Hemen zaude

#HHSS

Hauteskunde Sindikalak:

2015 Euskal Telebista - Euskadi Irratia - Gasteiz Irratia

Hauteskunde sindikalak ETBn eta Euskadi Irratian: Emaitzen balorazioa

Atzo Euskal Telebistan eta Euskadi Irratian egindako hauteskunde sindikaletako emaitza orokorrean positibotzat jotzen du LABek

Irakurketa kuantitatiboa:

  • ETB Bilbo: 49 boto eta 3 ordezkari gehiago

  • ETB Miramon: 3 boto gutxiagorekin ordezkari bat galdu.

  • Euskadi Irratia: 2 boto eta ordezkari bat gutxiago

Irakurketa kualitatiboa:

  • ETB Bilbo: Lehen aldiz lehen indarra gara eta Langile Batzordearen gehiengoa du LABek. 49 boto gehiago jasotzeak egundoko gorakada suposatzen du.

  • ETB Miramon: Historikoki azken ordezkaria boto gutxi batzuen esku egonik, antzinatasunaren irizpideak bat jaistera eraman gaitu.

  • Euskadi Irratia: Boto fidelarekin jarraitzen dugula nabari da, eta kontratazioan ematen diren gorabeherak ez digu mesede egiten, eta aurrekoan egon ziren boto txuri ugariak ez dira gugana etorri.

Euskal Telebistako bi langile batzordeez gain, zentroarteko batzordean gehiengoa edukitzeak lasaitasun handia ematen du datozen erronkei behar bezala heltzeko.

Euskadi Irratian gauzak aldatzen ez badira ere, ETBn bezala, LABen ildoak nondik jarraitu behar duen argiago dago.

 

Etiketa: 

Urtarrilak 17 hauteskunde sindikalak Euskal Telebistan eta Euskadi Irratian

Lau urtero bezala Datorren ostegunean, urtarrilak 17, Euskal Telebistan eta Euskadi Irratian hauteskunde sindikalak ditugu.

ORDUTEGIAK:

Hona hemen PDFn:

  • Azken lau urteotan LABek egindako lanaren laburbilduma
  • Hauteskunde progamak, edota LABek hartzen dituen konpromisoak
  • Hautagai zerrendak

Ez ahaztu, urtarrilaren 17an bozkatu LAB!!!

 

Etiketa: 

HAUTESKUNDE SINDIKALAK 2018-2022: Gasteiz Irratia

Lau urtero bezala Hauteskunde Sindikalak EITBra iristen ari dira, eta abendu honetako 19an dagoeneko Gasteiz Irratian egingo dira. Hona hemen LABek EITBn azken lau urteotan egin duen lan eskergaren laburbilduma, eta hurrengo urteetarako Irratian hartzen dituen konpromisoak eta hauek aurrera eramateko aurkezten dituen hautagai taldea.

Ez ahaztu, abenduaren 19an Gasteiz Irratiko hauteskunde sindikaletan bozkatu LAB!!!

Etiketa: 

EITBNETeko hauteskunde sindikalak inpugnatuta, hiru zuzendarik hala eskatuta

Iñako Gurrutxagak, Irune Bañalesek eta Lontzo Sainzek eskatuta, enpresak EITBNETeko hauteskunde sindikalak inpuganatu ditu eta, ondorioz, datorren martxoaren 15ean ez da bozketarik izango.

Zergatik inpugnatu dituzte hauteskunde sindikalak?

Etiketa: 

LABek ordezkaritza handitzen jarraitzen du EITBn, EITBNETen bi ordezkari berri lortuta

Gaur otsailaren 11n EITBNETen hauteskunde sindikalak egin dira, EITBn Internet zerbitzuez arduratzen den lantokian. M4Fko kontratako lankideak sententziaz EITBNETeko langile bilakatu direnez plantilla handitu da eta ordezkari batetik hiru ordezkari sindikal izatera pasatu da EITBNET. Hauteskunde partzialak egin dira bi ordezkari berri aukeratzeko, eta biak LABekoak hautatu dira. Beraz EITBNETeko hiru ordezkariak LABekoak dira.

Parte hartzea %77koa izan da. Lehen hautagaiak bozken %85a jaso du, eta bigarrenak %71. Emaitza honek langileek ematen duten beste babes eta bultzada garrantzitsu bat suposatzen du LABeko sail sindikalak EITBn egiten duen lanarentzat.

Etiketa: 

Hauteskunde sindikalak EITBn: Emaitzak eta balorazioa

Hauteskunde sindikalak EITBn:

  • ETBn LABek Miramonen ordekaritza igo eta zentroarteko batzordean gehiengo osoa eskuratu du, lehen aldiz.

  • Euskadi Irratian babestuta eta indartuta ateratzen da LABen proiektua eta jokabide koherentea.

Atzo urtarrilaren 15ean hauteskunde sindikalak egin ziren Euskal Telebistan eta Euskadi Irratian (Radio Euskadin duela bi urte, eta Gasteiz Irratian abenduan izan ziren). Hauek dira bat bateko irakurketa lantoki bakoitzari dagokionean:

 

Etiketa: 

GAUR hauteskunde sindikalak Euskal Telebistan eta Euskadi Irratian

Ez ahaztu gero, e?

Hauek ordutegiak, ez utzi azken unerako...

