Hemen zaude

#KontrolIdeologikoa

Kontrol ideologikoa, informazioaren eta edukien kontrol partidista, informazioaren trataera...

LABen iritziz EITBren Estilo Liburuak ez ditu asetzen EHk behar dituen Komunikabide Publikoaren irizpide komunikatiboak

LABen iritziz EITBren Estilo Liburuak ez ditu asetzen Euskal Herriak behar dituen Komunikabide Publikoaren irizpide komunikatiboak, edukiz eta formaz

EITB Estilo LiburuaBadira aste batzuk EiTBren Estilo Liburua aurkeztu zenetik. Euskal kazetaritza eta ikus-entzunean aritzen diren langileentzako oso tresna garrantzitsua behar luke. Ordu askotako lana dagoela nabari da, baina liburuaren erditze prozesuak korapila eta argi ilun asko izan ditu.

Estilo Liburua profesional eta langile askoren eskaera historikoa izan da. Bere sorrera EiTBko Estatutuei eta Erredakzio Kontseiluen jaiotzari loturik dago. Baina ez dago soberan Estilo Liburuaren sortze prozesua Surioren garaietatik datorrela gogoratzea eta garai hartan Euskal Herriak pairatzen zuen egoeraren emaitza partziala dela. Horrela uler daitezke batez ere, Liburuko lehen kapituluak, non kazetariari posizionamendu irmo batzuk eskatzen zaizkion, bai Euskal Gatazkaren inguruan zein munduko beste edozein gatazkaren inguruan. Eta hor koka ditzakegu Surio zein Iturberen zuzendaritzak aurrera ateratzeko erakutsi zituen grina eta presak.

EITBko albistegietako zuzendaritzak FOCUSen informazioa eginda ematen die kazetariei

desenFOCUSEITBko LABek albistegietako zuzendaritzaren jokabide partidista, antiprofesionala eta manipulatzailea salatu nahi du. Izan ere FOCUS delako inkestaren emaitzen informazioa ekoizteko garaian, kazetariek beharko luketen dokumentazioa eman ordez, lerroburuak baino ez dizkie eman izan, hauen lana ahotsa eta sinadura jartzera mugatzen saiatuz.

Gizaker enpresak asmatu du FOCUS izena duen EAJaren aldeko propoganda bitartekoa. “Txosten sozio-politiko” hau boto asmoei buruzko inkesta sorta besterik ez da, nahiz eta ETAren armagabetzeaz ere hainbat galdera sartu dituzten, seguruenik FOCUSen benetako asmoa maskaratzeko. Gizakerrek EITBrako egin ohi du lan hauteskunde kanpainen inguruetan.

Prekarietatea eta kontrol bertikalak EITBko albistegien kalitatearen kontra jotzen dutela argi utzi du LABek parlamentuan

Informazioaren ekoizpen egokia lortzeko proposamenean profesionaltasuna, talde-lana eta esku-sartzerik eza jasotzen du EITBKo LABek gaur parlamentuan EHBILDUK gonbidatuta azaldu duen txostenean. Diagnostikoan azpimarratutako arazoak agenda propioaren falta; erredaktoreen espezializazio falta, beldurra eta prekaritatea; eta gestoreen kudeaketa sistema adiskidezkeriakoa eta bertikala izan dira. Hauek zentsurara eta autozentsurara eramaten dute, bai eta espezializaziorako eta lanbide karrerarako aukerak ukatzera ere. Txosten osoa ikusgai dokumentu honetan.

GARA-EDITORIALA: Cocina, emplatado y desenfoque en la encuesta de EiTB

A cuenta de la polémica de laboratorio creada en torno al programa «Euskalduna naiz, eta zu?», la semana que hoy termina arrancaba con la presión por parte de algunos grupos unionistas para que el Ejecutivo de Gasteiz ejerciera mayor control sobre los contenidos que emite EiTB. Tal y como ya había avanzado Lakua, el Ente terminó por retirar el programa incluso de su web, algo que ha criticado el consejo de redacción de la radiotelevisión pública, entre otras razones porque ahora la versión manipulada es la única que está disponible públicamente. Censura en diferido, cabe añadir.

EiTBko Erredakzio Kontseiluaren adierazpena, 'Euskalduna naiz, eta zu?' telebista saioaren emisioak eragindako polemika dela eta

ETBko saio horri buruz egin den erabilera alderdikoia eta interesatua salatzen dugu. Entretenitzea helburu, klitxeak eta aurreiritziak modu barregarrian erabiltzen dituen saioa da, beste inolako asmo txarrik gabe.

