ETBko Unitate Mugikorrak kinkan. Ostiral honetan kontzentrazioa.

Dakizuenez, ETBk BAINETekin sinatu berri duen kontratuaren arabera, ostiral eta larunbatetako pelota partidak ez digugu guk ekoiztuko. Honek zalantzak pizten ditu UMen etorkizunari begira. Hori dela eta:

EITBNETeko langileok badugu lan hitzarmena

Eider Jauregi (LAB-EITBNET), Jon Otegi (LAB-EITB) eta Galder Sierra (LAB-Zerbitzu Publikoak)EITBNET sortu zenetik hamabi urte igaro behar izan dira langileok lan hitzarmena eduki arte, eta ibilbide luze horretan zehar egoera ezberdinak eta onartezinak pairatu ditugu: Espainiako langileen estatutua, baldintza pertsonalizatuak, azpikontratazioa... Esan bezala kostata, baina azkenean geure burua zoriondu beharrean gaude egoera oso prekarioetatik zetorren kolektibo bat EITB taldeko lan baldintzen ia erabateko homologaziora iritsi garelako. Langile batzordeko hiru ordezkariak LABekoak dira.

EITBren gardentasuna soilik alfonbraren gainean

EITBren webgunearen informazio korporatiboaren barruan dokumentu bat aurkitu berri dugu, iaz Gasteizko Parlamentuak egindako eskaerari atzerapenez jarraitzeko itxuraz. PDFaren izenburua «Gardentasuna ordainsarien politikan eta plantillaren gestioan» du, baina LABeko sail sindikalaren ustez edukia ez zaio izenburuari behar adina hurbiltzen. Izan ere ustezko gardentasuna saltzeko amarru zaharra erabili du zuzendaritzak: informazio apaingarri eta nahas asko eman arazoak errazago ezkutatzeko.

NAIZ: ETB1ek Bidegi kasuaren inguruko albistea zentsuratu duela salatu du Gipuzkoako Aldundiak

Bidegi auziaren inguruko albistea ez eman eta gero, Gipuzkoako Foru Aldundiak ETB1en emandako «zentsura» salatu du. Honen harira, «interes publikoari erantzuten dion» telebista publiko baten beharra azpimarratu dute.

Gipuzkoako Foru Aldundiak ETB 1ek Bidegi auziaren inguruko berria zentsuratu duela salatu du. Aldundiak kasuari buruzko prentsaurrekoa eskaini du gaur 11:30ean. Bertan, jakitera eman dute Arabako Foru Aldundiak jakinarazi duela Bidegik AP-1eko Arabako tartearengatik ordaindutako 10 milioiak egindako lanei ez dagozkiela.

Euskadi Irratiko Erredakzio Kontseiluaren oharra Xabier Olanoren adierazpenak izkutatzeaz

Euskadi Irratiko Erredakzio Kontseiluak  agerian utzi nahi luke, Xabier Olano EH Bilduko Gipuzkoako Aldundigaiak Euskadi Irratiko Faktoria irratsaioan joan den ostiralean (Maiatzak 15) egindako salaketaren harira Zuzendaritza honek hartu duen erabakia.

Hauteskunde kanpainako elkarrizketen tartean eta iruzur fiskalaren gaiari  lotuta,  Olanok  titular hauxe  eman zigun:_ “EAJren garaian, Gipuzkoako Foru Aldundiak enpresa handiak ez ikuskatzeko agindua eman zuen “

Eusko Irratiko Lanpostuen Deialdiaren aurka jarritako salaketa atzera bota du EAEko Auzitegi Nagusiak

ESK sindikatuak jarritako salaketan argi gelditzen da helburua ez zela Lanpostu Publikoen Deialdiari inolako bermerik ematea, baizik eta kontrakoa, kosta ahala kosta bertan behera uztea. Izan ere, eta Administrazio Publikoen legeriari helduta lehenik “berdintasun, meritu, gaitasun, eta publizitate printzipioak” bete ez izana argudiatzen zuten; bigarrenik hautapen organoek ez dituztela “gardentasun, inpartzialtasun eta profesionaltasun eskakizunak” betetzen; eta hirugarrenik EITB ez dela nor Eusko Irratian deialdi publikorik egiteko.

