LABek kezka adierazi nahi du Eusko Legebiltzarrak EITBko administrazio kontseilurako UGTren ordezkaria hautatuko dutelako

Bihar, otsailak 20, Eusko Legebiltzarrak EITBko administrazio kontseiluko kide berriak aukeratuko ditu. 19 kide aukeratu behar dira, eta horietariko bat sindikatuetako ordezkari bat izan ohi da. Oraingoan, badirudi negoziazioetan EAJk sindikatuetako ordezkaria UGTko kidea izatea inposatu duela, logikatik at.

LABek ez du onartzen langileok ordezkatuko gaituen sindikatua UGT izatea; hain zuzen, EITBn ordezkaritzarik inoiz izan ez duena. Sindikatu honek batez ere eremu publikoan euskararen kontra
duen jarrera eta azken aste hauetan EITB zuzendari ez euskaldunak izendatzeko izaten ari den joera kontuan hartzen baditugu, erabakia are larriagoa izango da.

EITB euskalduna, zuzendaritzatik hasita!

Idatzi honen bidez, EITBko ELA, LAB eta ESK sindikatuok, Aldatu Gidoia ekimenak eta manifestuaren sinatzaileok geure kezka agertu nahi dugu, EITBko zuzendaritza-postuak hautatzeko prozesuetan ez direlako euskararen ezagutzaren eskakizuna betetzen ari.

EITBko Zuzendaritzak euskarazko C1 maila izatea ipini du baldintza gisa azken urteetan zuzendari berriak hautatzeko deialdietan. Haatik, 2024an orain arteko bidean atzera egin eta hiru ardura postu esleitu dira euskara eskakizuna betetzen ez duten hiru pertsonari: EITB Mediako Zuzendaritza, EITBko Social Mediaren eta eitb.eus-en Zuzendaritza, eta Zuzendaritza Komertziala. Areago, atera berri diren deialdietan jada ez da C1 maila eskatzen. Baldintza bakarra da «gaztelania, euskara eta ingelesa jakitea» , zehaztapen gehiago egin barik. Hori da, esate baterako, Primeran plataformako eduki arduraduna izango denari eskatzen zaiona. Horiek atera dira azalera azkenaldian baina lehendik ere gabezia larriak daude hainbat arduradun eta zuzendarien euskara mailan. Gaztelanieraz onartuko al genuke Zuzendari Nagusiak agerraldi publikoetan euskaraz erakutsi duen maila?

GUAU plataformaren aurkezpenean ere langileok zuzendaritzari errespetua exijitu diogu

Atzo EITBren Bilboko egoitzan GUAU plataformaren aurkezpenea zela eta, EITBko sozietateetako langile batzordeetako kideok agertu ginen kanpoaldean. Aurreko urtarrilaren 28an administrazio kontseiluaren bileraren aurretik bezala pankartarekin egon ginen.

EITBko zuzendaritzak eitb.eus eta EITBren Sozial Media zuzendari izateko lan-eskaintzaren oinarriak manipulatu ditu

EITBko zuzendaritzak eitb.eus eta EITBren Sozial Media zuzendari izateko lan-eskaintzaren oinarriak manipulatu ditu, hautaketa prozesuan egindako urraketa ezkutatzeko asmoz

Irudi batek mila hitzek baino gehiago balio omen du. Bada, hor duzue ezkerretan zeintzuk ziren eitb.eus-eko eta EITBren Sozial Media arloko zuzendari izateko ezinbesteko baldintzak 2025eko urtarrilaren 8an -EITBko lan eskaintzen atarian zegoen deialdian-, Nagore de los Rios, pertsona hautatua lanean hasi zenean. Euskaraz C1 maila izatea zen lehen baldintza.

Etiketa: 

Benetako negoziaketa orain! langileoi errespetua!

Azken 3 urteetan 20-21 legeak administrazio guztiei inposatu dizkien egonkortzeko prozesuetan buru belarri murgilduta egon gara. Denbora horretan zuzendaritzak  prozesu horiei eman die lehentasuna,  gardenak, bidezkoak eta legezkoak izan zitezen eta langile batzordeek planteamentu hori onartu zuten.

Egokortzeko prozesu hori abenduaren 31an amaitu zen. Bitartean, lan baldintzekin lotutako gai ugari sortu dira baina atzeratu behar izan dira interferentziarik ez egiteko.

Nagore de los Rios eitb.eus-eko zuzendari izendatu dutela eta, EITB Mediako LABen adierazpena

EITBko zuzendaritza nagusiak eitb.eus eta Social Media atalerako zuzendari berria hautatu berri du, EITBren webgune berrien sorkuntza prozesua amaitzeko. Pertsona horren ardura izango da, eitb.eus zuzentzeaz gain, jaiotzear den atari digital berria abian jarri eta horren zabalkundea gidatzea.

