EAJri gutun irekia, EITBn izan zituen «praktika eredugarriak» berriro salatuz

Ortuzarren agerraldia kargua utzi aurretik. Eserita 1 B.Zupiria, 2 M.Agirre, 4 J.DiegoAsteartean, EITB taldeko LABeko kideok prentsaurrekoa eman genuen, komunikabide publikoaren kudeaketan EAJk egin zuen «praktika eredugarri» larri bat salatzeko, kasu bakar horretara mugatuz bestalde. Ez dugu arazo osoa berriro errepikatuko Interneten erraz aurki daitekeelako, baina funtsean: EAJ gobernuan zegoenean EITBren diruarekin VILAU MEDIA S.L. enpresa pribatua sortu izana azaltzen genuen, eta bertan diru publikoen erabilera okerra (erdaraz “malversación de fondos públicos") eman zela salatu genuen, ustez Andoni Ortuzarrek izendatutako kideen aldetik. Legez EITBk ezin zuen zorpetzetan sartu, eta VILAUk eskatu zuen 700.000€ko kreditu baten abal osoa sinatu zuen EITBk, eta exekutatzerakoan tamaina horren zuloa estali behar izan zen diru guztion diruarekin.

{C}

Etiketa: 

EAJren «EITBko praktika eredugarriak» herriaren dirua erabiltzeko

LABeko kideen agerraldia, EAJren EITBko praktika eredugarriak salatzekoAndoni Ortuzaren taldeak EITBren diru publikoa erabili zuen VILAU enpresa pribatua sortu eta kudeatzeko. Kontrol publiko urria galtzera zihoanean konfidantzako lagunen esku utzi, eta 700.000€tan zorpetu zuen legez kontrako jardunean. EAJ, ohiko pribatizazio praktika haren bitartez kontrol publikoa sahiestu, irabaziak poltsikoratu eta galerak sozializatzen trebea zen, eta horri «praktika eredugarri» deitzen diola salatu du LABek, bere garaian entrepresa korapiloa ere salatu zuen bezala.

Etiketa: 

DEIA: EITB abre un concurso público de 9 millones que adjudicará antes de que cambie el gobierno

La dirección licitó la contratación de espacios multimedia el mismo día que arrancó la campaña

eitb ha sacado a concurso la contratación de comercialización multimedia de espacios publicitarios y venta de contenidos merchandising. todo sería normal si la fecha no coincidiera con el 5 de octubre, día del inicio de la campaña electoral, el plazo fuera hasta el 15 de noviembre y su adjudicación en quince días a partir de esta fecha, según se ha venido haciendo hasta ahora. por el momento, este servicio está en manos de expressive, la empresa que lo ha llevado desde su creación. según distintas fuentes, el contrato de eitb con expressive puede tener su fecha de caducidad el 31 de diciembre de 2012, lo que aún daría margen para convocar la futura contratación una vez celebradas las elecciones, administrar una prórroga y dejar la decisión en manos de los próximos gestores del ente.

BERRIA: ETB ezingo da aurkeztu Nafarroako lehiaketara

Juan Luis Sanchez de Muniain Nafarroako Gobernuko bozeramaileak, Bilduko Aitziber Sarasolaren galdera bati erantzunez, adierazi du ETB ezingo dela aurkeztu Nafarroako LTDko lizentzia lehiaketara. Canal4 eta Popular TV kateek emititzeari utzi ostean, bi lizentzia libre gelditu dira. «Baina telebista publikoak ez dira sartzen lizentzien sisteman, beste araudi legal bat dutelako», azaldu du UPNko kideak. Bilduko ordezkariak ETB digitalean ezin ikustea kritikatu du: «Gobernu foralak ez du inolako borondaterik Eusko Jaurlaritzarekin 2009an sinatu zuen akordioa betetzeko».

