EHBILDU: EiTBk EH Bilduren ahotsa isilaraziz jarraitzen du

Unai Urruzunok "kazetaritzako irizpideak baztertu eta interes politikoak lehenestea" egotzi dio Maite Iturbe buru duen zuzendaritza-taldeari.

Beste behin ere, EH Bilduk EiTBren jokaera salatu behar du irmoki, bertako albistegietan eta programetan EH Bilduren diskurtso politikoa desitxuratzeko eta isilarazteko helburua agerian geratzen delako behin eta berriz. "Ez da salaketa berria, baina azken egunotan gertatutakoak berriro egitera eramaten gaitu ezinbestean", Unai Urruzunok dioenez. Honen esanetan, "Maite Iturbe buru duen zuzendaritza-taldeak erabakita, EiTBk kazetaritzako irizpideak bazter uzten ditu EH Bilduren jarduera politikoaren berri ematea egokitzen zaionean eta, horren ordez, irizpide politikoak baliatzen ditu bestelako interes zehatzak eta alderdikoiak babesteko asmoz".

Eusko Irratiko zuzendaritzak aurkeztutako EEEari irmotasun osoz ezetz esan dio LABek Administrazio Kontseiluan

Atzoko Administrazio Kontseiluan Andoni Ortuzarrek bere garaian egindako kontratazio irregularren ondorioz irratian lanean egon diren, baina egin berri den LPDa (Lan Publiko Deialdia) gainditzea lortu ez duten pertsonentzat zuzendaritzak aurkeztutako EEEaren gaia jorratu zen. 

Etiketa: 

Juan Diego BEAZeko zuzendari postutik kentzeko eskatuko du EH Bilduk, epaileek lan arloko iruzurra egin duela ebatzi ostean

EITBEH Bilduk Bizkaiko Foru Aldundiari azalpenak eskatuko dizkio Juan Diego Casalsen arduren inguruan. Diegok, EITBko gerente zela, legez kanpoko langile lagapena egin zuela ebatzi du Justiziak. Egun BEAZ foru elkarteko zuzendari denak, lan arloko iruzurra gauzatu zuen. EITBko gerente zen garaian, M4F enpresa sortu zuen, EITBrenak ziren langileak lan baldintza kaskarragoetan azpikontratatzeko. Zenbait langilek auzia epaitegietara eraman ostean, arrazoia eman die epaileak eta salaketa aurkeztu zuten langileak EITBko langile gisa aitortu behar izan ditu irrati-telebista publikoak, 2015eko lehen egunetik aurrera.

Etiketa: 

EITBko LAB Zuzendaritzak Eusko Irratian ezartzeko asmo duen EEEaren aurrean

      EITBko zuzendaritzak Eusko Irratirako ezarri nahi duen EEEaren (Enplegu Eregularizazio Espedientea) aurrean, EITBko LABek hau adierazi nahi du:

      Lanpostuen Deialdi Publikoaren (LDP) ondorioz lanpostua eskuratu eta ordea, galdu dutenen arreko erregularizazioa gauzatzeko ez dugu EEErik onartzen, EITBko Zuzendaritzak hartu duen erabakia hain zuzen.

     Hau ez da inondik inora prozesua hasi aurretik adostutako bidea. Gainera, gogorarazi nahi diogu Zuzendaritzari 2016ko amaieran Eusko Irratiko Langile Batzordearekin batu behar duela irratietako egiturako plantilla zein izan behar den adosteko, eta ez dirudi EEEa denik modu aproposena negoziazio horri begira. Argi geratu da Andoni Ortuzarren garaietako utzikerien ondorioak oraindik ere pairatzen ari garela EITBn, eta bere arduragabekeria dela eta ekonomikoki kinka larrian dagoela komunikabide publikoaren etorkizuna.

      Beraz, Zuzendaritzaren ardura da Irratiko arazoari irteera egokia ematea.

2015eko urtarrilaren 16an

Etiketa: 

Hauteskunde sindikalak EITBn: Emaitzak eta balorazioa

Hauteskunde sindikalak EITBn:

  • ETBn LABek Miramonen ordekaritza igo eta zentroarteko batzordean gehiengo osoa eskuratu du, lehen aldiz.