Etiketa: 

EITB bere interesean erabiltzeko EAJk publikoki adierazi duen asmoa salatzen du EITB Mediako LABek

EITB Mediako LABek gogor salatu nahi du EAJk, beste behin ere, EITB bere interes alderdikoietarako  erabiltzeko erakutsitako asmoa, eta, oraingoan, gainera, batere lotsarik gabe eta inpunitate osoz, publikoki adierazi izana. 

EAJk "Herriaren zerbitzura dagoen alderdia" izeneko 4. ponentzia argitara eman berri duen honetan, komunikazioa hobetzeko irizpideen inguruan EITBri erreferentzia zuzena egiten dion honako hausnarketa jaso du: "Ente publikoak gizartearen aniztasuna islatzen duela bermatzea, tresna politiko bihurtu gabe, baina alderdiaren interes legitimoetatik aldendu gabe".

Langileen % 76k babestu dute LABen hautagaitza EITBNETen

Langileen % 76k babestu dute LABek EITBNETen aurkeztu duen hautagaitza, urriaren 28an egin diren hauteskunde sindikaletan, eta, ondorioz, LABeko bost ordezkarik osatutako Langile Batzordea izango da, beste behin, EITBNETen.

2012an lehen hauteskunde sindikalak egin zirenetik gaur arte, LABek soilik izan du ahalmena hautagaitza aurkezteko EITBNETen izan diren deialdi guztietan. Oraingoan ere hala gertatu da, eta, beraz, hasieratik jakina izan da nortzuek osatuko zuten EITBNETeko Langile Batzordea hurrengo legealdian.

Etiketa: 

Salatzen dugu ETBko zuzendaritzak programak ekoizteko zerbitzuak azpikontratatzen dituela, UMa eta lantaldea libre egon arren

 

Denboraldi honetan, “Biba Zuek!” saioa, adibidez, Miramongo estudioetatik kanpo egin da egun berezi batzuetan, eta programa horiek New Media enpresak ekoitzi ditu, EITBko zuzendaritzak eskatuta:

  • Donostiako Zinemaldia, irailaren 25etik 29ra. Guztira, 5 egun, 5 programa. Donostiako Aiete auzoan dagoen eraikin batean egin ziren.
  • Durangoko Azoka, abenduaren 7an. Landakogunetik egin zen programa.
  • Sagardotegien denboraldiaren hasiera, urtarrilaren 16an. Alorrenea Sagadotegitik egin zen programa.

GARA: Solo el 48% de la audiencia cree veraz e imparcial la información de EITB

El director Andoni Aldekoa, con Andoni Ortuzar.Menos de la mitad de la audiencia de EITB, el 48%, considera que el grupo «es veraz e imparcial en el tratamiento de la información», según una encuesta de diciembre de 2022. Lo llamativo es que esa cifra era del 50% en marzo del mismo año y la bajada se produce después de que entonces ya se aconsejara en un estudio «actuar prioritariamente» sobre esta materia.

En septiembre, ETB dedicó 9 horas y 23 minutos a información de partidos e instituciones vascas y «centrales». Las instituciones vascas se llevaron el 43,66% de ese tiempo. Del dedicado a los partidos, el PNV tuvo el 39,13% con el 38,7% del voto. EH Bildu tuvo el 24,84% del tiempo con el 27,6% del voto.

EITB Mediako irratietako langileek greba eguna dute gaur, irailak 14

Zuzendaritzaren azken inposizioei planto egingo diete, eta irailaren 26an eta urriaren 19an ere grebara joko dute. Lan-baldintzak duintzeko benetako negoziazioa dute aldarri, enpresak aldebakarreko hainbat moldaketa egin baititu, beharginen kaltetan. Deialdiak jarraipen zabala izan du eta gaurkoan gutxieneko zerbitzuak baino ez daude martxan. Gasteizko parlamentuaren aurrean kontzentrazioa egin dute grebalariek.

ETBko eta EITBNETeko langile batzordeek EITBko irratietako langileei elkartasun osoa ematen diete

EITBko irratietako langileek irailaren 14an, 26an eta urriaren 19an greba egitea erabaki eta gero, ETBko zein EITBNETeko Langileon Batzordeek elkartasun osoa adierazi nahi diegu irratiko lankideei, eta euren aldarrikapenekin bat egiten dugula azpimarratu nahi dugu.

Eusko Irratian inposiziorik ez, aski da! Negoziazioa!

13 urte daramatzagu lan hitzarmena berritu gabe. Bitartean gainera, gure zereginak eguneratu eta egokitu behar izan ditugu, lan baldintza berri horiei buruz negoziatu ezinik. Horren aurrean, inposizioez nazkatuta gaudela jakinarazi nahi dugu, eta aldarrikatzen dugu negoziaziaketa markoa errespetatzeko, eta gure lan baldintzak hobetzeko, egiten dugun lana aitortzearekin batera.

