ETBko albistegietan muskerrak beste behin ere itxurakeriak egin ditu... Bingen Zupiria Gorostidi jauna Sailburua izendatutakoan argi zegoen, oso inozoa ez baldin bagara, bere emaztea Aintzane Bolinaga Alcelayri arduraren bat emango ziotela, ardura politiko-estrategikoa alegia. Maite Zurikarai Marcilla albistegietako zuzendariak, Aintzane "dagokion" leku horretan kokatu ahal izateko aldaketa teknikoak egin ditu izendapen hau mozorrotzeko.
Albistegietako zuzendariak berak erredakzioaren aurrean esan bezala, prest zegoen entzun eta aztertzeko baten batek ardura lanen bat hartzeko burua eskaini ezkero. Hori bai, ez zuen nahi "ez argirik ez takigraforik". Bada ez bada ere ez zuen nahi erredakzioak aukera gardenik eta objektiborik eduki zezan, ez zuen ikusten promoziorako bide horri nolabaiteko baremazioa emateko beharrik. Lojiko! Zelan argudiatu "objektiboki" Sailburuaren emaztea aukeratu duzula editore?
LABek hain zuzen ere hauxe defendatu izan du beti publikoki, abenduan argitaratu genuen txostenean eta parlamentuan izandako agerraldian bezala. Epaitegian irabazi genuen ETBk albistegietako arduren izendapenak egiteko garaian etxe barruko langileen artean egin behar zuela aukeraketa, eta gainera modu objektibo eta gardenean. Oraingoan ere aukera berdintasuna eta ezinbesteko irizpide hauekin batera legea bera ere urratu du komunikabide publikoaren zuzendaritzak. Hau egiteko muskerrak ez zuen azala aldatzeko premiarik. Aurreratzean ere muskerrak muskerra izatea baitu helburu.
Euskal Telebistako LAB, Euskal Herrian 2017ko uztailaren 3an
Oharraz argipen bat
ETBko LABek albistegietako ardura postuen hautaketa sistemaz argipenak
(Uztailaren 21ean banatutako argipena)