EITBko LAB DEIAk argitaratutako informazioaren aurrean

(Prentsan agertutako informazioak txertaturik)
DEIA egunkariak gaur argitaratutako informazioaren haritik, EITBk eskatutako txosten baten azterketa batean oinarrituta, zeinaren arabera EITB taldeko enpresetan 150 langileren postuak kolokan egoteaz gain Miramongo zentroa bera eta baita Radio Vitoria ere desagertzeko arriskuan jartzen dituen, LABek bere bat-bateko jarrera azaldu nahi du.

Maialen Zuazo bilbotarra libre aterako da 60.000 euroko bermea ordaindu ondoren

2008ko uztailean atxilotu zuten Santutxuko gaztea eta Guardia Zibilaren eskuetan egon zen bitartean torturatua izan zela salatu zuen. Epaitua izan ondoren zazpi urteko zigorra ezarri zioten, baina epaia errekurritua dago.

Espainiako Entzutegi Nazionalak 60.000 euroko bermea exigitu du Zuazoren baldintzapeneko askatasunaren truke. Santutxuko auzokidea gaur itzultzea espero da jaietan murgilduta dagoen bere auzora. Zuazori 7 urteko espetxealdia ezarri zioten baina epaia errekurritua dagoenez ez da behinbetikoa, eta urtarrilean askatu behar zuten sententziaren erdia betetzeagatik.

ETBko LABek «Arratsaldero» programan emandako zentsura kasua salatzen du.

ETBko LABek gogor salatzen du ETB adierazpen askatasunaren aurka dagoela erakutsi duela berriz ere. Ez da onargarria ETBko «Arratsaldero» programan parte hartu behar zuten musikari biri ezarritako betoa Presoak Euskal Herrira hurbiltzearen aldeko mezua zeramatelako soinean. Horrelako portaerak gure herriaren gehiengoaren nahiaren aurka doaz eta ETB errepresioaren alde lerrokatzen du, Euskal Herriaren normalizazio politiko eta sozialaren aurka eginez.

Reviven la tesis franquista de la muerte de Carrero. ETB, a la cabeza

«Todo mentira». Iñaki Pérez Beotegi «Wilson» reaccionaba con indignación cuando se le planteaba si ETA pudo tener ayudas, incluso de la CIA, para acabar con Carrero Blanco, el sucesor de Franco. Aquella vieja tesis, acuñada por el franquismo para minimizar el impacto del golpe al régimen, es relanzada ahora, en un momento en que se intenta reescribir toda la historia de ETA.

Hizkera ez sexista erabiltzeko protokoloa

Izena duen orok dauka bere izana

Gaur egun guk ez dugu andrazkoontzako lengoaia sekreturik asmatu gura, baina konturatu gara geu ere barne hartzen gaituen lengoaia behar dugula, geure errealitatearen berri ere ematen duen lengoaia, erosotasunez erabiliko dugun lengoaia. Lengoaia neutro-unibertsal-maskulinoak ez digu balio.

LABek aurkeztu berri duen «EITBko albistegien azterketa - Generoaren trataera» txostenen harira, egokia izan daiteke komunikabideetako profesionalentzat protokolo honen existentzia gogora ekartzea. Hemen duzue euskaraz eta erdaraz, eta nahi izan ezkero gurekin jarri harremanetan liburuxka eskuratzeko.

EITBko albistegien azterketa - 2. Generoaren tratera

Emakumeek eta gizonek EITB taldearen albistegietan dituzten protagonismoa eta errepresentazioari buruz AZTIKERek egin duen azterlanaren emaitzetatik, jarraian garatuko ditugun bost ondorio azpimarratzen ditugu.

Ikusi ahal izango denez, azterlanetik ondorioztatzen diren konklusioen larritasunak hausnarketa sakona eragin beharko luke, neurriak berehala hartzera eramateaz batera, kontuan hartuta norainoko garrantzia izan behar duen hedabideen rolak berdintasunaren aldeko borrokan; kasu honetan, gainera, haien izaera publikoa ere hartu behar da kontuan.

