BERRIA: ETBko langileei «joko zikina» leporatu die Alberto Suriok

EITBko administrazio kontseiluko bileran ohartarazpenak ez dituztela kenduko esan du zuzendari nagusiak

«Intentzio txarra, heldutasun eza eta joko zikina» leporatu die ETBko langileei Alberto Surio EITBko zuzendari nagusiak administrazio kontseiluko bileran. Horrez gain, Jasone Agirre eta Maite Zurikarai kazetariei egindako ohartarazpenak ez dituztela kenduko berretsi du. Ohartarazpen horiek kentzeko eskatu diote EAJko ordezkari Luke Uribe Etxeberriak eta agente sozialetako ordezkariek, «tentsioa gutxitzen» lagunduko lukeelako. Suriok, aldiz, ohartarazpenak mantenduko dituztela esan du eta garrantzia kendu die. Zurikarairi ohartarazpena «eguerdiko Teleberri-rako albistea ez egiteagatik» eta Agirreri «gertatutakoa zabaltzeagatik» egin diete. Oharatarazpenak ez direla zigorrak azaldu du Suriok. Behin behineko erredakzio kontseiluarekin harremanak hautsiak ditu zuzendaritzak.

ETBko langileek Urgell sailburuari eskutitz irekia.

Joan den urriaren 25ean ETBko erredakzioan zentsura eta inposaketa saiakera bat gertatu zen. EITBko Zuzendaritza, bere erantzukizunari heldu ez, eta gezurretan dabil harrezkero. Aldi berean, bertako profesionalen kontrako difamazio kanpaina bati ekin dio eta ideologia eta jarrera politiko jakin batzuekin lotu ditu, haien interesekin bat egitea leporatuta. Eusko Legebiltzarrera ere iritsi da eztabaida horren oihartzuna.

Administrazio Kontseiluko ordezkari sozialen gutuna: EITBren arazoez arrangura

Iñaki García Arrizabalaga, Jose Luis Lizundia Askondo, Josu Onaindi Buruaga, José Ignacio Pérez Iglesias. - EITBko Administrazio Kontseiluko kideak

Udazken honetan Euskal Irrati Telebistaren barnean eta inguruan sortu diren arazoez oso arduratuta gaude. Hori dela eta erakunde sozialen proposamenez Eusko Legebiltzarrak hautatutako lau kideok gure ardura, kezka eta arrangura agertu nahi dugu.

LAB-ETB: Erredakzioko gatazkari buruzko agerraldia.

Erredakzio Kontseilua aintzat hartzea eta kazetariei egindako oharpenak bertan behera uztea da ETBko LABek arazoari ikusten dion irtenbidea.

Euskal Telebistako LABeko sail sindikalak argi utzi nahi du ez duela istilua handitzeko asmorik. Jarrera horixe bera antzematen dugu gainera langile batzordean, erredakzioan eta langileria osoan orokorrean. Hain zuzen ere arazoari konponbidea da bilatu nahi dena, eta LABen iritziz oso momentu egokia da behin betirako konponbidea lortzeko, alde guztiek egoeraren larritasuna gaindituz edo aprobetxatuz.

BERRIA: EITBren aurkako boikota eskatzen dutela esan du Patxi Lopezek

EITBko langileen profesionaltasuna iraintzen duten egoerak azaleratzen ari direla salatu du EAJk

Kontratu merkantilak eta lan ikuskaritza

Bai EITBko zuzendari nagusi ohi den Andoni Ortuzarrek atzo Gasteizko parlamentuan egindako agerraldian, zein egungo ETBko Zuzendaria den Miguel Angel Idigorasek CORREOri eskainitako elkarrizketan, kontratu merkantilen auzian sindikatu batek ere ez duela inoiz inolako kexurik azaldu adierazi dute.

R.Zallo: Salvar EITB

La sociedad es la que es, y las mayorías artificiales son el peor aval para emprender, desde arriba y a corto, cambios de mentalidad social y de simbologías instaladas. Lo normal es que la sociedad se cabree con el adoctrinamiento -y no sólo las bases de los nacionalismos- y opte por hacer un gesto tan sencillo como cambiar de canal desde el mando (un instrumento político reactivo)

BERRIA: PPk lehen pausoa eman du telebista autonomikoak pribatizatzeko

Foru erkidegoek kate autonomikoen kudeaketa pribatizatzeko aukera izatea nahi du PPk

EITBko aurrekontuetan ere komunikabide publikoen erabilera partidista onartzen da esplizituki

• Ikuspuntu kualitatibotik, kanaleko albistegiek eta gaurkotasuneko saioek honako irizpide hauetan oinarritutako ildo editoriala garatzen dute: erakundeesparrua errespetatu eta defendatzea, balio demokratiko eta etikoak zabaltzea eta biktimei arreta ematea, eta, era berean, estalperik ez ematea terroristei, legez kanpoko taldeei eta horiek ordezkatzen, justifikatzen eta babesten dituztenei.