  • Euskadi Irratian babestuta eta indartuta ateratzen da LABen proiektua eta jokabide koherentea.

Atzo urtarrilaren 15ean hauteskunde sindikalak egin ziren Euskal Telebistan eta Euskadi Irratian (Radio Euskadin duela bi urte, eta Gasteiz Irratian abenduan izan ziren). Hauek dira bat bateko irakurketa lantoki bakoitzari dagokionean:

 

Etiketa: 

Datozen lau urteetarako LABen konpromisoak: ETB Bilbo - ETB Miramon - Euskadi Irratia

Datozen urteetarako LABen konpromisoak PDFn irakurtzeko egin klik irudietan.

ETB - Bilbo ETB - Miramon Euskadi Irratia
Etiketa: 

Albiste itxaropentsua EITBko langileontzat: Konstituzionalak langile publiko batzuei egindako murrizketak deuseztu ditu

Auzitegi Konstituzionalaren osoko bilkurak Murtziako Auzitegi Nagusiaren aurka jarritako inkonstituzionalitate arazoa onartu du, INAPen informazio baten arabera. Kontua da Murtziako Aurrekontu Orokorrak aldatu zituen legeak Madrilgo agindua gaindituz sozietate merkantil publikoei luzatu ziela murrizketa, EAEn bezala.

LABeko zerbitzu juridikoek Eusko Jaurlaritzaren dekretuaren kontra prestatu zuten helegitearen antzekoa da, lan legeriaren eskumena ez dela erkidegoena baizik eta Estatua berarena. Beste antzekotasun bat da hain zuzen helegitea komunikabide publiko bateko langileek (Onda Regional) jarria izan dela.

Konstituzionalak zera dio: «resulta inequívoca y taxativa en cuanto a la exclusión del personal laboral no directivo de las sociedades mercantiles públicas de la reducción salarial del 5%», eta erabakiak balizko egoera administratibo irmoei eragingo diela.

Honen aurrean EITBko LABek zera adierazi nahi du:

LABek gogor salatu nahi du Espainiar Estatuak abiatutako azken polizia operazioa

LABetik gogor salatu nahi dugu gaur goizetik Espainiar Estatuak abian duen operazio errepresiboa. Guardia Zibilak 16 euskal herritar atxilotu eta egoitza ezberdinak miatze lanetan ari da, LABeko Bilboko egoitza tarteko. Egoeraren larritasunak gogoeta pausatu eta sakonago bat eskatzen badu ere, premiazko lehen erreakzio moduan salatu nahi dugu gaurko operazioak, beste behin ere, estatuaren izaera errepresibo eta antidemokratikoa argi eta garbi erakusten duela. Honekin batera, LABek dei egiten die Euskal langileei atxilotutako herritarren askatzea eta estatuaren jokaera salatzeko deitutako mobilizazioetan parte hartzera.

FUERALACASTA.ORG: Desmembramiento y privatización de EiTB

EITB

Hemos topado con el alcalde de Basauri Andoni Busquet metido en el consejo de administración de Kidem Kudeatze Zerbitzuak. En paralelo a la privatización de los servicios de EiTB en la era del entonces director Andoni Ortuzar, personas muy cercanas al ahora presidente del PNV y varios altos cargos directivos de EiTB crearon con Andoni Busquet la citada empresa de apuestas deportivas. Las denuncias contra el abuso del modelo clientelista de estas empresas provienen de diversas fuentes. El Ministerio de Trabajo e Inmigración, de la mano del Director Provincial del Instituto Nacional de la Seguridad Social de Bizkaia, hizo saber: “En esta Dirección Provincial se han seguido actuaciones, según expediente 48200900036218, en materia de descuentos indebidos de Incapacidad, relativas a la empresa Kidem Kudeatze Zerbitzuak, S.A., con C.C.C. 48/1095064/90, en las que se ha dictado resolución con fecha 7/10/2009. Su encabezamiento y parte dispositiva indica: Con fecha 29/09/2009, se le comunicó la existencia de diferencias existentes entre los importes que han sido objeto de deducción por compensación en las liquidaciones practicadas en la cotización y los datos obrantes en este Instituto, correspondientes al abono en pago delegado de un proceso de incapacidad temporal (IT) de septiembre a diciembre de 2008, diferencia que deberá liquidar a favor de esta Entidad Gestora. Dado que ha resultado fallido el intento de notificación de la resolución arriba indicada y para que sirva de tal notificación a la empresa, con último domicilio conocido en la localidad de Zamudio, y al amparo del artículo 59.4 de la Ley 30/92 de 26 de noviembre, de régimen jurídico de las administraciones públicas y del procedimiento administrativo común, se expide el presente edicto para su inserción en el Boletín oficial de Bizkaia y del Ayuntamiento de Zamudio”.

