ARGIA: "Eta orain gaztelaniaz, mesedez"

Josu Amezagak bildutako datuen arabera, ETB2k ikusleen bi heren euskarazko ikusle potentzialen saskitik jasotzen ditu, eta ez erdaldun elebakarren multzotik.“Euskal Irrati Telebistak ez du inor derrigortzen nahi ez duen hizkuntzan hitz egitera, euskarazko hitzak lortzearren” (Irrati eta telebistarako eskuliburua. EiTB, 2012). Zer gertatzen da, baina, adierazpenak euskaraz egiten direnean? Kazetaria derrigortuta ote dago gaztelaniaz ere jasotzera adierazpenok? Euskal Telebistak gaztelaniazko katea sortzeko erabakia hartu zuenetik horixe izan da jokamoldea, inon jasota ez badator ere.

J. Egia: ETBren azalkeriaz

Banioen joan den astean, Euskararen Nazioarteko Egunaren atarian, euskara eta emakumea berdin-berdin tratatzen direla estamentu gorenetan, gutxitu eta gutxiesteko orduan. Ez zela lehen aldia parekotasun hori aipatzen nuela eta ez zela azkenekoa izango. Bada, esan eta egin, ezin baitiot eutsi aintzatespenez mozorroturiko trataera hori den adar-jotzea salatzeari.

Gasteiz Irratian Hauteskunde Mahaiaren osaketa eta 2010ko murrizketa

Kaixo lankide:

Dakizunez, pasa den astelehenean Gasteiz Irratiko hauteskunde mahaia osatu zen.

Oraingo honetan ELAk 2 enpresetarako Eusko Irratia(Gasteiz) eta Radio Vitoria(EAJ-62) hauteskunde bateratuak egitea eskatu du, zerrenda bakarra osatuz.

Bi enpresa ezberdin izan arren, LABek ez du inolako oztoporik jarriko eskaera horri, oinarrizko bi arrazoiengatik:

Etiketa: 

Hauteskunde mahaiak LABen hautagai bat atzera bota behar izan du ETB-Bilbon

Hauteskunde Sindikaletako ETB-Bilboko mahaiak LABen hautagaia Unax Blanco atzera bota du osaketa egunean kontratatuta ez egoteagatik, ELAren ohartarazpena jaso ondoren. Horren aurrean LABek honako honen berri eman nahi die langileei:

Etiketa: 

GARA: Uriarte quiere que EITB evite la expresión «preso político», que cree «polémica»

La consejera de Educación del Gobierno de Lakua, Cristina Uriarte, afirmó ayer que los profesionales de EITB «evitan términos discutibles o polémicos» como la expresión «presos políticos» para referirse a los prisioneros vascos.

En respuesta a una interpelación del parlamentario de UPyD, Gorka Maneiro, Uriarte explicó que el Ejecutivo de Urkullu y EITB tienen «el mismo criterio» con relación a la expresión «preso político», que debe hacer referencia, dijo, a quien esté en la cárcel por sus ideas y no a quien haya «cometido acciones violentas que sean una violación de los derechos humanos». Y agregó que «queremos evitar esta expresión en la medida de lo posible». «El uso del lenguaje refleja la línea editorial de EITB, que está comprometida con los valores de la democracia, la paz y la convivencia», dijo.

Hauteskunde Sindikalen datak

Gasteiz Irratiko hauteskunde sindikalak abenduaren 11n izango dira.

Euskal Telebistakoak eta Euskadi Irratikoak urtarrilaren 15ean.

Etiketa: 

Hauteskunde Sindikalak: Euskal Telebistarako araudia

    Euskal Telebistako Bilbo eta Miramongo lantokietan 2015eko urtarrilaren 15ean egingo diren hauteskunde sindikalak direla eta, behean sinatzen dugun sindikatuok hauxe adosten dugu:

Etiketa: 

GAUR8: ETB-n, «Napartheid»

ETB ezin da Nafarroan digitalean ikusi. Gainontzeko tokietan bukatutzat eman den sistema analogikoa erabili behar da horretarako. UPNk aitzakia ugari erabili izan ditu telebista euskaraz ikusten ez uzteko, baina Nafarroan euskal hizkuntzaren normalizazioa oztopatzeko duen interes politikoak azaltzen du argi eta garbi egoera.