Komunikazioaren esparruan diharduten profesionalen adierazpen askatasunaren defentsa irmoa berresten dugu.

Ez gatoz bat EiTBko Zuzendaritzak saioa plataforma guztietatik kentzeko hartu duen erabakiarekin. Horren ondorioz, sare sozialetan zabaldutako muntaia besterik ez dago eskura eta, horrela, saioa ezin da bere osotasunean aztertu eta baloratu. Beharrezkoa deritzogu edukiak bere osotasunean eskuragarri jartzea.

EITBko LABek neurriak hartzeko exijitzen du, zentsura gehiagorik ez onartzeko ordea

http://imagenes21.eitb.org/multimedia/recursos/cabecera_programa/cab_euskalduna_naiz_eta_zu_eu.jpgLehenengo eta behin «Euskalduna naiz eta zu?» programako langileekin eta kolaboratzaileekin gure elkartasuna adierazi nahi dugu, pairatzen ari diren neurri gabeko jazarpen pertsonal eta profesionalaren aurrean.

Ohikoegi bihurtzen ari da hainbat alderdi eta komunikabide hartu duten kontrol ideologikoaren estrategia. Hau da, EITBk albiste edo programa baten ikuspegia gogoko ez dutenean jazarpen makineria martxan jarri, eta profesionalak erasotzeari ekiten diote helburu anitzarekin: langilea deuseztatu edo gutxienez autozentsurara bideratzea, eta arduradunak zentsurara jotzea. Kasu honetan testuingurutik ateratako programa baten irudien erabilera maltzurrarekin abiatu dute eraso zentsuratzailea.

BERRIA: EITBk kontrol neurriak hartu nahi ditu eduki «iraingarriak» saihesteko

ETB1eko <em>Euskalduna naiz, eta zu?</em> saioak sei atal izan zituen eta otsailaren 15ean bukatu zen.Iñigo Urkullu lehendakariak bere egin du herritar askok senti zezaketen «ofentsa sentimendua»

Euskalduna naiz, eta zu? saioaren Espainiari buruzko atala otsailaren 8an eman zuen ETB1ek, eta ondorengo hiru asteetan inor ez zen aztoratu. Inork ez zuen iruzkinik egin saioaren inguruan. Joan den larunbatetik, ordea, Hego Euskal Herriko eta Espainiako alderdi politikoek eta hainbat komunikabidek ez dute beste gairik ahotan, eta saioa arbuiatzera eta salatzera agertu dira han eta hemen —EITBk larunbatean bertan kendu zuen atala webgunetik, PSE-EEk eta Eusko Jaurlaritzak hala eskatu eta gero—. Jaurlaritzak igandean ETBri eskatu zion ez emititzeko berriro saio «iraingarririk».

INFO7: Jasone Agirre [EH Bildu]: “EITBko ardura postu guztiak atzamarrez izendatzen dira”

AgirreGeroz eta gehiago dira EITBren baitan erreforma sakona behar dela uste dutenak eta horren erakusgarri da EH Bilduk Gasteizeko Parlamentuan aurkeztu duen EITBren berfundaziorako proposamena. Hain zuzen, horren inguruan galdetu diogu goizean, Kalegorrian saioan, Jasone Agirre parlamentariari.

[Elkarrizketa entzun]

TXOSTENA - EITBko albistegiak: LABen diagnostiko orokorra eta proposamenak

Txosten hau egiteko arrazoiak:

EITBko LABek txosten berria kaleratu du gaur, bertan komunikabide publikoaren albistegien azterketa eta proposamen zehatza egiten ditu. Betidanik EITBren erabilera partidista egin izan baitute Jaurlaritzan egondako alderdiek, eta hau etxe barruan LABek beti salatu izan du, bakardadean.

Oraingoan irakurketa atenporala egin dugu, albistegien arazoa unean unekoa edo koiunturala baino, estrukturala delako. Hain zuzen EITBk agintean dagoen alderdiaren kontrola ziurtatzeko nahita sortutako egitura du. Bestalde, eta kontutan edukita EITBren irismena zabalagoa dela kontuan hartuta, txostenean informazioaren ekoizpenera mugatuko gara. Kultura, entretenimendua... eta hauek negozioarekin duten lotura ez ditugu gaur ukituko.