 

ETB-BILBOko erroldako langileontzat:

  • Bilbon:
    10:00 - 20:00
  • Miramonen:
    10:00 - 18:00
  • Iruñean:
    11:30 - 12:30
  • Gasteizen:
    16:00 - 17:00

ETB-MIRAMONgo erroldako langileontzat:

  • Miramonen:
    10:00 - 20:00
  • Bilbon:
    10:00 - 18:00

EUSKADI IRRATIko langileontzat:

  • Miramonen:
    08:00 - 18:30
  • Iruñean:
    09:30 - 10:30
  • Gasteizen:
    11:30 - 13:00
  • Bilbon:
    14:00 - 15:00 eta 16:00 - 16:30

Bestetik ere, langile ebentualok kontutan eduki ohi bezala errolda eguneratuta dagoela, gaur kontratua indarrean duen jendearekin. Beraz azarotik argitaratutako erroldarekin aldea egon daiteke. Egiaztatu mesedez, eta zalantzarik baduzu jarri gurekin harremanetan.

Etiketa: 

Hauteskude Sindikalak: Osteguna 15eko bozketa ordutegiak

Zuzendaritzari biharko ordutegiak email batez langile guztiei gogoratzea eskatu diogu, eta ezezkoa jaso dugu. Jokabide oztopatzaile hori salatu nahi dugu, eta mezu hau zure lankideei errebotatzea eskatzen dizugu, ordutegiak (eta eragozpen berri honen berri) langile guztiei iristearren.

Etiketa: 

Datozen lau urteetarako LABen konpromisoak: ETB Bilbo - ETB Miramon - Euskadi Irratia

Datozen urteetarako LABen konpromisoak PDFn irakurtzeko egin klik irudietan.

ETB - Bilbo ETB - Miramon Euskadi Irratia
Etiketa: 

Euskal Telebistako zuzendaritza da orain LABen Miramongo hautagai ebentual bat inpugnatu duena

      Duela aste batzuk ETBren Bilboko hauteskunde sindikaletako Mahaiak LABen zerrendan laugarren postuan zegoen kidea inpugnatu zuen. Kontua da ELAk bilera eskatu zuela Mahaia eta Zuzendaritzarekin “balizko irregulartasun” baten berri emateko, eta ondorioz Mahaiak erabaki zorrotza hartu behar izan zuen. Jokabide hori salatzeko atera genuen oharrean argi azaltzen genuen gure jarrera, zergatik uste genuen langile ebentual horrek zerrendan egoteko eskubidea eduki behar zuen.

Etiketa: 

Hauteskunde sindikalak EITBn (lau urteko balantzea): LABek lan eskerga eta koherentziaz egin du

    Negoziazio kolektiboaren eskubidearen ukapena, murrizketak jestoreen sistema eta alderdikeria izan dira lau urteotako arazo nabarmenenak, eta LABek borroka molde eta aliantza ezberdinak sustatu ditu arazoei aurre egin eta proposamenak egiterakoan.

    Dagoeneko lau urte igaro dira EITBn azken hauteskunde sindikalak egin zirenetik (Radio Euskadi eta EITBNETekoak urte ezberdinetan izan ziren), eta hemen duzue LABek egiten duen balantzea. Indarraldi bakoitzean gai potoloren bat egon izan da esku-artean, eta azken lau urteak ere oso zurrunbilotsuak izan dira, faktore ugariei aurre egin behar izan diegularik: kolore ezberdinetako zuzendaritzak, lan erreformak, dekretazoak, murrizketak... eta 2010era arte ezagutzen genuen negoziazio kolektiboaren ereduaren desagerpena.

Etiketa: 

Gasteiz Irratian Hauteskunde Mahaiaren osaketa eta 2010ko murrizketa

Kaixo lankide:

Dakizunez, pasa den astelehenean Gasteiz Irratiko hauteskunde mahaia osatu zen.

Oraingo honetan ELAk 2 enpresetarako Eusko Irratia(Gasteiz) eta Radio Vitoria(EAJ-62) hauteskunde bateratuak egitea eskatu du, zerrenda bakarra osatuz.

Bi enpresa ezberdin izan arren, LABek ez du inolako oztoporik jarriko eskaera horri, oinarrizko bi arrazoiengatik:

Etiketa: 

Hauteskunde mahaiak LABen hautagai bat atzera bota behar izan du ETB-Bilbon

Hauteskunde Sindikaletako ETB-Bilboko mahaiak LABen hautagaia Unax Blanco atzera bota du osaketa egunean kontratatuta ez egoteagatik, ELAren ohartarazpena jaso ondoren. Horren aurrean LABek honako honen berri eman nahi die langileei:

Etiketa: 

Hauteskunde Sindikalen datak

Gasteiz Irratiko hauteskunde sindikalak abenduaren 11n izango dira.

Euskal Telebistakoak eta Euskadi Irratikoak urtarrilaren 15ean.

Etiketa: 

Hauteskunde Sindikalak: Euskal Telebistarako araudia

    Euskal Telebistako Bilbo eta Miramongo lantokietan 2015eko urtarrilaren 15ean egingo diren hauteskunde sindikalak direla eta, behean sinatzen dugun sindikatuok hauxe adosten dugu:

Etiketa: 
Subscribe to RSS - #HHSS