EITBko LABek erredakzioen antolaketaren aldaketa ezinbestekotzat jotzen du erabilera partidista ekiditeko

Atzo Gasteizko parlamentuan PSEk egindako dimisio eskaera eztabaidatu zen osoko bilkuran. Maite Iturbe Zuzendari Nagusiaren kargua hartzeko babesa eman zuen alderdiaren argudioa dimisio eskaera egiteko ildo editoriala izan zen, eta PP eta UPyDren babesa jaso zuen. EAJk kontra egin zion proposamenari, eta EHBILDU abstenitu egin zen.

EITBko LABek entearen sorreratik bertatik behin eta berriz salatu izan du komunikabide publikoaren erabilera partidista, Jaurlaritzan dagoen alderdiaren mesedetan beti, izan ere horixe izan baita EAJk zein PSEk EITBri eman dioten erabileretako bat.

GARA: El Gobierno foral volverá a comprar unos locales que cedió para EiTB

La Diputación vizcaina comprará unos locales que en 2002 cedió gratuitamente al Ejecutivo de Lakua para ubicar la sede de EiTB en Bilbo al objeto de emplazar en ellos al Tribunal Económico Administrativo Foral (TEAF). Para ello, adquirirá alrededor de 800 metros cuadrados de superficie.

Etiketa: 

Eusko Irratiko LDParen inguruan epaitegietatik bi kontu

Eusko Irratiko Lanpostuen Deialdi Publikoaren harira epaitegietatik bi informazio iritsi berri zaizkigu.

Lehena, ESKk deialdiaren kontra jarri zuen helegitea ez duela onartu epaitegiak, beraz bertan behera gelditzen da.

Bigarrena bestalde, Madrilgo gobernuko ordezkaria den Carlos Urkijok deialdiaren kontrako Administrazioarekiko auzi-prozedura (Contencioso Administrativo) ireki berri duela EAEko Justizia Auzitegi Nagusian jakin genuen atzo.

Honen aurrean agertu nahi duten kaltetuek 9 egun dituzte (atzotik hasita) eskaera egiteko. Horretarako kaltetuei lehenbailehen sindikatuengana jotzea gomendatzen diegu. LABek dagoeneko sindikatu bezala bertaratzeko eskaera bideratzen ari da.

Etiketa: 

2010ean murriztutako soldatak EITBko langile guztioi itzultzeko beste bi urrats eman ditu LABek

    Pasa den astean Auzitegi Nagusiak ETBko 2010eko soldata murrizketaren harira iragarri zuen autoaren harira azalpen oharra atera zuen EITBko LABek. Bertan Eusko Jaurlaritzari eta EITBko Zuzendaritzari Auzitegi Konstituzionalaren erabakiaren zain egon gabe EITBko langile guztioi kendutakoa itzultzeko exijitzen geniela jasotzen genuen. Enplazamendua publikoki egiteaz gain, beste bi mugimendu egin dugu, Administrazio Kontseiluari eta Gasteizko Parlamentuari begirakoak hain zuzen.

INFO pdf: Aurrekontuak - 2010eko murrizketak Gorenean - Irratiko LPD eta euskara

Hona argitaratutako azken informazioak PDF formatoan. Gaiak:

  1. 2015 aurrekontuen proposamena
  2. 2010eko %5aren murrizketa
  3. Eusko Irratiko LPDaren euskara proba

LAB Eusko Irratiko eskaintza publikoan euskara probaren inguruan

LABeko ordezkariok harrituta gaude abian den Lan Eskaintza Publikoaren euskara gaitasuneko proban HABEren zuzenketak argitara atera dituen emaitzekin.

Horiek horrela LABek bilera eskatu dio HABEri, zuzenketa honetan zeintzu irizpide izan dituen ezagutu eta emaitzak berraztertu ditzan.

Eusko Irratian dugun ordezkaritzaz gain, LAB sindikatuko Euskara Idazkaritzako kideak ere izango dira batzar honetan.

Horraz gain, Eusko Irratiko LABek dagoeneko LEPko epaimahaia (tribunala) lehenbailehen batzeko eskatu du HABEri argibideak eskatzeko.

