M4F multimedia komunikazio enpresak Enplegu Erregulaziorako Espediente bat aukeztu du 31 langileri eragiten diena. Horietako 27 EITB.COMerako lanean ari diren kazetari eta informatikariak dira, eta horren ondorioz, erdira jaitsiko da egun eitb.com proiektuan ari diren langile horien kopurua eta hainbat zerbitzu itxi egingo dira, eitb.com-en frantseseko ataria, esaterako.
Lehenik eta behin, EITBNETeko langileok gure elkartasuna adierazi nahi diegu EEE honek eragingo dien lankideei, eitb.com webguneak izan duen bilakaeraren eta arrakastaren atzean baitaude hein handi batean.
Bestetik, egoera honek eitb.com proiektua “kolokan” utzi dutela salatu nahi dugu, lantaldean egindako murrizketa honekin, eitb.com-ek ezingo baitio orain arteko eduki jario eta kalitateari eutsi .