Hemen zaude

Maiatzak 6 ostirala, 11:30etan kontzentrazioa: «Euskal Telebista Euskal Herri osoan»

Espainiar gobernuak Euskal Telebistaren seinalea Nafarroan heda ez dadin hartutako neurri berriaren aurrean Langile Batzordeak kontzentrazioa deitzea erabaki du.

Maiatzaren 6 ostiralean 11:30etan Bilboko egoitzaren aurrean

EITBko langile guztiok gonbidatuta zaudete «Euskal Telebista Euskal Herri osoan» lelopean egingo den kontzentrazioan parte hartzera, baita dagoeneko change.org-n antolatu den sinadura bilketan zure babesa emateko ere.

 


 

Hemen duzue gaiaren inguruko zehaztasun gehiago:


Zaldieroa BERRIAn


ARGIA

 

ETBren seinalea Nafarroan oztopatzearen aurrean Langile Batzordeak kontzentrazioa deitzen du ostirala 6an, 11:30etan Bilboko egoitzan


ETBren  emisioa Nafarroan ixteko Espainiako Gobernuak hartutako erabakia Nafarroako gizartearen zati handi baten kontrakoa  da dudarik gabe. Herrialde honetan,  euskal  kultura baztertzea du helburu eta EAE eta Nafarroaren arteko harremanak sakontzeko bidean jarritako harri handi bat da.  Hego Euskal Herria deseuztea du xede,  Gobernu Espainiarraren benetako eta funtsezko asmoa  zentralismoa  indartzea  baita.  Nafarroako emisio digitala eteteak, gainera, hainbat langile utziko ditu lanik gabe.

Gobernu Espainiarraren jarrera salatzen dugu, Euskal Telebistaren  langile batzordeak  “Euskal Telebista Euskal Herri osoan” nahi dugulako.


Euskal Telebistako Langile Batzordea
2016ko maiatzaren 5ean