Horri guztiari esker, “Euskal gizartearen zerbitzurako aldaketa demokratikoaren oinarriak” akordioaren funtsezko alderdi bat garatu ahal izan da. Akordio hori Eusko Jaurlaritza babesten duten alderdiek sinatu dute.

G.Mendibil: «Quo vadis», ETB?

Ikus ETBren logoa. Euskaldun ikusleria galdezka ari da ez ote dion ETBk txoriari hegoa moztu, eta badakizue kantuak zer dioen. Xoxuak burua, begiak galtzen dituenean... gaixua, nola kanta, nola xirula xoxuak!

Nora zoaz euskal semea, harma hori eskutan?» kantatzen zuen aspaldi Gorka Knörrek. «Euskal Herritik urrunduz ta atzerrira juana, a ze negarra entzuten duzu Euskal Herrietan!».

M.Soto: «Bobby»-ak eta boboak EITBn

Albert Sanchez Piñol idazle katalanak behin umorez bota zidan: «Hemen jendeak uste du europarra izatea, besterik gabe, BMWa edukitzea dela». Bere ustez, aldiz, beste zerbaitetan datza europartasuna. Pasadizo sinple bezain argigarri batez janzten zuen bere iritzia. «Larrua hotz» liburua alemanera itzuli zutenean, hango argitaletxeak promozio bira egin zezan gonbidatu zuen. Berlingo saio jendetsua amaitu eta probintzietara eraman zuten lana aurkeztera: Donostia baino txikiagoa zen hiri bateko antzokian egin zuen lehen hitzaldia.

J.Basterretxea: ETB, lastozko zubian

«Une zailak bizi ditu ETBk» dio egileak, azkenaldian hainbeste hedatu diren ETBren inguruko kezkak aztertzerakoan. Haren zuzendaritza nagusiari «hitzak ederrak, bihotza faltso» izatea egozten dio, «zabarkeria zabarkeriaren gainean» egitea, «bere merkatu naturalari errespetua galdua dion» eta «lastozko zubian» dabilen telebista autonomikoari. Telebistaren «hilobia aitzurtzen» doala dio eta «lemazain eta patroi berrien ordua» iritsi dela defendatzen du, beranduegi izan eta geratzen zaizkion barku apurrei su eman aurretik.

M.Purroy: La censurada ETB

Resulta absolutamente escandaloso e inadmisible el cañonazo disparado contra una periodista de ETB porque se ha negado a confeccionar un fraude informativo.

Al socaire de semejante fuego, apuntan armas contra otra pecadora por informar del pecado. Después, en el centro del altar de España que es lo que hoy es ETB, lugar antes reservado a la Cruz de Franco, la Dirección ha colocado expedientes sancionadores, apercibimientos y amenazas. La redacción, callada e inmóvil durante tanto mapa transformado, ha protestado. Se opone a la injerencia profesional.

ETBn zentsurarik ez. Norberak ondorioak atera ditzala, datu guztiak edukita.

Hona hemen hiru dokumentu, norberak bere ondorioak ateratzeko. Izan ere dagoeneko EITBko zuzendaritza kontseiluak bere oharra kaleratu du, langileek eta langileen ordezkariek egindako adierazpenak gezurtatu asmoz. Hauexek dira dokumentuak:

1. Kazetariak prestatutako testua (zuzenketak bereak dira).
2. Politika arloko buruak kazetariari irakurtzeko agindu zion testua. Kazetariak uko egin, eta ez zen emititu.
3. Arratsaldeko albistegian emititutako bideoa (zuzendaritza kontseiluak EITB.COMen eskegitakoa)

ETBko Langile Batzorde eta Batzarraren oharra

Hona hemen gaur ETBko Langile Batzordeak eta Langile Batzarrak, aho batez biek, onartutako testua erredakzioaren inguruan bizitzen ari garen bidegabekeriaren inguruan. Baita, testu horretan aipatzen den eranskin bat, arazoaren iturria alegia.

Testua adosteaz gain, onartu duguna ere hau izan da:
(también en erdara)

J.Vizcaíno: ¿Quién incendia EITB?

PENSABA que las pútridas confesiones de Felipe González habían cubierto mi cupo de retortijones estomacales por un tiempo largo, pero el destino disfrazado de página de El Correo Español me deparó ayer otra catarata de bilis turbia. Como todo es empeorable, en esta ocasión el causante del terremoto intestinal no era un ex presidente de gobierno aburrido de hacerse rico fuera del poder, sino un triste y dócil meritorio ascendido a furriel de la televisión pública vasca.

LAB-ETB VOCENTOk ETBko Zuzendariari eskainitako bi orrialdeko elkarrizketaren harira

ETBko LABek gaur VOCENTOko hedabideek ETBko zuzendariari eskainitako azala eta bi orrialdeko elkarrizketa aztertu ondoren egiten duen irakurketa, euskaraz eta erdaraz.

