Hemen zaude

Hurrengo kontzentrazioak, lanuzteak eta epaiketak. % 5a itzuli!

Kontzentrazioak, lanuzteak eta epaiketak. % 5a itzuli!

Gure soldaten defentsan, DATOZEN HITZORDUAK

Kaixo guztioi,

Aurrekoan azpimarratu genuen bezala, borroka molde guztiak erabiltzea ezinbestekoa da lorpenik nahi badugu: borroka sindikala, juridikoa eta instituzionala.

  • Pasa den astelehenean Bilbon elkarretaratu ginen sindikatu guztiek deituta, Administrazio Kontseiluaren bilera zela eta. Bilera horren emaitzaren berri eman genuen atzo: ez diote interpelazio praktikorik egingo, ez Jaurlaritzari ezta Zuzendaritzari ere. Aurreko apirilaren 26ko Administrazio Kontseiluaren bilera zela eta, LAB mobilizatu zen.
  • Datorren astelehenean, ekainaren 6an, LABek kontzentrazioa deitzen du eguerdiko 13:00etan Gasteizko Parlamentuaren aurrean. Jaurlaritzari EITBko langile guztiei %5a itzultzeko EH BILDUk proposatutako Legez Besteko Proposamena eztabaidatuko da Batzordean. Bertan egongo gara kanpoan kontzentrazioan, eta ondoren barruan eztabaida jarraitzen.
  • Ekainaren 7an (12:00) eta 16an (11:00) epaiketak egingo dira Eusko Irratiaren eta EITBNETen kasuak aztertzeko, hurrenez hurren. Langile guztiok zaudete gonbidatuta epaitegian bertan egotera.
  • Ekainaren 10ean, ostiralean, lanuzteak eta kontzentrazioak Eusko Irratian, EITBNETen eta EITB entean:
    • Lanuzteak:
      • Eusko Irratia: 08:00-10:00 eta 18:00-20:00
      • EITBNET: 10:00-12:00 eta 18:00-20:00
      • EITB: 10:00-12:00
    • Kontzentrazioak (behin-behineko hitzorduak):
      • Bilbo:
        • 09:00etan sarreran, gero errotondora (Irratia)
        • 10:00etan errotondan, gero sarrerara (EITBNET, EITB)
        • 18:30 sarreran
      • Miramon:
        • 09:00etan
        • 19:00etan

Esan bezala, borroka zaila da hau, eta ziur gaude ez dela hemen amaituko. Beraz, LABek langile guztioi dei egiten dizue mobilizazio hauetan guztietan parte hartzeko.

 

Asteleheneko kontzentrazioaren irudi bat