Txostena zergatik orain?...

EITBko LABeko ordezkariok #AltsasukoakASKE ekimenarekin bat

EITBko LABeko ordezkariok Altsasuko gertakariak direla eta atxilotutako gazteei elkartasuna adierazten diegu. Era berean Euskal Telebistak gaiarekin izandako jokabide partzial onartezina salatzen dugu.

GURASOS azaroak 26 | Baietz 200.000

Gure telebista publikoak ez zuen azaroaren 26an GURASOSek deitutako "Gipuzkoa + : eman bidea osasuna eta adostasunari" manifestazioaren berri eman, eta horregatik guk egin dugu albiste hori egoerari buelta emateko. ERRONKA bideo honek egun horretako audientzia gainditzea da, eta beraz, Euskal Herriko 200.000 pertsonek ikusi behar dugu bideo hau. Lagunduko diguzu? Zabaldu! #Baietz200000

BERRIA: Hilaren 22tik aurrera ikusiko da ETB Nafarroan, LTD bidez

Ana Ollo eta Cristina Uriarte ETBri buruzko ituna sinatzen, uztailean.Euskarazko katea lurralde osoan ikusi ahal izango da; ETB2 eta ETB3, aldiz, «ia osoan». Vaughan irratiak lizentziari uko egiteak ahalbidetu du

Irailaren 22a. Nafarroan egun horrexetatik aurrera ikusi ahal izango da ETB Euskal Telebista LTD lurreko telebista digital bidez. EAEko telebista autonomikoko kateei lekua egiteko asmoa agerian utzia zuen Nafarroako Gobernuak. Iragan uztailaren 15ean Jaurlaritzarekin itun bat ere hitzartu zuen jomuga horrekin. Eta, azkenean, heldu da fruitua. Bidea erraztu du uda honetan Vaughan irratiak bere telebista katearen lizentziari uko egin izanak; izan ere, erabaki horren ondorioz libre geratu da kanal autonomiko bat, eta horixe erabiliko da ETB1 Nafarroa osora hedatzeko. Telebista digitalaren bidezko kate autonomikoen zein tokikoen moldaketa egin du foru gobernuak. ETB2 eta ETB3, hain zuzen ere, tokiko kateen bidez ikusi ahal izango dira irailaren 22tik: ia Nafarroa osoan.

BERRIA: ETBk ez du emititu hautagaiekin eginiko saio bat, Otegi agertzen zela-eta

Arnaldo Otegi, Africa Baeta aurkezlearekin.Hedabide publikoak Espainiako Hauteskunde Batzordeari galdetu zion saioaren emisioaz. Hark erantzun ez, eta saioa ez ematea erabaki zuen ETBk.

Joan den astean eman zuen ETBk La otra cara de l@s polític@s —politikarien beste aurpegia— saioaren lehen atala. Eman zuen zeresana sare sozialetan: besteak beste, Arnaldo Otegik eta Iñigo Urkulluk harrikoa egiteaz azaldu zuten zaletasunak eta Pili Zabalaren etxeak eragin zituen hainbat iruzkin.

EITBko LABek Argia eta Axier Lopezi elkartasuna eta babesa adierazten die Mozal Legea pairatu duten egunean

EITBko LABek Argia eta Axier Lopezi elkartasuna eta babesa adierazten die Mozal Legea pairatu duten egunean. Ez du onartzen eta ez du onartuko komunikabideetako langileengan inolako presiorik eta zigorrik ezartzea, ez EITBn ez inon, are gutxiago edozein gobernu edo administrazioetatik baldin badator.

ETBko Erredakzio Kontseilua lankide bat Arnaldo Otegiren askapenaren ekitaldian parte hartzearen oihartzunaren inguruan

Arnaldo Otegi askatu eta ondorengo ekitaldietan gure lankide baten parte hartzeak izan duen oihartzun politiko eta mediatikoaren inguruan,  Erredakzio Kontseiluak hauxe adierazi nahi du:

Ez zaigu zilegi iruditzen, Ainhoa Lendinez lankideak  beharretik  kanpo egindako jarduera  ETBren aurkako  tresna bezala erabili nahi izana komunikabide zein alderdi politiko zehatz batzuek.