Etiketa: 

BERRIA babesteko sinadura bilketa

Frogako irudiaHonezkero Eusko Jaurlaritzak BERRIA egunkariari egin dion diru-laguntza murrizketaren berri izango duzue. Hori dela eta, sinadura bilketari ekin diote BERRIAtik bertatik, eta dagoeneko 8.000 bildu dituzte. EITBko LABetik zeure sinadura ere botatzera animatu nahi zaitugu. Izan ere, EITBrentzat aurrekontu zein bestelako murrizketarik onartzen ez dugun bezala, euskarazko komunikabideei ere murrizketarik egiteko arrazoirik ez dago, kontrakoa baizik, krisialdi garaian baita hain zuzen laguntza gehien behar den unea. Dirua egon badago, baina gaizki bilduta, kontrolatuta eta banatuta.

Hemen behean informazio zabalagorako loturak. Egin klik eta sinatu!

Auzitegi Gorenak 2010eko ETBri %5aren murrizketaren auzian langileoi arrazoia ematen digu

(Bertsio berria. Aurrekoak 2012aren erreferentzia errepikatzen zen, 2010ekoa baino, sentitzen dugu)

Auzitegi Gorenak 2010ean ETBri egindako %5aren murrizketen auzian langileoi arrazoia ematen digu, eta azken erabakia Auzitegi Konstituzionalaren esku utzi du
 

Aurrekariak

Gogora dezagun 2010eko ekainean Zapateroren gobernuak Estatuko administrazio publiko guztietarako %5eko soldata murrizketaz gain erretiro planetarako (gurean Itzarri) ekarpenak erdira jaisteko dekretua onartu zuela, eta dekretu hura erkidego autonomikoetan egokitu behar zela. Guri dagokigunean, Patxi Lopezen gobernu autonomikoak dekretu hura aurrerago eraman zuen, eta bere eragina EAEko sektore publiko osora zabaldu zuen. Argitzearren, EITBko sozietateak merkantilak diren heinean (S.A.) ez dira “administrazio publiko” bezala jotzen, bai ordea “sektore publiko” delakoaren parte, administrazio publikoekin eta bestelako entitateekin batera. Hau da, Madrilgo gobernuak espresuki sozietate publikoak dekretutik kanpo utzi zituen, eta Lakuakoak egokitzerakoan barne hartu zituen.

LABek EITBko aurrekontuen proposamenari ezetz esan dio

       EITBko Administrazio Kontseiluak atzo atzera bota zituen zuzendaritzak aurkeztutako aurrekontuak. Soilik Zuzendari Nagusiak berak eta EAJ, Euskaltzaindiak eta Eusko Ikaskuntzako ordezkariek (9) eman zieten baiezkoa; EHBILDU, PSE eta Kontsumitzaileen elkarteko (6) ordezkariak abstenitu egin ziren; eta LABekoak eta PPkoak (2) ezezkoa eman zuten. Aurrekontuak onartuak izateko kideen bi herenek eman behar diete baiezkoa, eta ondorioz ezezkoarekin joango dira parlamentura, non iaz bezala seguruena da EAJk bide-laguna aurkituko duen testua aurrera eramateko, atzoko Urkullu-Mendia bileratik antzematen denaren arabera. Hauek dira LABen arrazoiak aurrekontuak atzera botatzeko:

LAB: «Gure besarkadarik beroena auzipetuei eta Egunkariaren proiektuan parte izan ziren guztiei»

Bukatu da Egunkaria auzia. Gipuzkoako Lurralde auzitegiak berretsi egin du Egunkariako auziaren artxiboa eta erabaki honen aurrean LAB sindikatuak poza eta lasaitasuna adierazi nahi du, hartu zitekeen erabaki zuzen bakarra hartu delako, eta 11 urteko amesgaiztoaren amaiera dakarrelako.

Udalerri euskaldunetako errealitate soziolinguistikoa errespetatu eta zaintzeko eskatu dio UEMAk EITBri

euskarazgaraokrAzken aldian, UEMAko hainbat udalerritako ordezkari politiko eta herritarrak agertu dira hedabideetan, eta askotan, gaztelaniaz. Horrela, udalerri euskaldunen eta UEMAren irudia lausotu egiten da. Irudi horrek ez du gune horietako errealitate soziolinguistikoa erakusten. Eta horrek, kezka eragin du UEMAren baitan.