Lectura de LAB-ETB tras el análisis de la entrevista a doble página ofrecida por los medios de VOCENTO al director de ETB.

ETBko bi erredaktoreri espedientea irekiko die zuzendaritzak

Politika arloko zuzendariak kazetari bati bere irizpideak eta testua bera ere inposatu nahi izan zion eguerdiko albistegiko informazio batean. Honek uko egin, eta albistea ez zen emititu. Arratsaldean bai ordea, arlo buru horrek behin-behineko langile bati testua eginda eman ondoren.

«ADIERAZPEN ASKATASUNA - ZENTSURARIK EZ» Kontzentrazioak

Miramonen 15:00retan ehun bat lagun, eta Bilbon beste hainbeste bildu ziren 18:30etan.

Lopez lehendakariari eta bertaratutakoei OHAR HAU oharra banatu zitzaien.

BERRIA: Antxon Urrosolo 'A2' saioko zuzendari kargutik kendu dute

Ez da batere arrakastatsua izan Antxon Urrosolok ETBra egindako itzulera. Aspaldiko magazineak ikusle datu eskasak izan zituen bere lehen denboraldian. Bigarrenean, saioa Galdakaotik Miramonera pasatu dute, eta Urrosolok aurkezle izateari utzi dio. Datuak ez dira hobetu. Eta Miramongo langileak behin eta berriz kexu azaldu dira, Urrosoloren langileak tratatzeko moduengatik eta egindako oihuengatik. Azkenean EITBko zuzendaritzak A2 magazineko zuzendari kargua uztera behartu du. Juanjo Romanok hartu du saioaren zuzendaritza. Azkeneko astean Urrosolo ez da Miramonen azaldu. Abenduan amaituko zaio saioari kontratua. Eta ez du jarraipenik izango.

JOSEBA ARRUTI: «ETB1eko albistegiek ezaugarri propioak izan behar dituzte»

Joseba Arruti, ETB1 suspertzeko taldeko burua

ETB1en ikusle datuek behera egin dute azken urteetan. Egoeraz hausnartzen eta edukiei buruz proposamenak lantzen ari da talde bat.

Radio Euskadiko zuzendaria da Joseba Arruti (Gernika, Bizkaia, 1969). Irratiaz arduratzeaz gain, ETB1en etorkizunaren inguruko hausnarketa abiatzeko txosten bat lantzen aritu da, EITBko beste lagun hauekin: Rosa Diez Urrestarazu, Oihan Vega, Ander Arzak, Asier Sanchez, Jokin Agirregoikoa eta Pello Salaberria. Ekainaren 30ean EITBko administrazio kontseiluan aurkeztu zuten. Ez da testu itxia, ordea; «eztabaidarako balio du». Udaberrian aurkeztuko dute behin betiko txostena, ekarpen gehiagorekin.

Patxi Lopezek ez du aurpegia eman

Atzo, urriaren 13a asteazkenean, Patxi Lopez EAEko lehendakariari elkarrizketa egin zioten ETBko erdarazko katean.

Koiuntura aprobetxatzearren, ETBko langile batzordeko sindikatuok langile batzarra deitu genuen eguerdian, eta bertan lehendakariak merezi duen harrera egitea onartu zen. Hain zuzen ere, zuzenekoa baino lehen ETBko egoitzara bertaratu behar zenean, sindikatuetako ordezkariok eta beste hainbat langilek kontzentrazioa egin genuen eraikinaren atearen aurrean. Noiz iritsiko zen jakin ezean, 19:00etatik 20:30ak arte "Negoziazioa bai, murrizketarik ez" leloa zuen pankartarekin zain egotea erabaki genuen. Izan ere, 2010eko lan hitzarmenaren negoziazioak bertan behera gelditu dira zuzendaritzaren alde bakarreko inposizioagatik, langileoi soldatak jaitsi egin dizkigulako. Aitzakia, erregearen dekretua eta Lopezen legea, zeinen bitartez kapitalaren krisia besteak beste langile publikoon soldatekin ordaindu behar dugun.

IZARONEWS: El grupo musical Estricalla censurado en ETB

El pasado 1 de mayo el grupo musical Estricalla participó en la segunda edición del Olearso Fest celebrado en Hondarribia. El concierto fue grabado por ETB3 para su posterior emisión en dicho canal, según un comunicado del propio grupo. En el mismo recinto del concierto un trabajador de ETB3 explicó las condiciones para su grabacion y emision al grupo, a las que Estricalla dio el visto bueno. La actuación del grupo fue grabada y les fue entregada una copia de la misma.

BERRIA: EITBri krisialdira egokitzeko eskatu dio Eusko Legebiltzarrak

PPk aurkeztutako zuzenketa onartu du Kontrol Batzordeak, PSEren eta PPren aldeko botoekin

Orriak

Subscribe to LAB - EITB RSS