• Ikuspuntu kualitatibotik, kanaleko albistegiek eta gaurkotasuneko saioek honako irizpide hauetan oinarritutako ildo editoriala garatzen dute: erakundeesparrua errespetatu eta defendatzea, balio demokratiko eta etikoak zabaltzea eta biktimei arreta ematea, eta, era berean, estalperik ez ematea terroristei, legez kanpoko taldeei eta horiek ordezkatzen, justifikatzen eta babesten dituztenei.
Horri guztiari esker, “Euskal gizartearen zerbitzurako aldaketa demokratikoaren oinarriak” akordioaren funtsezko alderdi bat garatu ahal izan da. Akordio hori Eusko Jaurlaritza babesten duten alderdiek sinatu dute.