"EL CORREO" ere, ETBko kazetariak presionatzen

ETBko kazetari batek Arnaldo Otegi kartzelatik ateratakoan dantza egitea albiste omen da. Inolako berezitasunik ez dagoen ekimen batean VOCENTO taldeko egunkaria ETBko kazetari bati jazarpena egiteko probestu egin du, horren bidez eta bide berean ETBren ildo informatiboa markatzeko.

Askotxo izan dira alderdi unionistek parlamentuaren bitartez zein bestelako ekimen publiko edo pribatuen bidez egin dituzten eta egiten ari diren presioak EITBren ildo editoriala euren irizpide ideologikoetara bideratzeko. Oraingoan jazarpen ideologikoa komunikabide pribatu eta boteretsu baten bidez egin da, eta zuzenean kazetari bat seinalatzen eta kriminalizatzen saiatuz. Eta "saiatuz" diogu, ezer esan gabe dena esan nahi delako, "dena ETA da" alegia.

 

ETBren kontratazio politika kontrol ideologikoaren mesedetan

Berriro ere, albistegietako ardura postu bat betetzeko, langileen artean konfiantza nahiko eskaintzen duen langilerik ez omen du topatu Zuzendaritzak, eta lan hitzarmenetik kanpo dagoen beste kontratu bat egitea erabaki du. Horrela, dauden bost arloetatik bi ardura daude bertako lan kontratuekin beteta -Politika eta Nazioartea- eta beste hirurak -Gizartea, Kultura eta Ekonomia- zuzendaritza kontratuekin betetzen ari dira. Beraz irizpide profesionalez gain, Lan Hitzarmena eta Lan Poltsa ere urratu egin dira.

LABek jarritako jestore edo konfiantza karguen salaketaren epaiketa atzeratu egin da

LABek jestore, kudeatzaile edo konfiantza karguen sistemaren aurka jarritako salaketa atzeratu egin da. EITBko LABek urteak daramatza egitura ilun, adiskidezale eta garesti hori salatzen bai publikoki zein erakunde ezberdinetan, webgunean ikus daitekeen bezala. Honen inguruan agertzen diren informazio guztien berri emango dizuegu, atzo EHBILDUk parlamentuan gai honekin lotuta aurkeztu zuen ekimena bezala.

EH Bilduk konfiantzazko karguen eredua bertan behera utzi nahi du EITBn, albistegietan independentzia bermatzeko

EH Bilduk EITBn karrera profesionala irizpide objektibo eta profesional hutsen arabera sustatzea eta Ikus-entzulearen Babeslea sortzea proposatu du, “egungo ereduak atea irekitzen diolako EITB modu alderdikoian erabiltzeko arriskuari”.

EH Bilduk legez besteko proposamen bi aurkeztu ditu Legebiltzarrean “EITBren albistegietan independentzia informatibo eta editoriala bermatzeko eta unean uneko gobernuak albistegi horiek bere interes politikoen arabera erabiltzeko izan dezakeen tentazioa errotik uxatzeko”. Unai Urruzunok eta Estitxu Breñasek ohartarazi dutenez, “EITB antolatzeko eredua da bere independentzia arriskuan jartzen duena eta EITB modu alderdikoian erabiltzeko arriskuari atea irekitzen diona”. Izan ere, “bertako albistegiak zuzentzeko ardura duten kazetariak, ildo informatiboa zehazten dutenak, konfiantzazko karguak dira guztiak, eta horrek atea irekitzen dio izendapen horiek irizpide politiko eta ideologikoen arabera egiteari, irizpide profesional hutsen arabera egin beharrean”.

EGUZKI: ETBko txoria, a ze pajarua!

eguzkiTeleberrik hitza eman dio bart bigarren egunez Jose Ignacio Asensio Ingurune diputatuari esateko hemendik aurrera Gipuzkoako zaborren zati bat Kantabriara eraman beharko dela. Oraingoan, behintzat, Asensio ez da tematu, bezperan bezala, Lapatx ixteko erabakia “politikoa” dela esaten. Izan ere, kopeta behar da, kontuan izanda haren alderdiak, PSEk, eta EAJk joan den legegintzaldi osoa pasatu zutela protestan zabortegiak ixten ez zirelako (nahiz eta, izan gaitezen justuak, itxi zirenean ere, Zarauzoa kasu, protesta egin zuten).

EITBko LABek ez du Zuzendaritzarekin ezer negoziatuko jazarpena mantentzen duen bitartean

BIDEOA: Cabacas familia eta EAJko Egibar eta Uribieetxebarriaren arteko tira-bira parlamentuanEITBko Zuzendaritzak LABek EITBNETen duen ordezkari bat zigortuta dauka arrazoi ideologikoengatik.