NOTICIAS DE NAVARRA: Sánchez de Muniáin: "ETB no puede presentarse a los concursos para la adjudicación de licencias de TDT"

Informa que "en breve" se renovarán parcialmente los miembros del Consejo Navarro de Cultura

El consejero de Cultura, Turismo y Relaciones Institucionales del Gobierno de Navarra, Juan Luis Sánchez de Muniáin, ha explicado que las televisiones públicas "no operan bajo el sistema de licencias" dado que tienen "otra regulación legal". Por ello, ha dicho, ETB no puede presentarse a los concursos para la adjudicación de licencias de TDT convocados por el Ejecutivo.

GARA: La guerra de las audiencias oculta el papel a jugar por EiTB

Tras 30 años de la creación del ente público, PNV, EH Bildu y PSE -Iñaki Oyarzábal, del PP, excusó su presencia- debatieron ayer en el marco del II Congreso de Comunicación Audiovisual y Publicidad de la UPV-EHU sobre el futuro de EiTB. Coincidieron en la necesidad de modificar los criterios para la elección de su director y del periodo de su mandato, pero los antiguos socios de gobierno se enredaron en su gestión y las audiencias alcanzadas y no en el papel a jugar por esa gran empresa pública multimedia vasca en la articulación de país, sobre todo en el ámbito cultural y lingüístico.

BERRIA: «EITB diglosia egoeraren birsortzaile bilakatu da»

 


 

Jendetza bildu zen atzo ikus-entzunezko nazioarteko batzarrean, Bizkaia aretoan. / LUIS JAUREGIALTZO / ARGAZKI PRESSEuskal Herriko eta Kataluniako telebista publikoaren eginkizuna aztertu dute Bilbon, nazioarteko kongresuan

Krisia eta politikak. Irrati -telebista publikoa ikusmiran, Ikus-entzunezko Komunikazio eta Publizitate Saileko II. Nazioarteko Kongresua egiten ari dira EHUk Bilbon duen Bizkaia aretoan; atzo hasi, eta gaur amaituko da.

Telebista publikoa eta hizkuntza eta kultur eremuak mahai inguruan parte hartu zuten Pompeu i Fabra Unibertsitateko Josep Gifreu Kazetaritzako katedradunak eta EHUko Ikus-entzunezko Komunikazio eta Publizitate Saileko Josu Amezaga irakasleak.

EITBko langileek erredakzio estatutua onartu dute.

EITBko langileek erredakzio estatutua onartu dute. Orain administrazio kontseiluak onartu beharko du.

EITB sortu zenetik ez da halako tresnarik egotea lortu, eta 2000 urtean ETB eta EIko langile batzordeek zuzendaritzarekin horren beharra adostu zuten. Kostatzen ari da, ezta?

Parte hartzea: %62.2
Bai: %78.9
Ez: %14.2
Txuri: %6.4
Abs: 1

PRECO - murrizketak

Asteazkenean murrizketen kontrako greba orokorra eginda, murrizketen inguruko beste informazio bat banatzera gatoz, izan ere atzo PRECOn egon baikinen epaitegietarako bidean eman beharreko urrats bat betetzen.

Hau da, Madril edota Gasteiztik inposatzen dituzten murrizketen estrategian ETBko zuzendaritzak ere bere lana egiten baitu, eta epaitegietan ondo defendatu ere. Borroka tekniko-juridiko horretan ere egongo gara orduan.

Hauek dira atzo landutako gaiak, eta langileon ordezkarion eta zuzendaritzaren artean akordiorik egon ez zenez, epaitegien bidean dago salaketa:

Zorionak eta segi borrokan!

Greba Orokorraren ajea oraindik pasatu gabe dagoenean, ZORIONAK handi bat EITB taldeko (ia) langile guztioi.
Behean ikusten duzuenez, gehiegizko gutxieneko zerbitzuetan aritutako langileez gain, ez da ia inor sartu lanera.
Langileok tamainako erantzuna eman dugu beraz oraingoan ere, eta ematen jarraitu beharko dugu.
Baina behin eta berriz errepikatu izan dugun bezala, ezinbesteko erantzunaz gain borroka alternatiba baten alde ere egiten jarraitu beharra dago.

