Hemen zaude

TXOSTENA: Kontratazio iruzurrak eta prekaritatea ETBn

LABek kontratazio iruzurrak eta prekaritatea borrokatuz, oraingoz 41 langileren kontratazioa mugagabe bihurtzea lortu du Euskal Telebistan

Oraindik ere lan poltsak eta kontratazioak era zuzen eta gardenean egiteko bidea egin beharra dago, Zuzendaritzak langileen eskubideak eta legeak urratzen jarraitzen duelako.

Azkenengo urteetan, zerbitzu publiko gehienetan behin-behinekotasunean oinarritzen den eredu bat bultzatu du EAJk. Enplegua egonkortu beharrean zerbitzu publikoak merkantilizatzeko neurriak sustatu ditu, eta hortik Europatik etorritako sententziak. Gaur egun mantendu nahi duten kontratazio eredua iruzurrean oinarrituta dago. Zoritxarrez, instituzioetatik hain larria den gaien inguruan, enplegua eta zerbitzuen kalitatea, negoziatzeko borondatea erakutsi beharrean, bide juridikoak hartzera behartu gaituzte kasu askotan, adibide argia EITBkoa.
    
ETBko LAB egiten ari den lana ez da amaitu, eta dagoeneko salaketa gehiago prestatzen ari da, Zuzendaritzak ez duelako inolako asmorik agertu egoera zuzentzeko. Kontran, kontratazio politika horrekin jarraitzeko asmo garbia du, eta legea betetzen duela esatera mugatzen da. 41 sententzia, eta oraindik baieztapen hori mantentzeko lotsa du EITBk.

EITBko Zuzendaritzarentzat sindikatuak eta epaitegiak sobera daudela frogatzeko beste adibide larri bat pairatu ahal izan dugu EAEko Auzitegi Nagusian izandako azken epaiketan. Hau da, hemengo epaitegiak eta sindikatuak gainetik kentzeko estrategian, gatazka kolektiboak Madrilera desbideratzeko erabakia hartu du, non euskal sindikatuok betatuta dugun ekimen juridiko aktiboa. Eusko Jaurlaritza bat al dator lan harremanak Madrilera bidaltzeko erabaki honekin?

LABek salatzen du ETB bere sorreratik modu partidistan erabili duela EAJk, eta komunikabide publikoa berea balitz bezala jokatzen jarraitu nahi duela. Salatzekoa da ere, txostenean agertzen diren bidegabekeriak ikusita (langileei eragin dieten prekarietatea, jakinaren gainean egindako lan hitzarmen eta legeen urraketa, diru publikoz ordaindu behar izandako kalte ordainak eta epaiketa gastuak...) erantzulerik ez egotea. Administrazio eta enpresa publikoetan kontratazioetan halako bidegabekeriak egin eta zigorrik ez egotea.

2000. urtearen bueltan ETBko LABek dagoeneko kontratazioan ematen zen prekarietatearekin eta iluntasunarekin amaitzeko helburua estrategikotzat hartu zuen, eta azpikontratazioarekin eta langile egiturarekin batera, kontrataziorako lan poltsak eratzea ardatz gisa hartu zuen, bai negoziazio kolektiboan zein ekintza sindikalean ere. Erronka epe luzekoa eta zaila izango zela jakinda, argi zegoen hura zela bidea. Azken urteotan apustua emaitza onak ematen hasi dela garbi ikusten hasi gara.

Behin kontratazioaren gardentasuna lortzen hasita, datu argiagoekin lan egin ahal izan dugu, eta iruzurrak azaleratzen hasi dira. Honek, eta lan poltsa objektiboekin aritzeak, errazagoa egin du kaltetutako langileekin bat egitea. Kasuz kasu aztertu eta salaketa mota ezberdinak aurkezteari ekin genion. Txostenean agertzen den bezala, oraingoz 41 langileri «mugagabe ez finko» kontratua egin behar izan zaie epaitegiek hala aginduta:

  • 13 ustezko autonomo kontratu;
  • lan hitzarmenean agertzen ez den “artista” kontratuak 12 kasutan;
  • eta kontratuak gaizki egiteagatik beste 16 langileri.

Epaiketa hauek guztiak prestatzeko egindako lan eskergan datu mordo bat aztertu behar izan ditugu, eta hainbat kasutan langileek beraiek ezagutzen ez zituzten egoerak azaleratzeko aukera eduki dugu. Txostenean jasotzen da adibidez:

  • Korrespontsalietan autonomo kontratuak egin dira: autonomoetan altan eman gabe; Gizarte Segurantzan kotizatu gabe; BEZik ordaindu gabe.
  • Egunkako kontratu mordoak, horrek dakarren ezegonkortasunarekin: 17 urtetan adibidez hiru langilek 600, 1.000 eta 1.300na kontratu eduki dute.
  • Gizarte Segurantzari egindako iruzur bikoitza: erakundeari berari eta langileei 7 lan egunengatik bakarrik 5 kotizatu izan zaielako. Hemengo langileei pentsioetan egindako lapurreta ez da kasu honetan Madrilen errua.
  • 8 langileri ia milioi erdi euroko kalte-ordaina ordaindu zaie. Langile hauek lan poltsan daudenez kontratatzen jarraitzen du enpresak.
  • Diru kopuru horrez gain, kanpoko zerbitzu juridikoen gastua, ez dela txikia izango.