Konklusioak hauexek dira:

1. Emakumeen ikusezintasuna.
2. Emakume eta gizonen errepresentazio estereotipatua.
3. Emakumeen eta gizonen errepresentazio hierarkiko eta diskriminatzailea. Albistegien egituraketa androzentrikoa.
4. Mugimendu feminista ez da existitzen albistegietan, eta urriak dira berdintasunaren inguruko irudiak edo emakumezkoen diskriminazio egoera islatzen dutenak.
5. Emakumeen aurkako indarkeria. Trataera sentsazionalistarekiko joera, berezko
indarkeria estruktural bezala tratatu beharrean.

DEIA: (Entrevista a Surio) "Lo que tenemos que hacer es salvar EITB"

Esta es la primera entrevista que Alberto Surio concede a este diario desde agosto de 2009. El director general de EITB llega provisto de datos y papeles. Entre ellos, un folio que lleva como título 'Las mentiras de DEIA'. Las leyó con calma y con la grabadora apagada.

BERRIA: EITBk ezker abertzaleari jarritako betoa salatu dute kazetariek

Espainiako kazetarien elkartearen ustez, hartutako neurria «hedabideen funtzioen eta langileen aurka doa»

Otsailaren 28an Eusko Legebiltzarrak EITBren inguruan onartu zuen ebazpena salatu du FAPE Espainiako kazetarien elkarteak. «Legez kanpoko Batasunaren ordezkariak» EITBko saioetara ez gonbidatzeko eskatu zion legebiltzarrak zuzendaritzari, baita «terroristei, legez kanpoko erakundeei edo erakundeak ordezkatzen, justifikatzen eta haien ekintzak babesten dituztenei» lekurik ez emateko ere.

DEIA: 'Aquí no pasa nada'

EITB se aleja de los vascos con la presencia mayoritaria del PSE y referencias a España y la escasez de señas de identidad propias

El último cuatrimestre de 2010 ha sido especialmente tenso e interesante en EITB. Es el periodo elegido por la consultora Aztiker para realizar un informe encargado por LAB que analiza el comportamiento informativo de las emisoras y televisiones del grupo público de comunicación que dirige Alberto Surio.

F.Munarriz: «Viva Canal Extremadura»

Lo sabíamos. Sin embargo, el estudio de la Fundación Ipar Hegoa sobre la labor informativa de EITB es concluyente: política de «no información», desaparición de las señas de identidad nacional y uso partidista del medio.

La entente española gobierna con prisa en la CAV. Con ansiedad. Es comprensible. La ansiedad, no que gobierne. Porque la actual ficción política no se puede sostener indefinidamente y deben actuar rápido antes de dejar el timón. Allá queda el mapa del tiempo.

GARA: EiTB entrevistó a Rufi Etxeberria por el «interés informativo»

Ante ante la comisión parlamentaria de control de EiTB, su director general, Alberto Surio, y el PSE justificaron ayer la entrevista en Euskadi Irratia al portavoz de la izquierda abertzale Rufi Etxeberria por su «interés informativo». Por su parte, PP y UPyD denunciaron el incumplimiento del acuerdo aprobado en sede parlamentaria para no dar cobertura a este sector político. Acuerdo que también fue apoyado por los representantes del PSE hace un mes.

EITBko albistegien azterketa - 1. Lurraldetasunaren tratera

EITB komunikazio talde publikoaren albistegiei buruzko azterlan interesgarriaren lehenengo zatitik bost ondorio azpimarra daitezke. Jarraian garatuko ditugun ondorio horiek baliagarriak izan beharko lirateke euskal komunikazio taldearen ereduaz eta bete behar dituen eginkizunez hausnartzen hasteko, talde hori zerbitzu publikoa den aldetik. Hona hemen ondorio horiek:

1.- “EZ-informazioaren” aldeko apustua.

2.- Euskal Herria ez da existitzen: esparru autonomikoaren erreferentzia indartu egiten da gainean dagoen errealitate sozial eta politiko baten zati gisa: Estatu espainolaren zati gisa.