Euskal Herriak hitza eta erabakia!

GREBA OROKORRA: EITBko datuak

  • ETB Bilbo: Gutxieneko zerbitzuak kenduta, %5 lanean
  • EITBNET: 16 langiletik 2 gutxienekotan, 3 lanean
  • ETB Miramon: %2a lanean. «Goenkale» eta «Ni más ni menos» grabatu gabe gelditu(ko) dira
  • Euskadi Irratia, Gasteiz Irratia, Gaztea: Gutxieneko zerbitzuak kenduta, %100 greba

I26 GREBA OROKORRA: Grebarako arrazoiak (aurkezpena)

Erasoei aurre egiteko bosgarren greba orokor bat ez da nahikoa, baina bai ezinbestekoa.

Tamainako erantzuna eman behar du Euskal Herriak, eta alternatiba propioa eraiki.

Pasa den astean azken urteotako murrizketen laburbildumaren aurkezpen bat banatu genuen. Hona hemen txertaturik irailaren 26an berriro lana utzi eta kalera ateratzeko hainbat arrazoi

ZUZEU.COM: EH Bilduk ez du programan ETB2 eta Radio Euskadi kentzea proposatu

euskera bildu

Batzuetan notizia bilakatzen da gezur bat gezurtatzea. Atzoko kasua da hau. Izan ere, Deiak orain dela aste batzuk jaso zuenaren kontrara, EH Bilduren programak ez du ETB2 eta Radio Euskadiren desagertzea proposatu. Baina, begi bistakoa da oihartzun zabala izan duela baieztapen horrek, baita erdaldunen artean ere.

Laura Mintegiri Euskadi Pregunta saioan egindako galdera batek Deia egunkarian jasotako informazio polemikoa (“EH Bildu propone el conocimiento obligatorio del euskera y el cierre de ETB-2 y Radio Euskadi”) izan zuen iturri. Horrela egin zion galdera Mari Carmen Gomez 43 urteko gasteiztarrak:

I26 GREBA OROKORRA: Murrizketen laburbilduma (aurkezpena)

Madril, Gasteiz, Iruñea: 2010-2012
Hartutako murrizketa neurrien bilduma bat da hau. Jakina ez daude guztiak, baina bai larrienak edo orokorrenak izan daitezkeenak.
Azken hilabeteetan hartutako neurriek zerrenda gero eta luzeago eta larriago baten amaiera badirudite ere, murrizketa gehiago prestatzen ari da kapitala.
Sakonago aztertzeko, LABen webgunean txosten tekniko zabalagoak aurki ditzakezu.

DEIA: El libro de estilo de EITB vuelve a quedar pendiente de una nueva revisión

LA DIRECCIÓN PRESENTÓ UN TEXTO DEFINITIVO QUE NO HA GUSTADO A LOS MIEMBROS DEL CONSEJO DE ADMINISTRACIÓN

El libro de estilo para EITB que se ha presentado en el Consejo de Administración ha vuelto a quedar sobre la mesa pendiente de una nueva revisión. Según señalaron a DEIA distintas fuentes, consejeros del PP y PSE protestaron por el primer punto de la segunda parte del texto. En concreto, se refiere al apartado que se especifica como: Terrorismo, conflictos armados y guerras. En su primer párrafo, en la página 26 del libro de estilo, se dice textualmente: "El terrorismo, las guerras y los conflictos armados son fenómenos complejos cuyo análisis y comprensión requiere de información profunda y rigurosa. EITB cumple su función de servicio público comprometido con los valores democráticos, garantizando un tratamiento informativo basado en el equilibrio entre la libertad de expresión e información, y la deslegitimación de la violencia, con una posición editorial activa a favor de los derechos humanos".