Joan den ekainean Iñigo Herce eitb.eus atariko albistegietako arduradunak webguneko arratsaldeko editorea kargutik kentzea erabaki zuen, “konfiantza galera” argudiatuta, apirilaren 16an publikatutako bideo baten harira. Bideoan1 Joseba Egibar EAJren bozeramailea eta Iñigo Cabacasen gurasoak eztabaidan ikusten dira, Legebiltzarreko pasillo batean. Irudi horien harira, presioak izan ziren, hasieran, Legebiltzarrean bertan, ETBko kamerari ez grabatzeko eskatuz, eta, ondoren, EITBNETeko erredakzioan, bideo hori “bigarren maila” batean jartzeko aginduz.

NAIZ: ETB1ek Bidegi kasuaren inguruko albistea zentsuratu duela salatu du Gipuzkoako Aldundiak

Bidegi auziaren inguruko albistea ez eman eta gero, Gipuzkoako Foru Aldundiak ETB1en emandako «zentsura» salatu du. Honen harira, «interes publikoari erantzuten dion» telebista publiko baten beharra azpimarratu dute.

Gipuzkoako Foru Aldundiak ETB 1ek Bidegi auziaren inguruko berria zentsuratu duela salatu du. Aldundiak kasuari buruzko prentsaurrekoa eskaini du gaur 11:30ean. Bertan, jakitera eman dute Arabako Foru Aldundiak jakinarazi duela Bidegik AP-1eko Arabako tartearengatik ordaindutako 10 milioiak egindako lanei ez dagozkiela.

Euskadi Irratiko Erredakzio Kontseiluaren oharra Xabier Olanoren adierazpenak izkutatzeaz

Euskadi Irratiko Erredakzio Kontseiluak  agerian utzi nahi luke, Xabier Olano EH Bilduko Gipuzkoako Aldundigaiak Euskadi Irratiko Faktoria irratsaioan joan den ostiralean (Maiatzak 15) egindako salaketaren harira Zuzendaritza honek hartu duen erabakia.

Hauteskunde kanpainako elkarrizketen tartean eta iruzur fiskalaren gaiari  lotuta,  Olanok  titular hauxe  eman zigun:_ “EAJren garaian, Gipuzkoako Foru Aldundiak enpresa handiak ez ikuskatzeko agindua eman zuen “

Zentsurari uko egin eta langileei profesionaltasunez lan egiten uzteko exijitzen die LABek EAJ eta EITBko zuzendaritzari

BIDEOA: Cabacas familia eta EAJko Egibar eta Uribieetxebarriaren arteko tira-bira parlamentuanAtzo Gasteizko parlamentuan gomazko peloten eztabaidaren ondoren sarreran Iñigo Cabacasen gurasoen eta Joseba Egibarren artean izandako hika-mika dela eta, EITBn eman ziren zentsura kasu larriak salatu nahi ditu LABeko sail sindikalak.

(Bideoa ikusteko klik irudian)

BERRIA: Oposizio osoak gogor jo du EITBren ildoaren aurka

Maite Iturbe EITBko zuzendari nagusia, Eusko Legebiltzarrean, artxiko irudi batean.PSE-EE, PP eta UPDren iritziz, EITB «abertzaleen esanetara» dago.
EH Bilduk salatu du albistegiak «Jaurlaritzaren No-do saioak» direla
 
Maite Iturbe zuzendari nagusiak EITB «Euskal Herriko agora» dela esan zuen atzo Eusko Legebiltzarreko kontrol batzordean: «Euskal gizartearekin elkar hartua du bidea EITBk». Baina, PPk eskatutako agerraldian, talde politiko guztiek kritikatu egin zuten EITBren ildo informatiboa, EAJk izan ezik. PPko Nerea Llanosek galdera egin zuen albistegien edukiez eta eztabaida politikoko programak diseinatzeko interes orokorreko irizpideez. «EITBren gaiak EAJren eta EH Bilduren agendara murrizten dira: erabakitze eskubidea eta presoak. Baina beste errealitate bat ez da ageri, adibidez, Epsilonen ikerketa», azaldu zuen PPko ordezkariak. Llanosen iritziz, EITB «doktrinatzeko tresna» bilakatzen ari da.

Orriak

Subscribe to RSS - #KontrolIdeologikoa