 

URTE BERRI ON!!!

Etiketa: 

EUSKO IRRATIko LABek ez du onartuko trikimailurik Lan Poltsaren kudeaketan, eta LDParen amaieraren atzerapenagatik kezka

EUSKO IRRATIko LABek ez du onartuko trikimailurik Lan Poltsaren kudeaketan, eta LDParen amaieraren atzerapenagatik kezka agertzen du

Urtarrilaren 15ean, atzeratzen den LDParen amaieraren ondoren EUSKADI IRRATIAn geldituko den langileen plantila argitu gabe izango denez, LABek hauteskunde sindikalak atzeratzea proposatu dio ELAri, baina hauek ez dute begi onez ikusi eta iragarritako datan egitearen aldeko dira. Bide batez gogoratu, arrazoi berberean oinarrituta, EITBko Erredakzio Kontseilurako hauteskundeak atzeratu egin direla.

Euskal Telebistako zuzendaritza da orain LABen Miramongo hautagai ebentual bat inpugnatu duena

      Duela aste batzuk ETBren Bilboko hauteskunde sindikaletako Mahaiak LABen zerrendan laugarren postuan zegoen kidea inpugnatu zuen. Kontua da ELAk bilera eskatu zuela Mahaia eta Zuzendaritzarekin “balizko irregulartasun” baten berri emateko, eta ondorioz Mahaiak erabaki zorrotza hartu behar izan zuen. Jokabide hori salatzeko atera genuen oharrean argi azaltzen genuen gure jarrera, zergatik uste genuen langile ebentual horrek zerrendan egoteko eskubidea eduki behar zuen.

Etiketa: 

Parlamentuak ez du onartu EITBko langileoi 2010etik kentzen digutena dagoeneko itzultzea

     Gogoratu duela aste batzuk Madrilgo Entzutegi Nagusiak ETBko sindikatuok jarritako helegitea ontzat hartuz 2010eko murrizketak konstituzioaren kontrako ekinbidetzat jo eta azken erabakia Auzitegi Konstituzionalaren esku utzi zuela. Bestetik ere, erabaki hau soilik ETBko langileei eragiten diela, eta EITB, EI eta EITBNETekoek aukera juridikorik gabe gelditu zirela estrategia juridiko ezberdinak direla medio (sozietate bakoitzean batzordean ordezkari gehien dituen sindikatuak bideratzen ditu gaiak).

ARGIA: Ume nafarren marrazkiak ez dira euskaraz mintzatzen

Familia nafarren telebistetan ez da ETB3rik agertzen. Umeek ETB3ko marrazki bizidunak ikusi nahi badituzte, ordenadorea piztu eta internetera konektatu behar dute.Nafarroan ETB1 sare analogikoan baino ezin da ikusi. ETB3, horrela ere ez. Arazoa ez da nolanahikoa, azken urteetan hirugarren katean pilatu baititu euskal telebistak haurrentzako eduki gehienak. Imitazioa funtsezko elementua da umeen heziketa prozesuan; marrazkiak, orain, gaztelaniaz imitatzen dituzte.