EITBren 30. urteurrenaren beste aurpegia salatu dugu


Bilboko egoitzan ospatu den EITBren sorreraren 30. urteurrena dela eta, dena ez da arrosa kolorekoa. Hainbat ordezkari eta langilek protesta egin dugu azken urteotan ematen ari diren murrizketak eta komunikabide publikoaren gainbehera salatzeko.

Hona hemen ETBko Langile Batzordeak prestatu duen idazkia, kontzentrazioan banatu dena:

 

 
EITBk 30 URTE
MURRIZKETA GEHIAGORIK EZ!
ZERBITZU PUBLIKOAK GARATU!

GARA: ETB quiere optar a las licencias de TDT que saca a concurso Nafarroa

Patxi Arratibel, director de Estrategia de EiTB, confirmó ayer a GARA que sus servicios jurídicos ya están estudiando presentarse al concurso para quedarse con las dos licencias de TDT que convocó ayer Nafarroa. La decisión formal del ente, probablemente, se hará pública en días.

p047_f01.jpg

Los dos canales vacíos de TDT en Nafarroa podrían llenarse muy pronto. El Gobierno navarro sacó ayer a concurso público sus licencias de emisión. GARA se puso en contacto ayer con una de las entidades que, presumiblemente, están más interesadas en hacerse con esos dos canales. Patxi Arratibel, director de estrategia de EITB, confirmó que puede ser una posibilidad de regularizar su emisión en Nafarroa y que por lo tanto «contemplan» pelear por ellas. Pese a ello, no han tenido tiempo suficiente para estudiar los condicionantes legales que ha dispuesto el Gobierno navarro y la respuesta aún no puede ser definitiva. No obstante, Arratibel confirma que sus servicios jurídicos ya están analizando los pliegos que ha puesto UPN.

DEIA: ETB reduce su inversión en productoras vascas un 20% y prima a las firmas externas

Empresas del sector denuncian que casas de fuera de la CAV se llevan de forma solapada los contratos
 
En sus primeras declaraciones como director general de EITB hace tres años, Alberto Surio hacía una advertencia: "El presupuesto de ETB en producción está repartido entre tres productoras". En sus palabras se dejaba ver una amenaza de futuro, lo que en cierta forma se ha cumplido a lo largo de su gestión. La inversión en producción de empresas vascas ha bajado considerablemente, en más de un 20% según las firmas del sector audiovisual, se ha destruido empleo -en más del 30%- y han entrado en escena productoras ajenas a Euskadi que se han visto muy beneficiadas en sus facturaciones.

HKEEk irregulartasunak antzeman ditu EITBko hainbat bururen kontratazioetan

HKEE-REN PRENTSA OHARRA, EUSKAL IRRATI TELEBISTA (EITB)
ZUZENBIDE PRIBATUKO ERAKUNDE PUBLIKOAREN ETA MENDEKO
DIREN SOZIETATEEN FISKALIZAZIO TXOSTENARI BURUZKOA, 2009.
 

Herri-Kontuen Euskal Epaitegiak Euskal Irrati Telebista (EITB) Zuzenbide Pribatuko Erakunde Publikoaren eta mendeko diren sozietateen fiskalizazio txostena mamitu du, 2009ko ekitaldiari buruzkoa. Txostena Osokoaren kideen gehiengoak onetsi du, nahiz kideetatik bik boto partikularra egin duten.

ETBko Langile Batzordearen oharra, albistegi batean zuzendaritzarik egon ez zelako

 

     Atzo, uztailak 4 arazo tekniko larri bat gertatu zen albistegietan eta eguerdiko teleberri ez zen normaltasunez egin ahal izan.
 
    Albistegi horren editore titularra oporretan dago eta ordezko editorea dago egun hauetan. Injenieriak arazoa konpontzeko lanean ibili ziren bitartean editoreak eta erredakzioak ez zuten albistegietako zuzendaritzaren inongo babesik jaso. Izan ere, denak oporretan daude edo erredakziotik kanpo behintzat. Bi zuzendari ordeak eta albistegietako zuzendaria bera.  Onartezina iruditzen zaigu zuzendaritza osoa aldi berean kapoan egotea, are okerrago editore titularra ere kanpoan dagoenean. Gogoratu nahi dugu gainera joan den udatik aurrera zuzendaritza hau erredakzioko langileen oporraldiari aurretik izan ez ditugun baldintzak eta mugak jartzen hasi dela. Beretzat hartu ez dituen baldintzak eta mugak. 