Erabiltzaileentzako Arreta Zerbitzuko bost langile EITBkoak direla aitortzea lortu dugu epaitegietan

Bost langile legez kanpo azpikontratatuta zeudela eta, beraz, EITBko beharginak direla aitortzea lortu dugu lau urteko ibilbide judizialaren ostean.

2019ko udazkenean, Lan Ikuskaritzara jo zuen LABek, EAZ-CAUko (Erabiltzaileen Arreta Zerbitzua) bost langileren lagapen ilegala salatzeko. 2021ean, ikuskaritzak arrazoia eman zion, baina EITBko zuzendaritzak ez zuen ebazpena onartu, eta Bilboko epaitegiak eraman zuen auzia.

Murrizketen gainetik, Euskadi Irratian informazioa euskaraz eta kalitatez emateko baliabideak exijitzen ditugu

Miramongo Euskadi Irratiko Langile Batzordeak eta Euskadi Irratiko Erredakzio Kontseiluak Euskadi Irratiaren udako programazioan murrizketak egiteko zuzendaritzaren erabakia eta erabilitako irizpideak gaitzesten ditu.

Zuzendaritzak aurrekaririk gabeko erabakiak hartu ditu, alde bakarrez. Besteak beste:
• Uztailaren 3tik irailaren 3ra, Euskadi Irratiak ez du gaueko albiste emankizunik eskainiko, 01:00-04:00 bitartean.
• Astegunetan, 14:00etako eta 19:00etako albistegien iraupena murriztuko da eta baita asteburuko albistegien iraupena ere.
• Eguerdiko kultura albistegiaren bigarren emisioa eskainiko da arratsaldez (berremisioa).

Oraingoan ere LAB lehen indarra Euskal Telebistan

Atzo hauteskunde sindikalak izan ziren Euskal Telebistaren bi egoitzetan, eta bietan irabazi zuen LABek inoizko parte hartzerik handienarekin, EITB Median ere lehen indarra izaten jarraituz.

«AKELARRE»: Euskaldunak iraintzen, diru publikoz

Urtarrilaren 12an estreinatu zuen ETB2k “Akelarre” Saioa, ostegunetako prime timean. Bost saioren ondotik, nabarmen geratu da saioaren zuzendaritzaren eta aurkezlearen jarrera iraingarria euskaldunokiko zein euskal kulturarekiko.

“¡Eres pelotari!… ¡Harrijasotzaile!….” gonbidatuak extralurtarrak balitz bezala tratatzea, euskara hizkuntza gisa erridikulizatzea, irritziaz barre egitea, Unai Elorriaga 2002 Espainiako Narratiba Saria euskaraz idatzita irabazi zuen idazlea gutxiestea…. Norbere buruari barre egitea gauza bat da eta burla egitea beste bat. Saio honek iraindu egiten gaitu euskaldunok astero-astero, erridikulizatu, gure herrian “arrotz”, “exotikoak” bagina bezala, erakutsi. Ados al dago Euskal Irrati Telebistako zuzendaritza “Akelarre” saioak euskaldunoi egiten digun burlarekin?

Otsailak 23, hauteskunde sindikalak Euskal Telebistan

ETB BilboDatorren otsailaren 23an ETBko hauteskunde sindikalak ospatuko dira Bilbon eta Miramonen. Lau urte iragan dira ETBn (Bilbon zein Miramonen) langileen gehiengoaren babesa lortu zuen  sindikatua bihurtu ginenetik. Ez dira errazak izan lau urte hauek: pandemia luze bat eta egonkortze prozesu baten hasiera kudeatzea suertatu zaigu. Era berean, behin-behinekotasunaren aurka borrokatzen jarraitu dugu eta langileen eskubideen aldeko eta hitzarmenaren urraketen kontrako lana egunerokotasuna izan dira. Gogor lan egin dugu epaitegietan, mobilizazioetan eta  negoziaketa mahaietan. Lorpen ugari izan ditugu, baita oraindik konpondu gabe baina borrokan dihardugun afera nahiko ere.

Azken lau urteotan LABek egindakoa eta datozenerako proposamenak irakurtzeko klik egin irudietan... eta 23an bozkatzera!

Zentsura salatzeko kontzentrazioa egin dugu EITBren Bilboko egoitzan, Administrazio Kontseiluaren bilera dela eta

EITB, PUBLIKOA ETA ANITZA. ZENTSURARIK EZ!

Informazio publikoa gobernuaren edo erakunde baten irizpide politiko, ideologiko edo moralen arabera aldaraztearen edo ezabatzearen ekintzari esaten zaio zentsura. Eta hori da, hain zuzen ere, EITBn aplikatzen dena: zentsura.