3.- Albistegiak alderdikeriaz erabiltzen dira, eta ezker abertzaleari buruzko informazioak iragazkitik pasatzen dira.

4.- Komunikazio eredu honek baztertu egiten ditu bai bere errealitate propioa eta bai bere jardunaren hartzailea den gizartea.

5.- Komunikazio eredu honen kudeaketak tentsioak sortzen ditu hedabideetako plantillak osatzen dituzten profesionalengan.

ETBko Langile Batzordea Gasteizko parlamentuak onartutako ez-legezko proposamen zentsuratzaileaz

Otsailaren 28an Gasteizko Parlamentuak ez legezko proposamen bat onartu du, EITBko albistegi eta programazioetan bazterkeria sakondu egiten duena. Dokumentuak hiru puntu ditu, hirurak zeharo bidegabeak.

ETBko zuzendaritzak greba eskubidea ere urratu du.

EAEko Auzitegi Nagusiak LAB eta ELAren demandak onartu egin ditu, 2010eko ekainaren 29ko lan erreformaren kontrako greba orokorrean ETBko zuzendaritzak izandako jokabide eskirolagatik. Eusko Jaurlaritzaren gutxieneko zerbitzuen dekretuak soilik eguneroko albistegiak agintzen bazituen ere, ETBko zuzendaritzak entzungorrarena egin, eta ohiko programazioari ekin zion, publizitate jarraitua, EGUNON EUSKADI eta EUSKADI DIRECTO programak ere antenaratuz.

LABek gertakizun larri hauek nahiko murritza den greba eskubidearen kontrako jokabide prepotente onartezintzat jo zuen, eta oraingoan epaitegiak jokabide hori nulo bezala hartu du.

Egindako kaltea honezkero konponduko ez badu ere, urtarrilaren 27ko greban berdin jokatu izanagatik salaketa berriaren bidean lagunduko digulakoan gaude. Are gehiago, hurrengo grebetan halako jokabiderik eraman nahi izatekotan bide penala irekitzea dagoeneko aztertzen hasi gara zerbitzu juridikoekin.

(Sententzia osoa HEMEN)

TASIO: «¿Qué sois, muchachos?»


TASIO GARAn 2011.03.05

ETBko erredaktorerako lanpostu deialdiko azterketen inguruan

Langileen artean, administrazio kontseiluan eta komunikabideetan bertan ere ematen ari den eztabaidan laguntzearren, hemen jartzen dugu:

- C erredaktore lanposturako egindako azterketa proba.
- Administrazio Kontseiluko txandako lehendakaria den Josi Basterretxeak egindako lana. Bertan. Bertan galderen kokapen geo-administratiboa eta gaikako banaketaren neurketa agertzen da. Eskuineko zutabean agertzen dira LABek inpugnatuko zituen galderak.
- Prentsa bilduma.

EITBko behin-behineko erredakzio kontseiluen oharra, SORTUren tratamenduari buruz

Datorren otsailaren 28an, Eusko Legebiltzarrak aztertuko du SORTU, ezker abertzalearen erakunde berriari ze informazio trataera eman behar zaion EITB taldeko komunikabideetan. Horren inguruan, ETB-ko eta Radio Euskadiko behin-behineko Erredakzio Kontseiluek, eta Radio Vitoria eta Euskadi Irratiko ordezkaritzak, hauxe zehaztu nahi dugu:

Ez deritzogu ondo interes politikoek EITB-ren informazio ildoa oztopatu eta baldintzatzeari, bere independentziari kalte egiten diolako.

U27 - Ertzaintzaren jarreraren salaketa

Urtarrilak 27ko greba orokorrean gertatutakoaren aurrean, greba deialdia egin genuen sindikatuok (ELA, LAB, STEE-EILAS, HIRU eta EHNE) eta atxikitu zen ESK-k zera adierazi nahi dugu:

Lehenengo eta behin, Lakuaren jarrera salatu nahi dugu, baliabide legalen gehiegizko erabilpena egin duelako greba eskubidea oztopatzeko, gehiegizko zerbitzu minimoak ezarriz, sindikatuoi karta bidez grebako pikete informatiboak ahalik eta gehien mugatu eta murriztuz, eta beraien aginduen kontra doan edozeren aurka Ertzaintzak jardungo zuela mehatxatuz... Gatazkan dauden eskubideak (lan egiteko eta ezinbesteko zerbitzu publikoak jasotzeko eskubidea, greba eskubidearekin) orekatu beharrean, beraien botere guztia erabili dute, greba eskubidea defendatzearen aldekoen kontra.