Poliziak Maialen Zuazo, ETBko langile ohia, atxilotu du berriro.

maialen-zuazo-elkarrizketa2Atzo bertan jaso zuen Auzitegi Nazionalak Guardia Zibilari eta Espainiako Poliziari bilatzeko eta atxilotzeko bidalitako aginduaren jakinarazpena, eguerdian Brankari jakinarazi dionez. Lagun batekin hondartzara zihoala gelditu du Poliziak. Apirilean Auzitegi Nazionalak jarritako 7 urteko zigorra berretsi zuen Gorenak. Santutxun elkarretaratzea deitu dute biharko, 20:00etan Karmelo plazan.

EITBk 30 urte. Badu aldatzeko garaia!

Gaur EITBko Administrazio Kontseilua Gasteizko parlamentura etortzekotan da zertara eta Komunikabide publikoaren 30. urteurrena ospatzera. Aurrean, hainbat LABeko delegatuk oharraren izenburuan agertzen den leloa duen pankartarekin egin dugu kontzentrazioa, ez dagoela ezer ospatzerik aldarrikatzeko. Hemen duzue egiten dugun gogoeta.

OSKAR GOÑI eta JON GARMENDIA: «Aberriaren mugak EITBrenak»

OSKAR GOÑI ETA JON GARMENDIA, «TXURIA» I ERRUGBIZALE EUSKALDUNAK

Hainbatek Barakaldotik hurbilago sentitzen ditu Albacete eta Huelva Miarritze baino. To, eguneroko kirol errealitatearen errelatoa
Lehenik eta behin, egungo Euskal Herrian EITB-ren eragina goraipatu behar dugu. Ikus-entzule kopuruaz, hedapenaz eta bertze, euskaraz eta euskararen alde eragilerik indartsuenetako bat dela erratera ausartuko gara. Honek berak bulkatzen gaitu kritikotasunerat. Alegia, baliabide gehiago duenari eskatu behar baitzaio gehien.

EITBren albistegien azterketa: Loturak konponduta

Barkamenak eskatzen ditugu ezkerreko menuan agertzen diren loturak azken aldian funtzionatu gabe egon direlako, eta kasualitatez konturatu gara. Berriro martxan daude, eta edozein arazoren berri ematea eskertzen dugu.

Hitzaldiak EITBn: Betetzen al du EITB komunikazio taldeak bere zeregin informatiboa zerbitzu publiko moduan?

    LAB sindikatuaren IPAR-HEGOA Fundazioak eta BAIETZ Fundazioak azterketa lan bat eskatu zioten Aztiker soziologia kabineteari 2010ean. Lana hiru txostenetan banatu zen: Lurraldetasunaren trataera, generoarena, eta sozioekonomiarena. Bakoitzatik hainbat ondorio atera zituen LAB sindikatuak. Horiek azaltzeko, konpartitzeko, eta eztabaidatzeko bi hitzaldi antolatu ditu EITBko LABek datozen ekainaren 4an eta 8an EITBn.
    LABek gonbidapena luzatzen dizu bi hitzordu horietarako. Edorta Arana, EHUko irakasleak, eta Arkaitz Mtz. De Albeniz, Aztikerreko soziologoak hartuko dute parte eta zalantza metodologiko eta kazetaritzakoak argitzen saiatuko dira. Zure iritzia ere garrantzitsua izango da.

Ekainaren 4a astelehenean, 15:30etan Bilboko Iurreta gelan
Ekainaren 8a ostiralean, 15:30etan Miramongo Mikel Laboa gelan

Orriak

Subscribe to EITB MEDIA RSS