Hemen zaude

BERRIA: ETBko langileei «joko zikina» leporatu die Alberto Suriok

EITBko administrazio kontseiluko bileran ohartarazpenak ez dituztela kenduko esan du zuzendari nagusiak

«Intentzio txarra, heldutasun eza eta joko zikina» leporatu die ETBko langileei Alberto Surio EITBko zuzendari nagusiak administrazio kontseiluko bileran. Horrez gain, Jasone Agirre eta Maite Zurikarai kazetariei egindako ohartarazpenak ez dituztela kenduko berretsi du. Ohartarazpen horiek kentzeko eskatu diote EAJko ordezkari Luke Uribe Etxeberriak eta agente sozialetako ordezkariek, «tentsioa gutxitzen» lagunduko lukeelako. Suriok, aldiz, ohartarazpenak mantenduko dituztela esan du eta garrantzia kendu die. Zurikarairi ohartarazpena «eguerdiko Teleberri-rako albistea ez egiteagatik» eta Agirreri «gertatutakoa zabaltzeagatik» egin diete. Oharatarazpenak ez direla zigorrak azaldu du Suriok. Behin behineko erredakzio kontseiluarekin harremanak hautsiak ditu zuzendaritzak.

Idigoras babestu du PPk

Bilerako eztabaidan, erakunde sozialak ordezkatzen dituzten kideek atzo hainbat egunkaritan argitaratutako testuko edukia berretsi zuten. «EITBren arazoez arrangura» titularpean, Iñaki Garcia Arrizabalagak, Jose Luis Lizundiak, Josu Onaindik eta Jose Ignacio Perez Iglesiasek «alderdikerietatik urrunago» egotea agintzen zioten EITBko zuzendaritzari. Ordezkari horiek, administrazio kontseiluko bileran, Miguel Angel Idigoras ETBko zuzendariak El Correo egunkariari emandako elkarrizketan esandako hitzak gogor salatu dituzte. PPk espreski babestu ditu eztabaidan bai Idigoras bai Juan Carlos Viloria; PSEk, berriz, zuzendaritza babestu du bere osotasunean.

Viloriaren defentsan aritu da Surio, eta urriaren 25ean gertatutakoa haren lehen eginkizuna zela jarri du aitzakiatzat. «Behar bada mekanikak ez zituen ezagutzen», defendatu du.

Urtzi Urkizu - BERRIA 2010.12.01
http://paperekoa.berria.info/agenda/2010-12-01/028/001/etbko_langileei_j...

Atzoko EITBko Administrazio Kontseilua dela eta, beste hainbat egunkarietan agertutakoa:
· DEIA: Surio acusa a sus trabajadores de "juego sucio e inmadurez"
Las sanciones no se retiran pese a pedirlo la mayoría del Consejo de EITB

· EL CORREO: El consejo de EiTB se conjura para rebajar la tensión interna

Aipagarria EL CORREOko kronikaren amaierakoa:
«Por parte del PNV también se pidió a la dirección que se constituya de forma definitiva el comité de redacción, que en la actualidad es provisional y no es admitido por el equipo de Surio como tampoco lo era por los anteriores responsables nacionalistas.»

KOPETA BEHAR DA GERO!!!