio, ayudantes técnicos, regidores y técnicos de control lingüístico. Tras una exhaustiva selección en la que se analizaron todos los requisitos exigidos, incluida la titulación, se realizaron todas las pruebas pertinentes y quedaron cubiertos todos los puestos. Se les envió a los aprobados sendas cartas de confirmación y tras pasar los correspondientes exámenes médicos, quedaron a la espera de empezar a trabajar en su puesto fijo.

Se empezó a contratar a todas las personas que habían conseguido la plaza, sin embargo se les negó a los 5 que habían conseguido la de Auxiliares Administrativos. La razón esgrimida era que la persona que había quedado en 15º lugar había impugnado el proceso con el argumento de que la titulación ostentada por alguno de estos 5 era superior a la exigida de FP1. Esta persona también tenía una titulación superior, más aún, nadie de los 18 aprobados poseía concretamente FP1, sino titulaciones equivalentes o incluso superiores. Lo que nos hace dudar de las intenciones de esa acción.

Aunque la representación de los trabajadores de ETB y EITB en el Tribunal de Evaluación se opuso, al ser mayoría la impugnación se aceptó con los votos de la dirección. El caso es que, en las demás convocatorias e incluso en las demás plazas de la misma convocatoria se han aceptado siempre titulaciones equivalentes o superiores, incluidas las de los candidatos a auxiliares administrativos en cuestión. Más aún, la gente que estaba cubriendo las plazas que salieron a concurso no tenía FP1, sino equivalente o superior, y yendo más lejos, todos los puestos de auxiliares administrativos en ETB se estaban cubriendo de esa manera.

Por tanto, para no quemarse la dirección echó gasolina al fuego: A partir de agosto del año pasado no se contrataría a nadie para trabajar de Auxiliar Administrativo que no tuviera exactamente FP1 rama administrativa. Así pues, o la bolsa de trabajo (si se puede llamar así) quedaría reducida de unas 60 personas a 3, o a partir de entonces esos trabajos serían ya de Administrativos, es decir FP2.

Llegados a este punto sería conveniente recordar que la titulación de FP1 desapareció hace tiempo, y lógicamente debería existir algún equivalente. Así, diferentes leyes, sentencias y normas recogen el graduado escolar o la enseñanza secundaria como equivalentes a FP1.

Todo este sin sentido se llevó a los tribunales, por supuesto, y tras todos los trámites burocráticos, sentencia, recurso y otros retrasos que eso suele conllevar, parece ser que la sentencia definitiva está al caer, y aunque sea un sin sentido e injusticia terrible y debería darnos la razón, siempre queda la inquietud y consideramos de gran importancia que la opinión pública tenga conocimiento de todo esto, y termine de una u otra manera, no puede quedar guardado en un cajón del olvido.

¿Y CUAL ES PUES EL SENTIDO?

A decir verdad, con un vistazo a los datos concretos no encontramos ningún sentido a lo ocurrido, pero atando cabos aparecen ciertas coincidencias que le dan un tufillo a la chapuza.

Anteriormente un trabajador que trabajaba para una subcontrata de EITB fue despedido, y en el acto de conciliación se aprobó como “improcedente”. Esta persona aprobó tres convocatorias, de las cuales una le correspondería en propiedad, concretamente la de Auxiliares Adminsitrativos.

Otra de las casualidades es que la persona que puso la impugnación es gran amiga de la jefa de la mencionada subcontrata, y ha quedado claro que el objetivo de la impugnación no era el egoísta de quedarse con una de las plazas.

De todo esto sacamos una oscura conclusión, que para perjudicar a una persona se ha cometido una barbaridad y una injusticia en EITB y ETB.

Por si fuera poco, esta persona ha venido aguantando otras injusticias en otras dos bolsas de trabajo de ETB en las que debería tener preferencia, lo que le da al asunto un tinte de acoso.

Como hemos comentado, han metido la pata, y no pudiendo sacarla, han pisado a fondo. O están apagando el fuego con gasolina.