BERRIA: ETB1 eta ETB3 indartzeko eskatu du legebiltzarrak

Irailean aurkeztu zuen ETBk programazioa. Ezaugarri jakin batzuk eskatu dizkiote talde politikoek ETBri.Talde guztiek onartu dute proposamena; EAJ abstenitu egin da puntu batean

Eusko Legebiltzarrak ETB1eko eta ETB3ko programazioaren inguruko erdibideko zuzenketa bat onartu zuen atzo, eta EITBri hainbat eskaera egin zizkion. EH Bilduk azaroan aurkeztu zuen legez besteko proposamena gai beraren harira, eta PSE-EErekin adostu du orain testua, EITBko Kontrolerako Batzordean. PPk bat egin du bi talde horien eskaerarekin. EAJ, berriz, abstenitu egin da hirugarren puntuan, hain zuzen ere ETB1i eta ETB3ri eskaera zehatzak egiten dizkionean. Hau dio hirugarren puntu horrek: «Eusko Legebiltzarrak EITBko zuzendaritzari eskatu dio ETB1 euskarazko kate generalista bezala indartzen jarraitzeko, eta ETB3 indartuz has dadila haur eta gazteei bideratutako eta formatu berrietan espezializatutako kate gisa, publiko berrietara heltzeko kalitatezko eskaintzarekin». EAJk alde bozkatu du ebazpenaren gainontzeko hiru puntuetan.

BERRIA: ETB Nafarroan ikustearen aldeko mozioa onartu du parlamentuak

Nafarroako Parlamentuko Kultura, Turismo eta Erakundeekiko Harremanen Batzordeak bi puntuko agiri bat onartu zuen atzo, Foru Gobernuari eskatzeko nafarrei aukera eman diezaiela lurrezko telebista digitalaren bidez ETB ikusteko. Altsasuko herritar talde baten egitasmoa zen mozioa, eta ETB ikusi nahi dugu lelopean bultzatu zuten parlamentuko taldeen artean. PSNren, Bilduren, Aralar-NaBairen, Ezkerraren eta Geroa Bairen sostenguarekin eraman zuten agiria atzo parlamentura.

Hauteskunde sindikalak EITBn (lau urteko balantzea): LABek lan eskerga eta koherentziaz egin du

    Negoziazio kolektiboaren eskubidearen ukapena, murrizketak jestoreen sistema eta alderdikeria izan dira lau urteotako arazo nabarmenenak, eta LABek borroka molde eta aliantza ezberdinak sustatu ditu arazoei aurre egin eta proposamenak egiterakoan.

    Dagoeneko lau urte igaro dira EITBn azken hauteskunde sindikalak egin zirenetik (Radio Euskadi eta EITBNETekoak urte ezberdinetan izan ziren), eta hemen duzue LABek egiten duen balantzea. Indarraldi bakoitzean gai potoloren bat egon izan da esku-artean, eta azken lau urteak ere oso zurrunbilotsuak izan dira, faktore ugariei aurre egin behar izan diegularik: kolore ezberdinetako zuzendaritzak, lan erreformak, dekretazoak, murrizketak... eta 2010era arte ezagutzen genuen negoziazio kolektiboaren ereduaren desagerpena.

Etiketa: 

ARGIA: "Eta orain gaztelaniaz, mesedez"

Josu Amezagak bildutako datuen arabera, ETB2k ikusleen bi heren euskarazko ikusle potentzialen saskitik jasotzen ditu, eta ez erdaldun elebakarren multzotik.“Euskal Irrati Telebistak ez du inor derrigortzen nahi ez duen hizkuntzan hitz egitera, euskarazko hitzak lortzearren” (Irrati eta telebistarako eskuliburua. EiTB, 2012). Zer gertatzen da, baina, adierazpenak euskaraz egiten direnean? Kazetaria derrigortuta ote dago gaztelaniaz ere jasotzera adierazpenok? Euskal Telebistak gaztelaniazko katea sortzeko erabakia hartu zuenetik horixe izan da jokamoldea, inon jasota ez badator ere.

J. Egia: ETBren azalkeriaz

Banioen joan den astean, Euskararen Nazioarteko Egunaren atarian, euskara eta emakumea berdin-berdin tratatzen direla estamentu gorenetan, gutxitu eta gutxiesteko orduan. Ez zela lehen aldia parekotasun hori aipatzen nuela eta ez zela azkenekoa izango. Bada, esan eta egin, ezin baitiot eutsi aintzatespenez mozorroturiko trataera hori den adar-jotzea salatzeari.