Azkeneko adibidea joan den urriaren 16an ikusi genuen. Maddalen Arzallus ETBko ‘Biba zuek!’ saioko aurkezleak Euskadi Irratiko ‘Faktoria’ programan egindako bertso musikatua eitb.eus ataritik eta EITBko sare sozialetatik kentzeko agindua eman zuen zuzendaritzak, sektore ultraeskuindarrek Twitterren abiatutako kanpainari men eginez.

BERRIA: Salatu dute EITBk zentsuratu egin dituela Maddalen Arzallusek Ion Paroti eskainitako bertsoak

Maddalen Arzallus bertsotan, iaz, artxiboko irudi batean.Euskadi Irratiko 'Faktoria' saioan abestu zituen Arzallusek, ostiralean. Sare sozialetan jasotako hainbat kritika direla medio, webgunetik kendu du bideoa EITBk.

Eztabaida piztu dute Maddalen Arzallus bertsolari eta aurkezleak ostiralean Euskadi Irratiko Faktoria saioan abestutako bertso musikatuek. Edo, hobeto esanda, eztabaida piztu du EITBk azken orduetan horien inguruan izandako jarrerak. Arzallusek Ion Parot euskal preso ohia hizpide hartuta abestu zituen bertsoak; 32 urte egin ditu preso hark, eta aste honetan aske utzi berri dute, baldintzapean.

ELSALTODIARIO: EITB externalizó medio millón a la consultora del Secretario de Patxi Lopez para defenderse ante los trabajadores

EITB TelevisiónCon el objetivo de hacer frente a la conflictividad laboral y las luchas sindicales en el terreno jurídico, la radio televisión pública realizó 211 contratos menores y dos adjudicaciones por valor de de 207.969 euros para contratar los servicios jurídicos del exgestor del PSE-EE

Etiketa: 

EITB Median 263 lanpostu publiko egonkortuko dira, 196 merezimenduzko lehiaketa bidez eta 67 lehiaketa-oposizio bitartez

2018an egindako agerraldia, ETBko kontratazioaren iruzurra salatuzSektore publikoan behin-behinekotasun tasa murrizteko abiatuko diren ezohiko prozesuen baitan, EITB Median 263* lanpostu publiko egonkortuko dira, 196 merezimenduzko lehiaketa bidez eta 67 lehiaketa-oposizio bitartez.

Badakizuenez, enplegu publikoa egonkortzeko 20/2021 legeak zehazten ditu prozesu hauek egiteko epeak, deialdi motak eta eskaini beharreko plaza kopuruak identifikatzeko irizpideak. Lehenengo fasea, ekainaren 1ean amaituko da. Ordurako administrazio eta enpresa publikoek zenbat lanpostu egonkortuko dituzten iragarri behar dute.

ETBko oposaketa gainditu arren, plaza barik geratu ziren 57 langileri finkotasuna aitortzea lortu du LABek

Joan den ostiralean -otsailak 11- LABek ETBko zentro arteko batzordean bere kategoriako azken oposaketa gainditu zuten eta plaza gabe geratu ziren 57 langileei behin betiko finkotasuna onartzeko akordioa sinatu zuen.

57 langile horiek 12 urte luzez iruzur eta injustizia baten biktima izan dira, enpresak behar baino plaza gutxiago atera zituelako geratu baitziren lanpostu finkorik gabe. LABek urteak daramatza egoera honi aurre egiten ekintza sindikala eta bide judiziala erabiliz, eta orain akordio historiko bat sinatzea lortu dugu.

GARA: ESAN ejerció el derecho de rectificación sobre Zarra, según alega EiTB

Acto de recuerdo a Rosa Zarra en Donostia, al cumplirse 25 años de su muerte.LA RESPUESTA
«En caso de que cualquier persona alegue que esa información emitida no es exacta y le resulta perjudicial, le asiste el derecho a la rectificación», responde el director general de EiTB, Andoni Aldekoa, a la pregunta parlamentaria de EH Bildu.

SIN MENCIÓN

En la rectificación emitida por EiTB en ningún caso se hace mención a que la misma obedecía al derecho legal de rectificación ejercido por ESAN, que es lo habitual cuando cualquier medio de comunicación actúa de acuerdo a la ley orgánica que lo regula.

A.LASHERAS: EITB, mutis por el foro

Amparo LasherasCuando sucede algo que atañe a la res publica o, lo que es lo mismo, a los intereses comunes, es un acto instantáneo recurrir a los medios de comunicación más próximos para saber qué pasa en esta compleja comunidad en la que vivimos. Ese deseo de saber se acrecienta cuando las personas responsables de gestionar los asuntos públicos se olvidan de su cometido y la res publica se convierte para ellos en res privada o en res de partido. En la CAV satisfacer el derecho a la información a través de los medios públicos, es decir EITB, es casi imposible.

Orriak

Subscribe to EITB MEDIA RSS