Administrazio laguntzailerako bost lanposturen deialdi publikoaren «nondik norako harrigarriak» azaldu zituen atzo

IBAN OCIO - BERRIA

EITBn administrazio laguntzailerako bost lanpostu betetzeko deialdiaren «nondik norako harrigarriak» azaldu zituen LABek atzo. «Langile bat izorratzearren, sekulako aldrebeskeria» egin izana egotzi zion EITBri.

Kaltetutako bost hautagaiekin batera azaldu ziren LABeko kide Jon Otegi eta Andoni Basabe. EITBko kontratazio mahaiko eta langileen batzordeko kide, hurrenez huren. Otegik azaldu zuen aferaren muina.EITBk, besteak beste, audio teknikariak, diseinatzaile grafikoak, euskara zuzentzaileak eta bost administrazio laguntzaile hartzeko deialdia atera zuen 2001eko maiatzean. «Poliki-poliki», lanpostu guztiak bete zituen, bost administrazio laguntzaileenak izan ezik. «Hamabosgarren lekuan sailkatutako hautagaiak helegitea jarri zuen aukeratutako batek deialdiaren oinarrietan eskatzen zen LH1 titulua Lanbide Heziketakoa baino handiagoa zuela eta», azaldu zuen Otegik.Haren hitzetan, «EITBko kontratazio mahaiak hautaketa prozesuaren aurretik aho batez hitzartu zuen LH1 tituluaren baliokideak edo titulu handiagoak onartuko zituela». Are gehiago, Otegik salatu zuen EITBn administrazio laguntzaile gisa lan egiten zuten behargin guztiek eta helegitea jarri zuen hautagaiak berak LH1 titulua barik maila altuagokoa zeukatela.

«Ezkutuko» arrazoiak

«EITBko zuzendaritzak sua piztu eta gasolinarekin itzali nahi izana» kritikatu zuen Otegik. Ildo horretatik, Basabek gaitzetsi zuen deialdia bertan behera uzteko «ezkutuko» arrazoi gehiago bazegoela. «Bost hautagaietako bat Joseba Garcia, EITBko azpikontrata batetik kaleratua izan zen administrazio laguntzaile aritzeko lekua lortu aurretik. Epaitegietara jo zuen eta epaileak ebatzi zuen bidegabeki kaleratua izan zela. Azpikontrata horretako nagusiaren laguna da EITBko lanpostu deialdiaren aurkako helegitea jarri zuena. Beraz, guzti honetatik zera ondorioztatzen dugu: langile bat kaltetzearren, sekulako aldrebeskeria onartu duela EITBk», adierazi zuen.

Basabek «EAJko kideei» leporatu zien «EITB batzoki handi bat balitz bezala kudeatzea». Deitoratu zuen EITBko nagusiek «langileen batzordearen iritzia aintzat hartu gabe» onartu zutela deialdiaren aurkako helegitea. Gainera, azaldu zuen EITBko kontratazio mahaiak «nahita» deitu zuela helegitea aztertzeko batzarrera, LABeko ordezkariak oporretan zeudenean.Antza, epaileak laster emango du kaltetutako bost hautagaiek EITBren aurka jarritako salaketaren gaineko ebazpena. Kaltetuek jakinarazi zutenez, hautagai gisa hartu zituztenean, askok lana utzi zuten EITBn aritzeko.

P EITB-REN ERANTZUNA

Salaketaren gaineko iritzirik ez du eman EITBk

Euskal Irrati Telebistak (EITB) ez du adierazpenik egin nahi izan LAB sindikatuak eta 2001. urteko kanpo deialdiko bost kaltetuek salatutakoen gainean. Berriak EITBko prentsa bulegora jo zuen atzo irrati-telebistako zuzendarien iritzia jaso guran. Prentsa bulegoko arduradunek jakinarazi zuten adierazpenik ez zutela egingo. Dena den, EITBko ordezkariek ohartarazi zuten epailearen esku dagoela auzia, eta epaileak eman beharko duela ebazpen bat edo beste.

LABek EITBn eta ETBn administrazio laguntzaile postuak betetzeko iazko kanpo deialdian gertatutako «irregulartasunak» salatu zituen atzo. Lanpostua lortu zuten bostei kontratua ukatu zieten, 15. postuan gelditu zenak inpugnazioa jarri ondoren. Behin betiko epaia ateratzear dagoenean, enpresan eta kaltetuengan eragindako kaltearen berri eman zuten.