Kontratazioak zuzentzeko bidean, eta langile egitura zehazteko borroka honetan beste arazo garrantzitsu bat sortu du Zuzendaritzak, berriro ere ETBko sindikatuekin sinatutako akordioa urratuz. Hau da, Lan Hitzarmenean jasota daukagu heriotzagatik, erretiroagatik, edo bestelako arrazoirengatik joandako langile bakoitzagatik beste lanpostu bat sortzeko konpromisoa, bakanteak betetzea alegia. Oraingoz 66 diren bakante hauen arazo honekin (48 Bilbon eta 18 Miramonen) dagoeneko salaketa bana jarri dugu Bizkaiko eta Gipuzkoako Lan Ikuskaritzetan, bi lan zentroetako langile egiturak bermatzeari begira bide juridikoa ireki asmoz.

Akordioa ez betetzeko asmoa garbi adierazi du Zuzendaritzak. Langile egitura handitu egin behar dela garbi adierazten dituzte datuek eta epaiek, baina ETBren estrategia beste norabidean doa, egitura hustearena hain zuzen ere, bai Bilbon zein Miramonen ere.

Aipagarria ere beste aldetik gestoreen sistemaren kontra bete-betean emandako epaia, zeinaren bitartez ardura postuak ezin dira atzamarrez eta lan hitzarmenetik kanpo eman. LAB beti egon da sistema ilun honen kontra: gutxi batzuentzat sariak, gehienentzat prekaritatea, eta guztientzat irregulartasuna. Okerrena, gestore sistema honek langile egituran duen eragina eta lan harremanen desarautze orokorra. Ezinbestekoa da sistema hori bertan behera botatzea eta bere menpe dauden langile guztiak berriro ere langile guztion Lan Hitzarmenaren babespean jartzea.

LABek noski, ETBk behar duen langile egitura bermatzeko borrokan jarraituko du, eta egitura hau behar bezala bete dadin ere bai: gardentasunez eta objektibotasunez. Horretarako irregulartasunak eta prekaritatea pairatzen dutela ikusten duten langile guztiei gure gonbita eta laguntza eskaintzen diegu. Arazoari heldu zapaltzen jarraitzen ez uzteko, lan eta bizi baldintzei duintasuna emateko.

Bilbon, 2018ko maiatzaren 15an

[TXOSTENA EU - PDF]

[TXOSTENA ES - PDF]

EranskinaTamaina
[TXOSTENA EU - PDF]378.73 KB
[INFORME ES - PDF]377.56 KB

LAB ha conseguido, por ahora, convertir la contratación de 41 trabajadoras y trabajadores en indefinidos en ETB luchando contra el fraude en la contratación y la precariedad.

Aún queda camino por recorrer para conseguir que las bolsas de trabajo y las contrataciones se hagan de un modo correcto y transparente, ya que la Dirección continúa incumpliendo los derechos laborales y las leyes.

El PNV durante los últimos años ha mantenido en la mayoría de los servicios públicos un modelo basado en la temporalidad. En lugar de estabilizar el empleo ha promovido medidas dirigidas a la mercantilización de los servicios públicos, y de ahí han venido las sentencias de Europa. El modelo que pretenden mantener está basado en el fraude. Por desgracia, en un tema tan grave como el empleo y la calidad de los servicios, en lugar de mostrar una voluntad negociadora, en muchos casos nos han obligado a tomar vías jurídicas, y EITB es un claro ejemplo de ello.

La labor de LAB en ETB no ha concluido y ya está preparando más denuncias, puesto que la Dirección no tiene ninguna intención de reconducir la situación. Por contra, tiene una clara intención de continuar con esa política de contratación, y se limita a decir que cumple la ley. Tras 41 sentencias EITB aún tiene la vergüenza de mantener esa afirmación.

En el último juicio celebrado en el Tribunal Superior del País Vasco hemos podido sufrir otro grave ejemplo que demuestra que a la dirección de EITB le sobran los sindicatos y los juzgados. Es decir, en la estrategia de quitarse de encima a los juzgados y sindicatos, toma la decisión de llevar los conflictos colectivos a Madrid, donde los sindicatos vascos tenemos vetada la acción jurídica activa. ¿Está el Gobierno Vasco de acuerdo con esta decisión de llevar las relaciones laborales a Madrid?