BERRIA: Oposizio osoak gogor jo du EITBren ildoaren aurka

Maite Iturbe EITBko zuzendari nagusia, Eusko Legebiltzarrean, artxiko irudi batean.PSE-EE, PP eta UPDren iritziz, EITB «abertzaleen esanetara» dago.
EH Bilduk salatu du albistegiak «Jaurlaritzaren No-do saioak» direla
 
Maite Iturbe zuzendari nagusiak EITB «Euskal Herriko agora» dela esan zuen atzo Eusko Legebiltzarreko kontrol batzordean: «Euskal gizartearekin elkar hartua du bidea EITBk». Baina, PPk eskatutako agerraldian, talde politiko guztiek kritikatu egin zuten EITBren ildo informatiboa, EAJk izan ezik. PPko Nerea Llanosek galdera egin zuen albistegien edukiez eta eztabaida politikoko programak diseinatzeko interes orokorreko irizpideez. «EITBren gaiak EAJren eta EH Bilduren agendara murrizten dira: erabakitze eskubidea eta presoak. Baina beste errealitate bat ez da ageri, adibidez, Epsilonen ikerketa», azaldu zuen PPko ordezkariak. Llanosen iritziz, EITB «doktrinatzeko tresna» bilakatzen ari da.

ETBko langile batzordea "Egunon Euskadi" programa ETB2ra aldatzearen aurka dago

Euskal Telebistako langile batzordeak jarrera aho batez hartu du. Izan ere halako programa ETB1en emititzea euskarazko katearen aldeko ahalegina izan bazen ere ETBko zuzendaritzaren erabakiak kalte handia dakar, euskara bultzatzearen aurkako norabidean hain zuzen ere. Batetik euskarazko katea ahultzea suposatzen du, eta bestetik erdarazkoaren aldeko inbertsioak handitzea, non eta euskarazko ikus-entzunezkoen eskaintza oso eskasa den herrian, zer esanik ez erdarazko eskaintza handia kontutan hartzen badugu.

Hori dela eta, zuzendaritzari zera exijitzen diogu, euskararen aldeko benetako apustua egin dezala hasteko "Egunon Euskadi" ETB1en jarraitzen utziz.

Edorta Arana: Lau t’erdikoa

Programa bat kendu eta bestea jarri. Eguneroko kontua gaur egungo telebistagintzan. Bereziki audientzia lehian sartuta dauden kanal pribatuetan. Ez hainbeste publikoetan. Ala bai?

ETB enpresa publikoak pribatizazioen aldeko zuzendaria?

    Nora eraman nahi dute ETB telebista publikoko arduradunek? ETBk bi ardatz nagusi ditu bere zereginean, euskal jendarteari informazioa eskaintzea alde batetik, eta programen arloa bestetik.  Bigarren honetan, ETBk betidanik ekoiztetxe pribatuak azpikontratatu izan ditu programazioaren zati handi bat betetzeko. Langileen ordezkariek sarritan salatu izan dugu gardentasun eza, kasu askotan enpresa horiek langileei ezartzen dizkieten lan baldintza onartezinak eta, enpresa horiek alderdi politiko jakin batzuekin dituzten loturak.

Mikel Basabe: «Ya iba siendo año»

HAY quien piensa que es una mierda, pero se equivoca. Hemos tenido que esperar hasta 2014 para que los periodistas que obtengan un puesto fijo en EiTB -en cualquiera de sus empresas- sepan los dos idiomas oficiales de la Comunidad Autónoma Vasca. Antes de empezar con cualquier tipo de razonamiento, hay dos aspectos que debemos dejar muy claros: en este caso, lo importante, los importantes, no son los periodistas. Son las personas que son noticia. Esas personas son las que deciden en cuál de los dos idiomas oficiales de esta comunidad autónoma se quieren dirigir a los periodistas que, cumpliendo su trabajo, se dirigen a ellas como intermediarios entre quienes saben y quienes queremos saber. Y la segunda: los periodistas que los ciudadanos de esta comunidad autónoma queremos para nuestra radio y televisión públicas son periodistas bilingües.

Etiketa: 

EITBko langile batzorde guztiek ordezkari sindikal bati egindako mehatxuak gaitzesten dituzte

Hemen duzue EITB taldeko sindikatu guztiok (ELA, LAB, KLB, ESK, CCOO) adostu dugun testua, langile batzordeen moduan ere babestuta.

Etiketa: 

Orriak

Subscribe to LAB - EITB RSS