Jada jakingo duzuenez, gaur, urriak 30, greba eguna deitu dute LAB, ELA, CCOO eta UGTk Bizkaiko bulegoetako sektore hitzarmenaren defentsan. Izan ere, egun duten lan-hitzarmena baliorik gabe geratu daiteke urte amaieran, eta are baldintza okerragoetara pasa.
M4Fko lankideak sektore horretako langileak dira, lan-hitzarmen horixe dute egun indarrean, eta horren defentsan bat egin dute greba deialdiarekin.
Grebak EITB.COMen eguneroko jardunean eragina izango du, eta langileoi gogorarazten dizuegu lankide hauen eginkizunak ezin direla ordezkatu. Kontran, gure elkartasuna adierazten diegu.