Etiketa: 

Pausoka Entertainment SLKo delegatuek EEE berri baten aplikazioa salatzen dute

PAUSOKA ENTERTAINMENT SL enpresako delegatuek, Euskal Telebistan (ETB) —enpresaren sostengatzaile eta bezero bakarra— izan diren aurrekontu murrizketen ondorioz aspaldi honetan sufritzen ari diren enplegu suntsiketa salatu nahi dute. Empresa honek programa audiobisualen produkzioan egiten du lan, Goenkale, Vaya Semanita edo Irrikitown programak adibidez.

BERRIA: Legebiltzarrak batzorde berezi bat sortuko du, EITBren erreformaren oinarriak erabakitzeko

PSE-EE eta EH Bilduren aldeko botoekin atera da proposamena; PP eta UPD abstenitu egin dira eta EAJk kontra bozkatu du.

Eusko Legebiltzarrak onartu du Euskal Herriko Unibertsitatearekin hitzarmen bat sinatzea, irrati-telebista publikoaren ereduaren definizioan lan egingo duen prozesu parte hartzaile bat diseina dezan. Halaber, batzorde berezi bat sortuko dute —EHUren metodologia jarraituz—, EITBren erreformaren oinarriak erabakitzeko. 2016ko martxorako ondorioak aurkeztu beharko ditu batzorde horrek, ondoren erreformari aurre egin ahal izateko. Batzorde horretan ikus-entzunezko sektoreko adituek parte hartuko dute.

Erreportajea GAUR8n. Komunikabideak (EITB barne) eta emakume kirolariaren ezikusitasunaz

Pd12_arraunaGAUR8: Berdintasunaren partida orekatu ezinda

Emakume kirolarien egoera gaur egungo gizartearen isla baino ez da, non gizonezkoak nagusi baitiren arlorik gehienetan. Emakume kirolarien jarduna gizonenaren itzalpean geratzen da, zenbait kasutan, baita ahanzturan ere. Alabaina, ez da abian jartzen egoera hori iraultzeko mekanismo eraginkorrik, nahiz eta emakumeek sobera meritu egin. Beraz, desoreka horri golik sartu ezinda darraite eta partida berdintzetik oso urrun daude.

EEEaren negoziazioa bukatu da

Eusko Irratiko sindikatuok eta Zuzendaritzak amaitutzat eman dugu EREari buruzko negoziaketa. Ez da akordiorik izan.  Bilera hauetan zuzendaritzak EREa ezartzeko arrazoi ekonomiko eta egiturazkoak azaldu ditu. LABek ez ditu ontzat eman eta EREa erretiratzeko eskatu dio zuzendaritzari. Zuzendaritzak kaltetuentzat neurriak eskeini ditu, besteak beste, kanporatuak 30 izan beharrean, 24 izatea. LABek uste du,  ez dagoela ERE beharrik 24 baldin bada kanporatuko diren langileen kopurua,  ez  bait dio plantilaren %10ari eragiten. ERE hau negoziatzea aurrekari bat litzateke EIren eta EITBren etorkizunari begira, eta horri ezin zaio atea ireki.

Etiketa: 

Zentsurari uko egin eta langileei profesionaltasunez lan egiten uzteko exijitzen die LABek EAJ eta EITBko zuzendaritzari

BIDEOA: Cabacas familia eta EAJko Egibar eta Uribieetxebarriaren arteko tira-bira parlamentuanAtzo Gasteizko parlamentuan gomazko peloten eztabaidaren ondoren sarreran Iñigo Cabacasen gurasoen eta Joseba Egibarren artean izandako hika-mika dela eta, EITBn eman ziren zentsura kasu larriak salatu nahi ditu LABeko sail sindikalak.

(Bideoa ikusteko klik irudian)

Eusko Irratia: Sindikatuen agerraldia Gasteizko parlamentuan

PSEk deitutako erronda izan da, langileen ordezkariok Eusko Irratian emandako erregularizazio prozesuaren inguruan azalpenak eman eta talde parlamentarien galderei erantzuteko. Hurrenez hurren CCOO, ESK, bi langile “mugagabe ez finko”, ELA eta LABek parte hartu dugu. Saioa asko luzatu denez LABeko Irratiko ordezkariak joan behar izan du, eta azalpenak EITBko LABeko bi ordezkarik eman dituzte. Hona LABen agerraldiaren laburpena ataletan multzokatuta.

