Hemen zaude

Prekarietatea eta kontrol bertikalak EITBko albistegien kalitatearen kontra jotzen dutela argi utzi du LABek parlamentuan

Informazioaren ekoizpen egokia lortzeko proposamenean profesionaltasuna, talde-lana eta esku-sartzerik eza jasotzen du EITBKo LABek gaur parlamentuan EHBILDUK gonbidatuta azaldu duen txostenean. Diagnostikoan azpimarratutako arazoak agenda propioaren falta; erredaktoreen espezializazio falta, beldurra eta prekaritatea; eta gestoreen kudeaketa sistema adiskidezkeriakoa eta bertikala izan dira. Hauek zentsurara eta autozentsurara eramaten dute, bai eta espezializaziorako eta lanbide karrerarako aukerak ukatzera ere. Txosten osoa ikusgai dokumentu honetan.

Parlamentuko talde politikoak bat etorri dira LABek egindako diagnostikoarekin orokorrean, EAJ ezik. EAJ ez da bat etorri agerraldia egiteko EH Bilduk egin duen justifikazioarekin, EITBn zentsura edo kontrola dagoela alegia, eta bere iritziz albistegiak bat datoz EITBren helburuekin. Erredakzio estatutuari aipua eginez, kazetarien lana bermatuta dagoela azaldu du. Halere, argigarriena izan dena PNVren biluzketa ideologikoa izan da, «kazetariek beldurrik izatekotan kontratazioari beldurra izango dela» onartu duenean.

LABeko ordezkariek ondo argitu dute:

  • Beldurra eta kontrola hain zuzen, komunikabide gehienetan bezala, kontratazio prekarioan datzala. Kontratu prekario batekin nekez egin diozu aurre zentsurari eta autozentsurari. Langile batek 17 urtetan 1.400 kontratu edukita, kalera joateko beldur izatea lojiko izan daiteke.

  • Erredakzio estatutua eta kontseilua ez zirela EAJrekin inoiz adosterik izan, baizik eta hain zuzen alderdi hau boterean egon ez zenean.

  • Gestore sistema bidegabeaz gain, legez kanpokoa dela epaitegiek onartu duten bezala. Ardura postuak etxeko langileekin bete behar dira kanpotik inor ekarri gabe, agintzera zein aginduak betetzera.

LAB deja claro en el parlamento de Gasteiz que la precariedad y el control vertical afectan negativamente a la calidad de los informativos de EITB

En la propuesta para conseguir la producción adecuada de la información también se recogen la profesionalidad, el trabajo en equipo y la no ingerencia como aspectos recogidos en el informe que ha presentado hoy LAB de EITB en el parlamento, invitada por EH Bildu. Las ideas destacadas en el diagnóstico son la falta de agenda propia; la falta de especialización de redactores y redactoras, miedo y precariedad; y además, el sistema de gestión de los gestores ha sido amiguista y vertical. Eso lleva a la censura y la autocensura, y también a negar oportunidades tanto para la especialización como para la carrera profesional. Podéis ver el informe completo en este documento.

Los grupos parlamentarios han señalado que compartían el diagnóstico general realizado por LAB excepto el PNV. El PNV no compartía la justificación realizada por EH Bildu para realizar la comparecencia, el hecho de que en EITB haya censura o control, y en su opinión, los informativos persiguen los objetivos de EITB. Citando el estatuto de redacción, ha explicado que el trabajo de las y los periodistas está garantizado. Aún así, el desnudo ideológico del PNV, cuando ha aceptado “de tener miedo a algo, las y los periodistas se lo tendrían a la contratación”.

Las y los representantes de LAB lo han explicado bien:

  • El miedo y el control, como en la mayoría de los medios, dependen de la contratación en precario. Con un contrato precario difícilmente hará frente a la censura y la autocensura. Si un trabajador tiene 1.400 contratos en 17 años, parece lógico que tenga miedo a que lo despidan.

  • Nunca se pudieron arrancar el estatuto de redacción y el consejo con el PNV, sino cuando este partido no estuvo en el poder.

  • El sistema de gestores, además de injusto, es ilegal tal y como han aceptado los tribunales. Los puestos de responsabilidad deben cubrirse con plantilla de la casa sin traer a nadie de fuera, ya sea a dar órdenes o a cumplirlas.

Espediente zk.:

11\06\11\03\0002

Batzordea:

XI. Leg. - EITBren Kontrolerako Batzordea

Bilkura-eguna:

2017-03-20

Gai-zenbakia:

2

Gaia:

LAB sindikatuaren EITB saileko ordezkarien agerraldia, Unai Urruzuno Urresti EH Bildu taldeko legebiltzarkideak egindako eskaerari jarraituz batzordeak eskatuta, informazioa emateko "EITBko albistegiak: LABen diagnostiko orokorra eta proposamena" izeneko txostenari buruz. [11\10\06\03\0012]

Jatorrizko ekimena:

11\10\06\03\0012

Gai-tramitazioa:

LAB sindikatuaren EITB saileko ordezkariak agertu dira

Hizlariak:

Urruzuno Urresti, Unai (EH Bildu LT)
LAB sindikatua, EITB saileko ordezkariak
Llanos Gómez, Nerea (PV-ETP LT)
Romero Pozo, Rafaela (SV-ES LT)
Martínez Hierro, Lander (EP LT)
Ramírez-Escudero Isusi, Juan Carlos (EA-NV LT)

Bideoa:

<>· [Bideoa ikusi]