LAB denuncia que el PNV ha venido utilizando a ETB de un modo partidista, y actuado como si el medio público fuera suyo. También denunciamos que, vistas las barbaridades que aparecen en el informe (la precariedad afectada al personal, los incumplimientos conscientes de convenio y de leyes, las indemnizaciones y gastos judiciales que ha tenido que pagar con dinero público...) no haya ninguna responsabilidad. Que en las administraciones y empresas públicas se cometan estas tropelías y no haya castigo.

En torno al 2000 LAB de ETB ya tomó como estratégico el objetivo de acabar con la precariedad y la opacidad de la contratación, y junto a la subcontratación y la plantilla estructural, tomó como eje de la acción sindical y la negociación colectiva la creación de bolsas de trabajo para la contratación. Sabiendo que el reto era de largo plazo y complicado, estaba claro que aquél era el camino. Los últimos años estamos viendo claro que la apuesta ha empezado a dar buenos resultados.

Una vez que ha comenzado a darse algo de transparencia en la contratación, hemos podido trabajar con datos más claros, y han comenzado a aflorar los fraudes. Esto, y el funcionar con bolsas de trabajo objetivas, ha facilitado el trabajo con el personal afectado. Analizamos cada caso y comenzamos a presentar diferentes tipos de denuncia. Tal y como aparece en el informe, por ahora se han tenido que hacer a 41 trabajadoras y trabajadores contratos «indefinidos no fijos»:

  • 13 contratos de falsos autónomos;
  • 12 casos de contratos de “artista” que no aparecen en el convenio;
  • y otros 16 por realizar mal los contratos

Durante la preparación de todos estos juicios hemos tenido que analizar una gran cantidad de datos, e incluso hemos tenido la ocasión de sacar a la luz situaciones que no conocían siquiera las personas afectadas. En el informe se recoge por ejemplo:

  • En las corresponsalías se han realizado contratos de autónomo: sin dar de alta en autónomos; sin cotizar a la Seguridad Social; sin pagar el IVA.
  • Un montón de contratos de día, con la inestabilidad que supone: en 17 años por ejemplo, tres personas han tenido 600, 1.000 y 1.300 contratos.
  • Doble fraude a la Seguridad Social: a la propia institución y a las y los trabajadores, porque por 7 días de trabajo cotizaban sólo 5. El robo en las pensiones a las y los trabajadores de aquí no se ha cometido precisamente desde Madrid.
  • A 8 personas se les ha abonado casi medio millón de euros en indemnizaciones. Al estar en la bolsa de trabajo, la empresa les sigue contratando.
  • Además de esa cantidad económica, el gasto en los servicios jurídicos externos, que no será pequeño.

En el camino de encauzar las contrataciones y en esta pelea por definir la plantilla estructural, la Dirección ha creado un nuevo problema importante, incumpliendo de nuevo el acuerdo suscrito por ETB con los sindicatos. Precisamente el punto que recoge el Convenio de compromiso de crear un puesto de trabajo por cada otro que haya desaparecido por fallecimiento, jubilación u otra causa, es decir la cobertura de vacantes. Con la cuestión de los por ahora 66 puestos vacantes (48 en Bilbo y 18 en Miramón) ya hemos interpuesto sendas denuncias en las Inspecciones de Bizkaia y Gipuzkoa, con el objetivo de iniciar la vía jurídica para garantizar las plantillas estructurales de los dos centros de trabajo.

La Dirección ya ha aclarado su intención de incumplir el acuerdo. Tanto los datos como las sentencias dejan bien clara la necesidad de aumentar la plantilla estructural, pero la estrategia de ETB va en otra dirección, precisamente la de vaciar la plantilla estructural, tanto en Bilbo como en Miramón.

Por otra parte, cabe destacar también la sentencia que afecta de lleno al sistema de gestores, mediante la cual no se pueden asignar a dedo y fuera de convenio los puestos de responsabilidad. LAB siempre se ha posicionado contra este sistema opaco: se premia a una minoría, se precariza a la mayoría, y supone irregularidad para todo el personal afectado. Lo peor, la incidencia de este sistema de gestores en la plantilla estructural y la desregularización general de las relaciones laborales. Es imprescindible acabar con ese sistema y revertir la situación de todo el personal afectado a la protección del Convenio Colectivo.

Por supuesto, LAB seguirá luchando por la plantilla estructural que necesita ETB, y también porque esta plantilla se cubra como debe ser: con transparencia y objetividad. Para ello lanzamos nuestra invitación y nuestra ayuda a las y los trabajadores que sientan que sufren irregularidades y precariedad. Que afronten el problema y no se dejen seguir explotando, para conseguir unas condiciones de trabajo y de vida dignas.

Bilbo, 15 de mayo de 2018