Etiketa: 

UEMA.EUS: ETB2n euskaldunak euskaraz egitearen alde

EITB2EITBko zuzendaritzari igortzen diogu gutun hau, ETB2 kateko albistegietan bereziki, eta oro har era guztietako programetan euskal hiztunei ematen zaien tratuarekin kezkaturik gaudelako. Bertan, egunero behartzen dituzte euskaldunak, protagonista ospetsuak zein jende anonimoa, gaztelaniaz hitz egitera, eta horrek bi ondorio larri eragiten ditu. Batetik, desitxuratzen du Euskal Herriaren mapa linguistikoa, euskararen arnasgune diren herrietan gaztelania entzutea normala balitz bezala agertuz, inguru ez hain euskaldunetan euskara dakienari edo ikasi duenari bere dohaina agertzea debekatzeaz batera; eta, bestetik, ETBren sorreran zegoen helburu nagusietakoa boikotatzen du, hots, euskararen normalizazioa, erdarazko albistegietan euskal hiztunak desagertzen diren neurrian.

EHBILDU: ‘Debatea’ saioa programaziotik kentzeko ETBk emandako arrazoiak ez dira sinesgarriak

'Debatea' kendu baino astebete lehenago bilera bat egon zen programa bera indartzeko, ezagutarazi du EH Bilduk. "Erabaki politikoa izan zen, Mikel Zubimendiren aurkako kanpainaren ondorio", Unai Urruzunoren esanetan.

Ainhoa Etxaide: Gu ez gaude ados erregulazio dosierra egitearekin. Baina, gure ustez, erregulazioa derrigorra da.

Ainhoa Etxaideri elkarrizketa BERRIAn

EITBren aferan EAJrekin eta EH Bildurekin bat egin du LABek. Askok ez dute ulertu.

Emaitza da lan eskaintza publiko bat egon dela ere bai. Gu ez gaude ados erregulazio dosierra egitearekin. Baina, gure ustez, erregulazioa derrigorra da. Zortzi urte ditu eskaerak, eta horregatik defendatzen dugu.

EITBko aferak faktura pasa diezaioke LABi?

LABek irabazi ditu bozak EITBn, beraz, zerbait ikusten dute langileek. Arazo hori EAJk sortu zuen. Guk zergatik konpondu behar dugu hau?... Baina ez al zaigu sindikatuoi eskatzen erantzunkidetasuna? Erregularizazio bat behar zen, eta lan eskaintza publikoa eskatzen du horrek.

Etiketa: 

INFO: EITBko kontratazio eredua, txarretik okerrera

Eusko Irratia; EITBNET-M4F; bestelako kontratazio ankerrak; ondorioak

Iazko apirilean Administrazio Kontseiluak onartutako erregularizazio prozedura egoera delikatuan dago zuzendaritzak urtarrilean bere aldetik EEE bidez amaitzea erabaki zuenetik. Sententzia batek horretarako balizko derrigortasuna ez da arrazoia bestelako irtenbideak bilatzeko aukerak baztertzeko. Sindikatuok Zuzendaritzak aldebakarrez hartutako erabaki horren berri komunikabideekin batera izan genuen. Azken aste hauetan ere jakin dugu EEEan beste lau kasu ere sartzea erabaki duela, aldebakarrez ere.

EEEaren aurka egonda, LABek ez du bat egiten gainontzeko sindikatuek deitutako mobilizazioekin, helburuak oso nahastuak eta kontrajarriak ikusten dituelako, batez ere esaten eta egiten denaren artean. Horrela, Deialdia hitzez defendatzen den bitartean atzera botatzeko helegiteak jarri dira; Deialdiari bai eta kontratazio irregular guztiak ere mantentzea eskatzen da inkoherentziaz; LABi enplegua suntsitzea leporatu, baina 49 lanpostutik behera onartzeko prest ere agertu... Berriro diogu, argi dagoela gatazka berdin mantenduko zutela Deialdi Publikoa 79 edo 100 lanpostukoa izanda ere.