GARA: Jóvenes independentistas demandan a EITB el cese de la criminalización a la que los somete

A las puertas de EITB, cinco jóvenes independentistas denunciaron ayer el trato que reciben de la mano de los medios de comunicación y el «destacado papel» de éstos en la criminalización que padece este colectivo.

BERRIA: Euskaldunek ETBn euskaraz egiteko kanpainak 1.600 sinadura jaso ditu sarean

Sustatzaileek ETBko langileei eskatu diete euskaldunei ez agintzeko gaztelaniaz egin dezaten

Herritar talde batek kanpaina bat abiatu zuen asteazkenean, Euskal Telebistan euskaldunei gaztelaniaz eginaraz ez diezaieten. Botoa emateko webgunea prestatu du horretarako, eta dagoeneko 1.600 sinaduratik gora bildu dituzte. Webgunearen helbidea honako hau da: www.ipetitions.com/petition/euskaldunakeuskarazetbn.

BERRIA: Garestiagoa da 'Aspaldiko' egitea 'Arratsaldero' baino

ETB2ko magazinearen egun bateko prezioa 15.500 eurokoa da, eta ETB1ekoarena, 11.000 eurokoa

Gaztelaniaz bi ordu eta erdiko magazine bat egitea dezente garestiagoa da euskarazko bost orduko magazine bat egitea baino. ETBko zuzendaritzak Aralarrek egindako galdera bati emandako erantzunak hori ondorioztatzen du.

ETB1eko Arratsaldero saioko lan taldea hemeretzi profesionalek osatzen dute. Programaren eguneroko prezioa 11.000 eurokoa da, eta irailetik abendura arteko aurrekontua 728.000 eurokoa izan da. 15:00etatik 20:00etara irauten du magazineak.

DEIA: Los líderes de PSOE y PP copan el 75% del tiempo destinado a declaraciones en ETB

El ente público contraviene el acuerdo del Parlamento que insta a respetar la proporcionalidad electoral

El segundo informativo de ETB-2 sigue primando, tal y como lo ha venido haciendo desde el segundo semestre de 2009, las informaciones que incluyen declaraciones de políticos y responsables institucionales del PSE, PSOE y PP. Los líderes de estas formaciones acaparan en 75% del tiempo del Teleberri 2 destinado a tal efecto, según un estudio realizado para DEIA por expertos del sector y que ha analizado las dos primeras semanas de enero.

Danborradako mezuen zentsura salatu dute

Danborrada abiatzeko ekitaldia zuzenean emateko orduan, Twitterren bidez mezuak helarazteko gonbita egin zien ikusleei ETB1ek asteazken gauerdirako. Helarazitako mezuak pantailan zabaldu asmo zuen telebistak. Hainbat twitterlarik salatu dutenez, ETBk zentsuratu egin zituen aldarrikapenak zituzten mezuak edo Udalbiltza afera eta azken atxiloketak aipatzen zituztenak.

BERRIA: ETBko albistegietako buruordea kargutik kendu dute

Ester Udaondok ukatu egin du Roberto Montalvillo edo Juan Carlos Viloria buruekin arazoak eduki dituela

Ester Udaondo kazetaria ETB1 eta ETB2ko albistegietako zuzendariorde postutik kendu dute. Atzo prentsan agerturiko informazioaren arabera, Roberto Montalvillo abistegietako buruarekin eta Juan Carlos Viloria politikaburuarekin izaniko ika-miken ondorioa da erabakia. Udaondok berak arazoak izan dituela ukatu dio BERRIAri.

Orriak

Subscribe to EITB MEDIA RSS