Hemen zaude

BERRIA: Nafarroara ETB «berehala» itzultzeko eskatu du legebiltzarrak

EAJk, EH Bilduk eta PSE-EEk erdibideko zuzenketa onartu dute. PPk aurka bozkatu du, eta esan du errua legea bete ez dutenena delaErreniega mendiko telebista antena. Handik jaso izan dute Iruñerrian ETBren seinalea.

Eusko Legebiltzarrak agindu zehatza egin die Eusko Jaurlaritzari, Nafarroako Gobernuari eta Espainiako Gobernuari: «Berehala berriz ekiteko ETBren emisioei Nafarroan, hasiera batean behin-behinean, Nafarroako Gobernuaren irrati frekuentzia espektroaren bitartez. Eta ahalik eta bizkorren ofizial egin daitezela emisioak, dagozkien lege babesarekin». EAJk, EH Bilduk eta PSE-EEk erdibideko zuzenketa onartu zuten atzo Gasteizen, Eusko Legebiltzarrean, EITBren Kontrolerako Batzordean. Hiru gobernuei exijitu diete konpontzeko eragindako «kalte larria» eta aintzat hartzeko audientziaren «interes orokorra».


Bestalde, onartutako testuan, maiatzaren 10ean Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak sinatutako protokoloari egin diote erreferentzia. EITBren zerbitzuak Nafarroan zabaltzeari dagokionez, ekintza zehatzen baldintzak argi zehazteko eskatu dute, finantzaketa eta antolaketa alorretan. Hain zuzen ere, bi gobernuen arteko akordioaren laugarren klausulak jasotzen duen bezala.

UPDk osoko zuzenketa bat aurkeztu zion hasieran soilik EAJren eta EH Bilduren mozioa zenari. Baina UPDko ordezkaria ez zen batzordera azaldu, eta automatikoki erretiratu zuten. PPk erdibideko zuzenketaren aurka bozkatu zuen, eta Carmelo Barrio legebiltzarkideak EITBri leporatu zion «pirata gisa» aritu izana. «Errua legea bete ez dutenena da», adierazi zuen Barriok.

EITBk maiatzaren 5ean utzi zion Nafarroan emititzeari, Espainiako Industria Ministerioaren agindua betez. Aurrez Nafarroako Gobernuak 2015ean —UPN agintean zela— salaketa egin zuen Madrilen, eta orduan hainbat datu ezkutatu zituen. Industria Ministerioak galdetu zuen Nafarroako Gobernuaren eta Eusko Jaurlaritzaren arteko hitzarmenik existitzen ote zen, eta UPNren gobernuak ezetz erantzun zion.

EH Bilduko legebiltzarkide Unai Urruzunok atzo adierazi zuen beharrezkoa dela «lehenbailehen» Nafarroan ETB ikustea. «UPN eta PPren jokabideak hiztunen eskubideak urratzen ditu, baita informazio eskubidea ere. Euskararen aurkako eraso integrala da». EAJko legebiltzarkide Luke Uribe-Etxebarriak esan zuen «anakronismo hutsa» dela Nafarroan ETB ez ikustea. «Nafarrek heldutasuna dute erabakitzeko zer kanal ikusi nahi duten», gaineratu zuen jeltzaleak. PSE-EEko Mikel Unzaluren ustez, «irregulartasunak» konpon zitezkeen emisioak eten gabe.

EITBren erreforma

Batzorde berean, EH Bilduk legez besteko proposamen bat aurkeztu zuen, zeinetan eskatzen zion EITBri albistegietan ildo editoriala erabakitzen duten karguak, gardentasunez, aukera berdintasunean eta irizpide objektibo eta profesionalen arabera betetzeko, eta ez orain arte bezala, «konfiantza pertsonalaren» arabera. Ez zen proposamena aurrera atera. Bai, ordea, EAJk eta PSE-EEk adostutako erdibideko zuzenketa. Jeltzaleek eta sozialistek onartutako testuaren arabera, legebiltzarrak berretsi egiten du EITBren erreforma «integralari» aurre egiteko beharra, «zerbitzu publikoaren eraginkortasun handiagoa lortzeko». Erreforma hori gauzatu bitartean, legebiltzarrak EITBko zuzendaritzari eskatzen dio kudeatzaileen izendapenetan «profesionaltasun» eta «independentzia» irizpideak erabiltzeko, eta albistegietako profesionalen izendapenetan irizpide horiei kasu egiteko, «gardentasuna» eta «aukeren berdintasuna» bermatuz.