Amaia Ereñaga: Procrastinando un rato

Andaba yo como si tuviera el vacío oteizano metido en la cabeza, vaga-pero-vaga por efecto del exceso de la luz solar de ayer, cuando me lo dijeron: «Tú lo que estás es procrastinando». ¿Procras qué? El susodicho es una de esas palabras de moda, que, aunque suena a castrar, significa diferir o aplazar. Se refiere a funcionar como Escarlata O'Hara en «Lo que el viento se llevó» -«Después de todo, mañana será otro día» exclama, después de perder casa, familia... con un par- o, como ejemplos más cercanos, Rajoy y EITB.

Etiketa: 

Eusko Irratiko LABen proposamena zentro-arteko Langile Batzordean

Egunotan gero eta argiago gelditzen ari da gatazkaren funtsa "enplegu murrizketa" baino, kontratu zehatzen amaiera dela. Hona hemen hain zuzen LABek otsailaren 2ko langile batzorde bileran aurkeztutako proposamena, beste sindikatuen babesa gabe gelditu zena. Eusko Irratiko LABen ustez lanpostuen deialdia 49koa baino 79koa izan balitz ere, arazoa bertan mantenduko zen:

Etiketa: 

EITBNETeko zuzendari ohia «HIRIKO» kasuan nahastuta

Egunotan fiskaltzak HIRIKO kasuan kereia jarri dien pertsonaien artean Javier Calera aurkitzen da. Hain zuzen LABek 2007an salatu zuen EITBren inguruan (EXPRESSIVE-VILAU-M4F...) sare enpresarialean nahastuta zegoena. Lotura honetan salaketa publikoaren zehaztasunak eta organigrama aurkitu daiteke, baina bi "bitxikeri" ekarriko dugu gogora: Andoni Ortuzarren garaian sortutako txolopote hartan, Javier Calera EITBNETeko eta VILAU MEDIAko zuzendari izan zela... bietan batera! EITBko enpresa publikoan eta bere kontrata batean batera!

VILAU MEDIAren kapitalaren erdia ere publikoa zela sortu zuten, eta gogoratu behar dugu honen kudeaketa dela eta, LABek kereia jarri ziola Juan Diego EITBko zuzendari kudeatzaileari (informazio gehiago hemen). Epaileak irregulartasun administratiboak topatu zituen.

http://www.naiz.eus/media/asset_publics/resources/000/151/589/agenda_carrousel/p007_f01tasio.jpg?1424300407

Etiketa: 

LABek ordezkaritza handitzen jarraitzen du EITBn, EITBNETen bi ordezkari berri lortuta

Gaur otsailaren 11n EITBNETen hauteskunde sindikalak egin dira, EITBn Internet zerbitzuez arduratzen den lantokian. M4Fko kontratako lankideak sententziaz EITBNETeko langile bilakatu direnez plantilla handitu da eta ordezkari batetik hiru ordezkari sindikal izatera pasatu da EITBNET. Hauteskunde partzialak egin dira bi ordezkari berri aukeratzeko, eta biak LABekoak hautatu dira. Beraz EITBNETeko hiru ordezkariak LABekoak dira.

Parte hartzea %77koa izan da. Lehen hautagaiak bozken %85a jaso du, eta bigarrenak %71. Emaitza honek langileek ematen duten beste babes eta bultzada garrantzitsu bat suposatzen du LABeko sail sindikalak EITBn egiten duen lanarentzat.

Etiketa: 

EH Bilduk Maite Iturberen dimisioa eskatuko du, Eusko Irratian Erregulazioko Espedientea bertan behera utzi ezean

Enplegu publiko estrukturala sortzeko prozesua errotik moztea egotzi dio EH Bilduk EITBko zuzendariari. Koalizioak plantilla estrukturala sindikatuekin berehala negoziatzeko eta adosteko galdegin dio, bai eta bien bitartean lanposturik ez amortizatzeko ere.

