Hemen zaude

Haurreskoletako LABek salatu nahi du atzo ETB2ko albistegietan gure prentsaurrekoari eman zion trataera


Horretan, gure prentsaurrekoaren berria aurkeztean, bai aurkezleak zein pantailan agertzen ziren azpitituluetan “Los trabajadores y educadores de guarderias haran huelga el jueves” zabaltzen zuten.

Haurreskolak Partzuergoko langileen gehiengoa emakumezkoa izanda, hizkuntzaren erabilera ez zaigu egokia iruditu. Bestalde, gure prentsaurrekoan 0­3 zikloaren aitortza politiko eta soziala eskatzen zen bitartean, sektore feminizatu gehienetan gertatu ohi den moduan, gurean ere haurreskoletako lana zaintzarekin lotu zen albistegi honetan.

 Horregatik, LAB sindikatuak berriro ere ozen esan nahi du haur hezkuntzako lehenengo zikloko haur hezitzaileak garela, gure haurreskolak ez direla haurtzaindegiak ezta guarderiak ere. Haurreskolak Partzuergoko langile eta hezitzaileak harrituta eta minduta geratu gara, komunikabide publikoak albisteari holako trataera eman izanagatik.

Beraz, berri honen zuzenketa publikoa eskatzen diogu EITBko zuzendaritzari.

LAB Haurreskolak quiere denunciar el tratamiento que se dio en las noticias de ETB2 a la rueda prensa que ayer, día 6 de noviembre, realizamos

En el teleberri, tanto la presentadora como en los subtitulos, se abría la noticia con “Los trabajadores y educadores de guarderias haran huelga el jueves”. No nos ha parecido correcta la utilización del lenguaje siendo la mayoría de las educadoras y trabajadoras mujeres.

Además, mientras en la rueda de prensa reclamábamos el reconocimiento político y social del primer ciclo de educación infantil, tal y como suele ocurrir en el resto de sectores feminizados, en el Teleberri también se relacionaba nuestro trabajo con los cuidados sociales.

Por ello, el sindicato LAB quiere una vez más expresar que realmente somos educadoras del primer ciclo de educación infantil, y que nuestras escuelas infantiles no son guarderías.

 Las educadoras y educadores del Consorcio Haurreskolak nos hemos quedado realmente sorprendidas y dolidas por el tratamiento dado a nuestro trabajo por un medio de comunicación público.

Así pues, exigimos a la dirección de EITB, la rectificación pública de la noticia.