EAJk eta PSE-EEk beste erdibideko zuzenketa bat onartu zuten legebiltzarrean, EITBko langileen soldata jaitsieraren eta itzuleraren ingurukoa, hain zuzen. Joan den astean EITBko administrazio kontseiluan bi alderdietako ordezkariek onartu zuten hitz berberak erabiliz, EITBko zuzendaritzari eskatu diote onartzeko eta betetzeko epaileen sententziak. Orain arteko sententzien arabera, ETBko langileei itzuliko diete 2010ean soldatatik murriztutako %5 hura. Eusko Irratiko eta EITBneteko kasuan, azken sententziak falta dira, eta EAJk eta PSE-EEk uste dute horien zain egon behar dela. EH Bilduk eskatu zuen ezberdintasunik ez egiteko, eta langile guztiei itzultzeko dirua.

BERRIA 2016.06.07

El Parlamento de Gasteiz pide reanudar «inmediatamente» la emisión de ETB en Nafarroa

El Parlamento de Gasteiz ha instado al Gobierno español y a los ejecutivos de Lakua e Iruñea a «subsanar el grave daño» causado con la suspensión de las emisiones de ETB en Nafarroa, por lo que reclama que se reanuden de forma «inmediata» las transmisiones del ente público en ese herrialde. La petición ha salido adelante con el apoyo del PNV, EH Bildu y PSE, y el voto en contra del PP.

La Comisión de Control de EiTB de la Cámara de Gasteiz ha aprobado una moción transada entre PNV, EH Bildu y PSE a una iniciativa que habían presentado de manera conjunta los jeltzales y la coalición soberanista.

El PSE había registrado una enmienda a la totalidad al texto original, pero finalmente los tres grupos se han puesto de acuerdo en el contenido y han sacado adelante una iniciativa en la que se reclama la reanudación inmediata de las emisiones de ETB en Nafarroa.

El PP ha votado en contra de la enmienda transaccional y UPyD no ha asistido a la comisión, con lo que su enmienda a la totalidad ha quedado retirada de manera automática.

EiTB cesó sus emisiones de televisión en Nafarroa el pasado 5 de mayo en cumplimiento de un requerimiento del Ministerio español de Industria consecuencia de la denuncia presentada por el Gobierno de UPN en 2015.

En el texto aprobado el Parlamento de Gasteiz insta a los gabinetes de Iñigo Urkullu y Uxue Barkos a «tomar en consideración el interés general de la audiencia» y recuperar dichas emisiones «en un principio de forma provisional, mediante el espectro de radiofrecuencia del Gobierno de Navarra, oficializándolo lo antes posible con el amparo legal de corresponda».

Se les pide, además, que en el desarrollo del protocolo de colaboración que ambos gobiernos firmaron el pasado 10 de mayo, se «determine con claridad» la financiación, organización y las «acciones concretas» de cada Gobierno para difundir ETB.

Durante el debate, Luke Uribe-Etxebarria (PNV) ha considerado un «anacronismo» que «en un mundo abierto, libre e interconectado, en el que la información y los modelos culturales circulan de un lado para otro» no se pueda ver ETB en Nafarroa.

Se trata sobre todo de «una cuestión de libertad» porque los navarros «tienen derecho a ver la programación de ETB si así lo quieren», ha dicho el representante jeltzale, que ha defendido la «madurez» la sociedad navarra para decidir qué programas seguir.

Unai Urruzuno (EH Bildu) ha calificado de «absurdo» el hecho de que en el herrialde se sintonicen cadenas «del otro extremo del mundo» pero no ETB, cuando además existe un idioma en común.

A su juicio, con «voluntad política y sentido común» podría resolverse hoy mismo un problema que «solo se entiende desde el rechazo de UPN y PP a todo lo que tenga que ver con el euskara y Euskal Herria».

Desde el PSE, Mikel Unzalu ha reconocido que las emisiones de ETB en Nafarroa eran «irregulares, aunque no diría que ilegales», pero ha considerado que «no causaban ningún perjuicio a terceros» y además en Nafarroa «hay interés por la cultura vasca y el euskera, que se comparten» por muchos ciudadanos.

Por ello, ha llamado al diálogo entre las administraciones para recuperar esas emisiones. Al mismo tiempo ha emplazado a «desvestir a EiTB de cualquier ropaje ideológico».

Por su parte Carmelo Barrio (PP) ha asegurado que no está en contra de que ETB se vea en Nafarroa siempre que se haga «con cobertura legal y sin que suponga un coste mayor para las arcas» de la CAV.

Ha acusado a la dirección de EiTB de actuar como un «okupa» del espacio radioeléctrico «a sabiendas desde el minuto uno» de que emitía «al margen de la ley» con la «connivencia del Gobierno navarro».

Barrio ha reprochado al PNV que esté «más preocupado» por la presencia de ETB en Nafarroa que «por que se esté dejando de ver en el País Vasco», donde se registran «los perores datos de audiencia de la historia».

NAIZ 2016/06/06