EH Bilduk Eusko Irratian eta, oro har, EITBn enplegu publiko estrukturala sortzeko prozesua errotik moztea egotzi dio Maite Iturbe EITBko zuzendari nagusiari, eta dimisioa emateko eskatuko dio Eusko Irratian iragarri duen Enplegu-Erregulazioko Espedientea bertan behera uzteari uko eginez gero. Unai Urruzunok azpimarratu duenez, EH Bilduk Lan Deialdi Publikoa babestu zuen iaz Eusko Irratian 49 lanpostu finko sortzeko eta EITBko zuzendaritzak bertako plantilla estrukturala sindikatuekin zehaztu eta adostu dezan. Horrek, azaldu du Urruzunok, atea irekitzen zion beste lan deialdi bat egiteari, lanpostu finko gehiago sortzeari, sindikatuekin adostuta eta irrati eta telebista publikoen behar estrukturalak aintzat hartuta.

Etiketa: 

EITBko LABek «Debatea» programan egindako zentsura gaitzesten du

Berriro ere EITBko zuzendaritzak Euskal Herritarren adierazpen garrantzitsu bat baztertu egin du, eta erabaki horrekin atzera bueltarik gabeko erabakia hartu du programa oso bati bat batean amaiera emanez.

Komunikabide publikoaren sorreratik bertatik ugariak izan dira EITBko zuzendaritza guztiek boterean egon den alderdiarekin bat egin ez duten adierazpen mota ezberdinak zentsuratzeko eta baztertzeko hartutako erabaki alderdikoiak, bide horretan ezker abertzalearen inguruko zentsura edo kontrakotasuna nabarmendu delarik. Zerrenda luzea aterako litzateke, eta hau osatzeko aste honetan bertan bazterkeriaren beste adibide bat pairatu dugu: «Debatea» programan ezker abertzaleko kide den Mikel Zubimendiren parte hartzea etetea.

EHBILDU: EiTBk EH Bilduren ahotsa isilaraziz jarraitzen du

Unai Urruzunok "kazetaritzako irizpideak baztertu eta interes politikoak lehenestea" egotzi dio Maite Iturbe buru duen zuzendaritza-taldeari.

Beste behin ere, EH Bilduk EiTBren jokaera salatu behar du irmoki, bertako albistegietan eta programetan EH Bilduren diskurtso politikoa desitxuratzeko eta isilarazteko helburua agerian geratzen delako behin eta berriz. "Ez da salaketa berria, baina azken egunotan gertatutakoak berriro egitera eramaten gaitu ezinbestean", Unai Urruzunok dioenez. Honen esanetan, "Maite Iturbe buru duen zuzendaritza-taldeak erabakita, EiTBk kazetaritzako irizpideak bazter uzten ditu EH Bilduren jarduera politikoaren berri ematea egokitzen zaionean eta, horren ordez, irizpide politikoak baliatzen ditu bestelako interes zehatzak eta alderdikoiak babesteko asmoz".

Eusko Irratiko zuzendaritzak aurkeztutako EEEari irmotasun osoz ezetz esan dio LABek Administrazio Kontseiluan

Atzoko Administrazio Kontseiluan Andoni Ortuzarrek bere garaian egindako kontratazio irregularren ondorioz irratian lanean egon diren, baina egin berri den LPDa (Lan Publiko Deialdia) gainditzea lortu ez duten pertsonentzat zuzendaritzak aurkeztutako EEEaren gaia jorratu zen. 

Etiketa: 

Juan Diego BEAZeko zuzendari postutik kentzeko eskatuko du EH Bilduk, epaileek lan arloko iruzurra egin duela ebatzi ostean

EITBEH Bilduk Bizkaiko Foru Aldundiari azalpenak eskatuko dizkio Juan Diego Casalsen arduren inguruan. Diegok, EITBko gerente zela, legez kanpoko langile lagapena egin zuela ebatzi du Justiziak. Egun BEAZ foru elkarteko zuzendari denak, lan arloko iruzurra gauzatu zuen. EITBko gerente zen garaian, M4F enpresa sortu zuen, EITBrenak ziren langileak lan baldintza kaskarragoetan azpikontratatzeko. Zenbait langilek auzia epaitegietara eraman ostean, arrazoia eman die epaileak eta salaketa aurkeztu zuten langileak EITBko langile gisa aitortu behar izan ditu irrati-telebista publikoak, 2015eko lehen egunetik aurrera.

Etiketa: 

Orriak

Subscribe to LAB - EITB RSS