GARA

LABek atzo «harrigarritzat» jo zuen iaz EITBn eta ETBn bost administrazio laguntzaile postu betetzeko kanpo deialdiaren ostean gertatutakoa. Hori guztia epaitegietara eraman eta sententzia, helegite eta bestelako atzerapen guztien ondoren, behin betiko epaia laster emango dute, eta hori gertatu baino lehen, EITBko LABeko sindikatu sailak eta kaltetuek gertatutakoaren berri eman zuten.

Andoni Basabe eta Jon Otegi delegatuekin Blanca Castaño, Nekane Arana, Joseba Garzia eta Arantza Olazabal kaltetuek eta Amaia Gomezek eman zuten prentsaurrekoa. 2001eko maiatzean hasi eta 2002ko apirilean bukatu zen prozesua azaldu zuten bertan. Administrazio laguntzaile plazaz gain beste batzuk betetzeke zituzten.

«Aukera zorrotza egin eta gero, non eskakizun guztiekin batera titulazio guztiak aztertu zituzten, probak gainditu eta lanpostu guztiak beteta gelditu ziren», esan zuten. Baina beste guztiak pixkanaka kontratatzen hasi ziren bitartean, administrazio laguntzaile plazak eskuratu zituzten bostei ukatu zizkieten, 15. postuan gelditu zenak deialdiaren oinarrietan eskatzen zen «LH1 titulua baino handiagoa omen zuela» inpugnatutakoan. LABek esan zuenez, gainditu zuten 18tik inork ez zuen LH1 zehazki, baliokidea edo handiagoa baizik.

Ebaluazio Tribunalak inpugnazioa onartu zuen eta LABek adierazi zuen gainerako deialdietan eta deialdi bereko gainerako hainbat plazatan onartu izan dela titulu baliokiderik, homologaturik edota handiagoak ere, eta «prozesuaren hasieran onartu egin zituzten LH1en baliokideak edo handiagoak». Are gehiago, «deialdira atera ziren lanpostu horiek betetzen ari ziren langileek ere titulu handiago zuten eta ETBko administrazio laguntzaile postu guztiak titulazio handiagoko langileak betetzen ari dira», gaineratu zuen. LABek gogorarazi zuen LH1 titulua aspaldian desagertu zela eta baliokideren bat beharko lukeela.

Bere ustez, PNVk «kontrol zuzena» eduki nahi du berriz ere EITBn, «bere txiringoa mantendu nahian». Aldi berean, ELAren jarrera salatu zuen, «nahiago izan duelako enpresarekin ondo gelditu langileen eskubideak defendatu baino».

Kaltetuek salatu zuten gutunak jaso zituztela behin betiko plaza eskuratu zutela esanez, eta horrek sortu kalteaz mintzatu ziren, lanak utzi baitzituzten eta beste oposizioetara aurkezteko aukera baztertu zuten.

Bat-etortzeak direla-eta «susmo txarra»
M.I.

BILBO

EITBn gertatutakoak «zentzugabekeria» ematen du, LABen ustez, baina «hainbat bat-etortze aurkituta susmo txarra hartu diola» adierazi du sindikatuak.

EITBrentzat lan egiten zuen azpikontrata batetik inolako arrazoirik gabe kaleratu zuten Joseba Garzia, eta kaleratzea «bidegabekoa» izan zela onartu zutenean hasi zen auzia. Garziak hiru lanpostu deialdi gainditu eta horietako bat, administrazio laguntzailearena, eskuratu zuen.

LAB sindikatuak salatu du inpugnazioa jarri zuena «azpikontrata horren arduradun baten lagun mina» dela, eta ez duela lanpostua berak eskuratzeko egin, 15. postuan gelditu zelako, eta, gainera, Eusko Jaurlaritzan lana lortu duelako.

LABen ondorioa honakoa da: EITBn «langile bat kaltetzearren sekulako aldrebeskeria eta bidegabekeria egin dute». Eta sindikatuak gaineratu du «lan poltsan lehentasuna duen beste bi postuetan lan egiteko ere bidegabekeria gehiago izan dituela, eta guztiek jazarpen kutsua dutela» .