Gasteiz Irratian Hauteskunde Mahaiaren osaketa eta 2010ko murrizketa

Kaixo lankide:

Dakizunez, pasa den astelehenean Gasteiz Irratiko hauteskunde mahaia osatu zen.

Oraingo honetan ELAk 2 enpresetarako Eusko Irratia(Gasteiz) eta Radio Vitoria(EAJ-62) hauteskunde bateratuak egitea eskatu du, zerrenda bakarra osatuz.

Bi enpresa ezberdin izan arren, LABek ez du inolako oztoporik jarriko eskaera horri, oinarrizko bi arrazoiengatik:

Etiketa: 

Hauteskunde mahaiak LABen hautagai bat atzera bota behar izan du ETB-Bilbon

Hauteskunde Sindikaletako ETB-Bilboko mahaiak LABen hautagaia Unax Blanco atzera bota du osaketa egunean kontratatuta ez egoteagatik, ELAren ohartarazpena jaso ondoren. Horren aurrean LABek honako honen berri eman nahi die langileei:

Etiketa: 

GARA: Uriarte quiere que EITB evite la expresión «preso político», que cree «polémica»

La consejera de Educación del Gobierno de Lakua, Cristina Uriarte, afirmó ayer que los profesionales de EITB «evitan términos discutibles o polémicos» como la expresión «presos políticos» para referirse a los prisioneros vascos.

En respuesta a una interpelación del parlamentario de UPyD, Gorka Maneiro, Uriarte explicó que el Ejecutivo de Urkullu y EITB tienen «el mismo criterio» con relación a la expresión «preso político», que debe hacer referencia, dijo, a quien esté en la cárcel por sus ideas y no a quien haya «cometido acciones violentas que sean una violación de los derechos humanos». Y agregó que «queremos evitar esta expresión en la medida de lo posible». «El uso del lenguaje refleja la línea editorial de EITB, que está comprometida con los valores de la democracia, la paz y la convivencia», dijo.

Hauteskunde Sindikalen datak

Gasteiz Irratiko hauteskunde sindikalak abenduaren 11n izango dira.

Euskal Telebistakoak eta Euskadi Irratikoak urtarrilaren 15ean.

Etiketa: 

Hauteskunde Sindikalak: Euskal Telebistarako araudia

    Euskal Telebistako Bilbo eta Miramongo lantokietan 2015eko urtarrilaren 15ean egingo diren hauteskunde sindikalak direla eta, behean sinatzen dugun sindikatuok hauxe adosten dugu:

Etiketa: 

GAUR8: ETB-n, «Napartheid»

ETB ezin da Nafarroan digitalean ikusi. Gainontzeko tokietan bukatutzat eman den sistema analogikoa erabili behar da horretarako. UPNk aitzakia ugari erabili izan ditu telebista euskaraz ikusten ez uzteko, baina Nafarroan euskal hizkuntzaren normalizazioa oztopatzeko duen interes politikoak azaltzen du argi eta garbi egoera.

EITBko LABek erredakzioen antolaketaren aldaketa ezinbestekotzat jotzen du erabilera partidista ekiditeko

Atzo Gasteizko parlamentuan PSEk egindako dimisio eskaera eztabaidatu zen osoko bilkuran. Maite Iturbe Zuzendari Nagusiaren kargua hartzeko babesa eman zuen alderdiaren argudioa dimisio eskaera egiteko ildo editoriala izan zen, eta PP eta UPyDren babesa jaso zuen. EAJk kontra egin zion proposamenari, eta EHBILDU abstenitu egin zen.

EITBko LABek entearen sorreratik bertatik behin eta berriz salatu izan du komunikabide publikoaren erabilera partidista, Jaurlaritzan dagoen alderdiaren mesedetan beti, izan ere horixe izan baita EAJk zein PSEk EITBri eman dioten erabileretako bat.

Orriak

Subscribe to LAB - EITB RSS